Noiz sortua: 2019-08-22 00:30:00

Historikoa izan daiteke

Hilaren 30ean jokatuko da ultratrailik garrantzitsuena, Mont Blancekoa, eta Euskal Herriko korrikalari onenetako asko hura prestatzen ari dira
Korrikalari batzuk, ahalegin betean, iazko Mont Blanceko Ultra Trailean.
Korrikalari batzuk, ahalegin betean, iazko Mont Blanceko Ultra Trailean. UTMB Tamaina handiagoan ikusi

Unai Ugartemendia -

2019ko abuztuak 22

Zortzi egun besterik ez dira falta mendi lasterketetako ultra distantziako festarik handienari hasiera emateko. Chamonix (Frantzia) izango da mendi lasterketen erdigune, han jokatuko baita hilaren 30ean denboraldiko ultrarik garrantzitsuena, Mont Blancekoa. Hamazazpigarren ekitaldia du aurtengoa, eta ibilbidea betikoa da: 170 kilometro luzean, eta 10.000 metroko desnibel positiboa. Hilaren 30ean, arratsaldeko bostetatik aurrera helduko diote erronka horri ia 3.000 korrikalarik.

Gizonezkoetan, iazko podiuma osatu zuten hiru korrikalariak lehiatuko dira: Xavier Thevenard frantziarra —hiru aldiz irabazi du: 2013an, 2015ean eta iaz—, Robert Hajnal errumaniarra eta Jordi Gamito kataluniarra. Chamonixen izango ez direnen artean ere bada izen aipagarririk: Francois D'Haene frantziarra eta Kilian Jornet kataluniarra —hiru aldiz irabazi dute proba—. Urtero bezala, Euskal Herriko mendi korrikalariek ez dute hutsik egingo, eta euren onena emateko prest lehiatuko dira. Bi korrikalari nabarmentzen dira: Javi Dominguez gasteiztarra —2013an, bigarren izan zen, eta bosgarren 2016an— eta Ion Azpiroz berastegiarra —hamahirugarren izan zen 2015ean—. Biak ala biak lehen hamarren artean sartzeko hautagai nagusi dira.

Emakumeetan ere ez du hutsik egingo iazko garaileak, Francesca Canepa italiarrak. Ez du bide samurra izango bigarrenez jarraian irabazi nahi badu. Lasterketa irabazitako zenbait korrikalari bikain izango ditu arerio oraingoan: Nuria Picas kataluniarra —garaile 2017an, eta bigarren 2013an eta 2014an— eta Rory Bosio estatubatuarra —irabazle 2013an eta 2014an—, besteak beste.

Euskal korrikalariei dagokienez, Uxue Fraile donostiarrak izango du garaipena lortzeko aukera gehien. Eskarmentu handia du Frailek proban, eta badaki zer den podiumean izatea, orain arte UTMBn aritu den hiru aldietan izan baita bertan: bigarren izan zen 2015ean eta iaz, eta hirugarren 2016an. Denen ahotan dagoen beste izenetariko bat, Maite Maiorarena da. Orain arte distantzia guztietan nabarmendu da, baina estreinakoz ariko da ehun miliako proba batean, eta errespetu handia dio 170 kilometroko distantziari. Fraile eta Maiora, biak ala biak dira podiumera igotzeko hautagaiak.

UTMBaz gain, beste sei lasterketa jokatuko dituzte: astelehenean hasiko dira PTL —300 kilometro 25.000 metroko desnibel positiboa—eta MCC —40 kilometro eta 2.300 metroko desnibela—; asteartean, YCC —6,3 kilometroko aitzinetapa bat, eta 27 kilometroko lasterketa, 1.800 metroko desnibelarekin—; asteazkenean, TDS —145 kilometro eta 9.100 metroko desnibela; ostegunean, OCC —55 kilometro eta 3.500 metroko desnibela; eta ostiralean, CCC —101 kilometro eta 6.100 metroko desnibela—. Horietan ere euskal korrikalariak ariko dira.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna