Albistea entzun

Dantzari kantu, kantuei dantza

'Kantuetan Dantzan' emanaldia partekatuko dute Amilotx dantza taldeak eta bost euskal musika taldek, Bilbon, urriaren 6an. Ruper Ordorika eta Oreka TX daude tartean
Tamaina handiagoan ikusi

Itziar Ugarte Irizar -

2018ko uztailak 3

Izenak aurreratzen du emanaldiaren funtsa: kantuetan dantza egingo dute, eta dantzari kantu egingo diote. Kantuetan Dantzan ikuskizunak Mungiako (Bizkaia) Amilotx dantza taldea eta bost euskal musika talde batuko ditu Bilboko Euskalduna jauregian, urriaren 6an. Eta orduan baino ez da ikusi ahal izango, emanaldi bakarreko ikuskizuna izango baita. Ruper Ordorika, Antton Valverde, Itziarren Semeak, Oreka TX eta Korrontzik hartuko dute parte, zuzeneko musika joz, eta Amilotx taldeko hogeita bost dantzari ariko dira, denera, kantarien erritmora. Xabi Paya izango da, bestalde, emanaldiko gidaria.

Atzo eman zuten ikuskizunaren berri, Bilboko Euskalduna jauregian. Han izan ziren Iñaki Goirizelaia Amilotx dantza taldeko irakaslea eta koreografoa, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako foru diputatua eta Ager Izagirre Mungiako alkatea. Goirizelaiak sortu ditu ikuskizuneko koreografiarik gehienak, eta horiek estilo klasikoa eta garaikidea uztartzen dituztela aurreratu du: «Euskal dantzetan oinarrituta, gure estilo propioa sortu dugu». Musikariak hautatzerakoan, berriz, hainbat estilori egin nahi izan diote leku, Goirizelaiaren arabera. «Gure barnean zerbait mugitzen duten estilo ezberdinetako musikak eta taldeak aukeratu ditugu. Barruko har hori mugitzen denean, koreografiak sortzea posible da; nolabaiteko deiadar baten moduko sentsazioa da». Zuzenean ariko diren taldeez gain, Mikel Laboaren eta Xabier Leteren kantuek ere hartuko dute oholtza.

Lauaxeta, denaren gibelean

2005ean, Lauaxeta jaio zela 100 urte bete zirenean, Amilotxek hainbat koreografia sortu zituen urteurrena ospatzeko. Orduan hasi ziren euskal kantutegiko zenbait piezaren gainean koreografiak sortzen, eta gaur artean jarraitu dute horretan, «sustraiak eta ekarpen propioa» uztartuz, Goirizelaiaren hitzetan. «Tradizioa eta modernitatea nahastuz, sorkuntzan urrats bat eman nahi izan dugu. Eta nork daki, Xabi Payak gure ikuskizun batean kantatu zuen bezala, gure gaurko dantza berriak etorkizuneko dantza tradizionalak izan daitezke».

Ezustekoak ere izango dira, egunean bertan agerraraziko dituztenak. Sarrerak, baina, salgai daude dagoeneko Euskalduna jauregiaren web orrian, 18 euroan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jon Ander Urresti aktorea, sormen bekaren saria heltzen. ©Marisol Ramirez / Foku

Jon Ander Urresti aktorearen 'Eucalyptus' proiektuak irabazi du sormen beka

Andoni Imaz

Eukaliptotik abiatuta, «lurren eta bizitzen kudeaketari» buruzko lan bat sortuko du Urrestik, antzerkia eta dantza uztartuz. Beka 15.000 eurokoa da, eta datorren urteko azokan aurkeztu beharko du emaitza.

Gaztetxo talde bat, atzo goizean, Durangoko Azokako ateak irekitzeko zain. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Galdera olde bat ateei bultzaka

Andoni Imaz

Ehunka gazte izan dira Durangoko Azokako Ikasle Goizean, eta haiek ekarri dituzte azokaren itzulerako lehen pilaketak. Kontzertuetan eta tailerretan ere parte hartu dute gazteek
Ikasleak, atzo, Landako gunean. ©Marisol Ramirez / Foku
Aurten, 248 erakusmahai jarri dituzte guztira Landako gunean, eta 930 nobedade daude bertan salgai. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eta azkenik argia?

Itziar Ugarte Irizar-Iñigo Astiz

Itxaropentsu daude liburu eta disko saltzaileak aurtengo Durangoko Azokak har dezakeen itxurarekin. Azken bi urteak gorabeheratsuak izan direla diote, eta izan da 2020. eta 2021. urteak «hekatonbetzat» jo dituenik ere

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...