Albistea entzun

Oraina eta geroa, eskua emanda

Kraftwerk, Jamiroquai, Mark Lanegan Band, Foals eta Brittany Howard ariko dira, besteak beste, ostiralean eta larunbatean, BIME jaialdian. Gaur hasita, hainbat hitzaldi eta mahai inguru izango dira
Jamiroquai izango da BIME Live jaialdiko izar nagusietako bat.
Jamiroquai izango da BIME Live jaialdiko izar nagusietako bat. JEAN-CHRISTOPHE BOTT / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2019ko urriak 30

Zazpigarren urtez jarraian, BIME (Bizkaia International Music Experience) jaialdiak zuzeneko kontzertuetan eta musikaren industriari buruzko hitzaldi eta solasaldietan ardaztutako programazioa erakutsiko du, gaur hasi eta larunbatera bitartean, Barakaldoko (Bizkaia) BECen.

Lehenengo hiru egunak egongo dira gogoetara bideratuak, eta gaurtik ostiralera arte antolatutako konferentzia eta mahai inguruetan batik bat musika jaialdien orainaz eta etorkizunaz eztabaidatuko dute. Hain zuzen ere, makrojaialdien identitatea izango da saio horien gai nagusia. Hitzaldi eta mahai inguruez gain, tailerrak, azoka eta iritziak elkarrekin trukatzeko guneak izango dira BECen. Last Tour enpresa antolatzaileak jakinarazi duenez, 200 bat txosten aurkeztuko dituzte, eta sektoreko 2.000 profesionalek hartuko dute parte. Hiru egun horietan, besteak beste, Michael Knowles Destiny's Childen managerrak, Rozalen musikariak, Alfonso Lanza Primavera Sound jaialdiaren zuzendariordeak eta Mike Cave, beste batzuen artean, Elvis Costellorekin eta Bob Dylanekin lan egin duen ekoizleak hitzaldi bana emango dute.

Zuzeneko emanaldiei dagokienez, gaur hasiko da BIME City, bi egunez Bilboko hainbat aretotan antolatu duten doako musika programazioa. Euskal Herriko nahiz atzerriko 40tik gora artistak hartuko dute parte emanaldi horietan: Beverly Kills, El Columpio Asesino, Heavy Lungs, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lina & Raul Refree, Liher, Nogen, Someone...

Jamiroquai, bueltan

BIMEk alderdi asko biltzen ditu, baina ostiral eta larunbatez BECen egingo den BIME Live jaialdiak bereganatuko du arretarik handiena, horrek izango baitu makrojaialdi baten antzik handiena. Programazioan karaktere handietan azaltzen diren artistei begiratuta, Foals indie-rock taldeari eta Jamiroquai Jason Kayren inguruan sortutako funk eta acid jazz proiektuari egokitu zaie rol hori betetzea. Foalsek, Yannis Philippakis buru duela, hamarkada eta erdi darama intentsitate handiko pop eta rock musika egiten, eta Everything Not Saved Will Be Lost. Part 1 & 2 aurten bi ataletan kaleratu duen diskoa Britainia Handiko eszenan bereganatu duen tokia berrestera dator.

Jamiroquaik, berriz, orain dela hogei urte pasa bizi izan zuen bere garairik arrakastatsuena —besteak beste, Virtual Insanity eta Cosmic Girl hit-ei esker—, eta orduz geroztik jakin izan du, oihartzun maila horietara heldu gabe, funk zuriaren ordezkari pisuzkoa izaten jarraitzen. Automaton (2017) da haren azken lana.

Nolanahi ere, BIMEn ez da alde handirik izaten kartelburuen eta egitaraua osatzen duten beste artista batzuen artean. Hain zuzen ere, aurten izar handien lekua har zezakeen Alemaniako Kraftwerk taldeak ere. Elektronika garaikidearen aitzindariak izateaz gain, Dusseldorfek jakin izan dute XXI. mendeko soinuetara egokitzen, beren nortasunari uko egin gabe. BECen Kraftwerk 3D izenarekin dator taldea, soinua eta irudia uztartzen duen ikuskizun batekin. Kraftwerkek elektronikaren lehen garaietara eramaten duen bezala, Floating Pointsek gaur-gaurko proposamena dakar, nahiz eta iraganeko estiloak (house, funk, jazz, hip-hop) uztartzen dituen.

Oso bestelakoak dira The Divine Comedyren eta Mark Lanegan Banden proposamenak. Neil Hannon buru duen taldeak aski erakutsia du pareko gutxi dituela molde klasikoko pop dotorea egiten, eta, bere lanik esanguratsuenak 1990eko hamarkadan grabatu zituen arren, oraindik ere sasoian dagoela erakusten du behin eta berriro. Laneganek, Hannnonek bezala, ahots sakona dauka, baina bere musika, The Divine Comedyrenarekin alderatuta, ilunagoa da. Baita katartikoagoa ere. Screaming Trees rock taldearekin nabarmendu ostean, bakarkako ibilbide sendoa osatu du.

Brittany Howarden kontzertua ere nabarmentzekoa izan daiteke. Alabama Shakes taldeko abeslariak bakarkako lehen diskoa argitaratu du aurten, Jaime, musika beltzaren tradiziotik edan arren, gaur egunari oso lotua dagoen disko aparta.

Euskal artistak ere izango dira BIME Liven. Esaterako, Mursegok eta Amorantek elkarrekin landutako proiektua aurkeztuko dute, Banpiro Maitaleak. Bien errepertorioko piezak joko dituzte proiektu bakarrean uztartuta. Aitor Etxebarriak, berriz, Nihilism Part 1 bere disko berria aurkezteko lehenengo kontzertua emango du BIMEn.

Egun bakarrerako sarrerak 50 euro balio dute, eta bi egunetarako bonuak 95 euro.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: www.bime.net

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ahomentan: Agertoki berri baterako lanak

Agertoki berri baterako lanak

Itziar Ugarte Irizar

Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere.

Joxean Muñoz Otaegi eta Amagoia Gurrutxaga Uranga, Donostian. ©Maialen Andres, FOKU

Agertoki berri baterako lanak

Itziar Ugarte Irizar

Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere.

Hazia musikaleko dantzariak, entseatzen, Errenteriako Dantzagunean (Gipuzkoa). ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Kooperatiben aitzindariaren fruitua

Andoni Imaz

Gontzal Mendibil musikariak Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiben sustatzailearen bizitza kantu bihurtu du, 'Hazia' musikala sortzeko. Datorren irailaren 17an estreinatuko dute, Arrasaten.

'Orelhas' irudia. ©Alex Rozados.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...