Albistea entzun

Bizipen aletegia eraikiz

Kasselgo Documenta jaialdiaren bultzadaz, Consonnik 'Lumbung' liburua osatu du, mundu osoko beste zazpi argitaletxerekin batera. Uxue Alberdik idatzi du euskarazko testua
Consonni, Txalaparta eta beste sei argitaletxek elkarlanean kaleratutako <em>Lumbung</em> testu bildumaren zortzi azalak, zazpi hizkuntzetan.
Consonni, Txalaparta eta beste sei argitaletxek elkarlanean kaleratutako Lumbung testu bildumaren zortzi azalak, zazpi hizkuntzetan. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Yasmine Khris -

2022ko irailak 20

Lumbung hitza Googlen tekleatuz gero, arroz aletegien argazkiak azalduko dira pantailan. Hitzaren erranahaia hori baita indonesieraz, hain zuzen. Lumbung, bertzetik, Consonnik eta bertze zazpi argitaletxek kaleraturiko liburuaren titulua ere bada. Liburu kolektiboa, orotara zortzi argitaletxe, sei hizkuntza eta zazpi egileren lanak batzen dituelako; eta kolektiboa, auzolana dutelako testu guztiek ardatz. Bere edizio propioa atera du argitaletxeetako bakoitzak, eta Harriet C. Brown fikziozko editorearen hitzaurrea ere badakarte.

Bere hizkuntzan idatzi du bere testua idazle bakoitzak. Uxue Alberdirena da euskarazkoa, eta harekin batera, sei idazleok ere badaude liburuan: Azhari Aiyub (Indonesia), Cristina Judar (Brasil), Nesrine Khoury (Siria), Yasnaya Elena Aguilar Gil (Mexiko), Panashe Chigumadzi (Nigeria) eta Mithu Sanyal (Alemania).

Bilduma baten antza du liburuak: batek ipuin bat idatzi du, bertzeak testu esperimental bat. Fikzioa nagusitzen da, baina errealitatearen eta ametsen arteko mugak gurutzatzen dituzte istorio batzuek. Sistema kapitalistari aurre egiteko lankidetzan hasten diren xamanen eta tigreen istorioa, edo nerabeen arteko harremanak eta gorabeherak azaltzen dituztenak. Identitateak eraikitzen dituzten dantzak, musika, errituak eta adiskidetasuna. Landa eremuko esperientziak, arrazismoaren eta belaunaldien arteko bereizkeriaren eta ahalduntzearen aldeko aldarrikapenak.

Iduriz, pot-pourri bat da, baina gaiaren hariari jarraikiz sortutakoak dira testu guztiak. Auzolanari buruzkoak, alegia.

«Ez da bakarrik objektu bat; praktika bera ere bada, auzolanean egina baita», azaldu du Maria Mur Consonni argitaletxeko zuzendaritzako kideak.

Bidaia moduko bat izan da liburua sortzeko prozesua ere. Hasieran, Alemaniako Documenta erakusketaren beka baten bidez abiatu zen ideia, Consonniren bulegoetara heldu arte. «Gurekin harremanetan jarri ziren. Ideia zen auzolana irudikatzen duten beste hitz batzuk lantzea, beste hizkuntza eta kulturetan, antropologia lana izango balitz bezala». Lumbung Indonesian, auzolana Euskal Herrian, mutirão Brasilen, fa'zaa herrialde arabiarretan, tequio Mexikon, ubuntu Hegoafrikan eta Allmende Alemanian. Eta behin baliokideak aurkituta, orduan jo zuten lurralde bateko eta bertzeko argitaletxe independenteen bila.

Documentaren bultzada

Euskal Herrian, Txalapartaren erantzuna jaso zuten, bilduman parte hartzeko gogoz. «Aletegiaren zentzu etimologikoari segitu genion: komunean jartzeko haziak edo aleak, eta gero denen artean banatzeko. Eta auzolanaren ideiaz gain, hegemonikoak ez ziren hizkuntza eta kulturak ikusarazi nahi genituen», azaldu du Garazi Arrula Txalaparta argitaletxeko kideak.

Euskarak naturaltasun osoz hartu du bere lekua liburuan, haren hitzetan. «Euskal Herrian, auzolanaren tradizio handia dugu». Eta tradizioa plazaratu du zehazki Uxue Alberdi idazleak, Ikaroren azpian ipuinean. Gazte batzuen errealitatea kontatzen du: nola dauden nerabezaroan murgilduta, eta nola auzolanak nortasuna eraikitzeko balio dien.

Arrula: «Nik neuk oso hurbil sentitu dut, baina geografiak eta adinak justifikatzen dute hori, nolabait. Beste idazleek izanen dute hurbiltasun hori beste kontinenteetako irakurleekin ziurrenik». Auzolana bizitzeko modu diferenteak direla adierazi du.

Bertze neurri batean, liburuak arreta jartzen dio itzulpen lanari. Amaia Apalauza, Iraitz Urkulo, Eskarne Mujika, Arantzazu Royo eta Naroa Zubillaga dira euskarazko bertsioen egileak. Murren arabera, balio berezi bat ematen dio produktuari itzulpen prozesuak: «Liburu berdina da argitaletxe guztiena berez, baina denak dira originalak eta itzulpenak aldi berean. Idazle bakoitzak bere hizkuntzan idatzi du; orduan, bat originala da, eta beste seiak itzuli egin behar izan dira».

Esperientzia «aberasgarria» izan dela dio, baina onartu du neke zitzaiela prozesu osoa lotzea. «Baliabide asko jartzea erabaki genuen, eta konfiantzazko itzultzaileak amankomunean elkartzea». Gazteleratik portugesera. Alemanetik arabierara. Baina bi urrats egin behar izan dituzte batzuetan. «Zuzeneko itzulpenak egiten saiatu gara, baina batzuetan ezinezkoa izan da». Indonesieratik ingelesera, eta ingelesetik euskarara, errate baterako.

Utopia esku artean

Imajinario kolektiboari egindako gorazarrea da Lumbung. Mur: «Oso onuragarria da irudikatzea mundu antolatu eta politiko bat gertutasunetik, baina baita beste helmugetatik ere. Europatik kanpoko erreferentziak ezagutu ditugu, adibidez».

Arrulak ere baietz. «Auzolanak itxura ezberdinak hartzen ditu, bakoitzaren kontzepzioaren arabera, norbere gorputz eta esperientziekin», ñabardura gehitu du Arrulak. «Ez da hainbeste zer den auzolana, baizik eta auzolana abiapuntua izanda bakoitzak hortik eman duen ekarpena fikziora eramanda». Mundu bat utopiarantz? Ez da hain seguru. «Auzolana bultzatuko duen gizarte bat irudikatu eta eraiki nahi genuke etorkizunean».

Edizioaren eta banaketa sistema klasikotik kanpo dabil liburua. Mur: «Merkatuak kapitalismoaren logikari jarraitu ohi dio: publikatu, eta arrakasta izanez gero, itzuli. Guk apurtu egin nahi genuen zirkulu hori, eta hasieratik egin ditugu itzulpenak».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Joanes Etxebarria

Jean-Louis Davant: «Anitz egin da hitz berrien asmatzeko, baina zahar anitz galdu ditugu»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Liburu edo pastoraletan, historia landu du bereziki, olerkiekin batean. Idazlan luzeak gehiago ez egitea deliberatu du. Uste du aitzinatu dela euskararen alorrean, baina lan asko dela egiteko.

Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus, atzo, elkarrekin kantuan, hamarreko txikiko ariketan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Ez da ate ondoan geratu

Miren Mujika Telleria

Amets Arzallusek Bilbon irabazi ondoren, erabakita gelditu da finala. Harekin batera ariko dira Illarregi, Ibarzabal, Gaztelumendi, Colina, Mendiluze, Martin eta Lujanbio
<em>Titanic Rising</em> diskoan abiatutako bidean segitzen du Weyes Blood-ek disko berrian. ©BERRIA

Dirdira iluntasunean

Mikel Lizarralde

Folkaren eta pop barrokoaren artean mugitzen diren kantuen bitartez, Weyes Bloodek gaur egungo ajeetan arakatu du 'And In The Darkness, Hearts Aglow' diskoan.

Soinu txikia XIX. mendearen amaieran hedatu zen Euskal Herrian. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...