Noiz sortua: 2020-05-23 00:30:00

Koronabirusa. GIZARTEA PENTSALDIAN

Diru-sarrerak bermatzeko eredu berri baten bila

LUIS JAUREGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joseba Zalakain - SIIS ikerketa zentroko zuzendaria

2020ko maiatzak 23

Bukatzear dagoen legealdi honetan diru-sarrerak bermatzeko errentaren erreforma izan da protagonista Euskadin. Legebiltzarrean erreforma proposamena aurkeztu arren, ez da aldaketarik egin, alderdiak ez baitira erreformaren inguruan ados jartzeko gai izan. Horren ostean, legealdi berrian eredu horren erreforma izango da berriz zalantzarik gabe eztabaidagai.

Erreforma hau, ordea, oso testuinguru ezberdinean gauzatuko da. Alde batetik, gizarte beharrak goitik behera aldatu dira: azken urteetan diru-laguntza honen eskaria murriztu egin bada ere, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoak nabarmen igoko ditu jasotzaileen kopurua eta laguntza hau ordaintzeko beharko diren aurrekontuak. Bestalde, Espainiako Gobernuak bere diru-laguntza propioa sortuko du —Ingreso Mínimo Vital delakoa—, datorren astean bertan, agidanez. Laguntza honen xehetasunak ez badira azaldu ere, badirudi gaur egun Euskadiko Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edota Nafarroako Errenta Bermatuak (EB) Estatuak emandako diru-laguntza osatu egingo dutela, gure lurraldeetan bermatzen diren kopuruetara heldu arte. Euskadiko eta Nafarroako diru-laguntzen aurrekontua nabarmen gutxituko da, beraz, bertako erakundeek lortzen badute behintzat —iraganean antzeko kasuetan gertatu den bezala— Espainiako Estatuak hartzea gastu berri hori bere kargu.

Aldaketak ez dira hor bukatzen: epe luzera bada ere, Gizarte Segurantzaren prestazioen kudeaketaren transferentziak gai honen inguruan dauden aukerak zabalduko ditu, oraindik antzematen ez diren bideak irekiz. Azkenik, litekeena da indar korrelazio berriak egotea Legebiltzarrean, erreforma erraztu dezaketenak eta, nahitaez, baldintzatuko dutenak.

Erreforma hori gauzatzean komenigarri litzateke bi elementu hartzea kontuan. Alde batetik, mende honetan izan diren bi krisien eraginez, lanaren munduaren aldaketa: sarritan esan da lanak ez duela honezkero gizarteratzea bermatzen. Argi dago, behintzat, lana eta langabezia ez direla —lehen bezala— kategoria urrunak eta, gaur egun, pertsona ugari bizi dela etengabe bata eta bestearen artean, langabezia eta epe motzeko lan kaxkarrak tartekatuz. Egoera horretan, baldintzarik gabeko errenta unibertsal bat behar ez badugu ere, gaur egun indarrean dauden diru-laguntzak arinago eta errazago jasotzeko baldintza gutxiago eskatuko dituzten ereduak beharko ditugu.

Bestalde, diru-laguntza sistema osoaren kudeaketa ordenatzeko eta berrantolatzeko premia argia da. Gaur egun, Gizarte Segurantza, Eusko Jaurlaritza, foru aldundiek eta udalek ematen dituzte pobreziaren aurkako laguntzak. Foru ogasunek ere gutxi ezagutzen den dirutza gastatzen dute —edo kobratzeari uko egin— indarrean dauden kenkari fiskalen bidez, errenta oso txikia duten hiritarrak kenkari horietaz baliatzen ez direlarik. Behar-beharrezkoa izango da epe motzera euskal erakundeek IMV berri hori kudeatu ahal izatea; epe ertainera, komenigarri litzateke euskal erakundeek gizarte alorrean ematen dituzten diru-laguntza eta kenkari fiskal guziak ahal den neurrian bateratzea, beste herrialde askotan egiten den moduan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna