Albistea entzun

Atzerritarren «kriminalizazioa» gaitzetsi du CIMADE elkarteak

Hendaiako atxikitze zentroan 219 gizon hetsi zituzten iaz; horietarik 54 kanporatu dituzte
CIMADEren agerraldia, atzo, Baionan.
CIMADEren agerraldia, atzo, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko irailak 15 - Baiona

«Atzerritarren kriminalizazio logika areagotu da azken urteotan». Hitz gogorrekin mintzatu zen, atzo, Nina Chaize CIMADE elkarteko langilea. Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroan egiten du lan, bertan gakotuak direnei aholku juridikoak emateko. 2021. urteko bilana egin du elkarteak: 219 gizon egon dira hetsirik; eta horietarik 54 kanporatu dituzte, paperik ez izateagatik. Itxialdien batez besteko iraupena 27 egunekoa izan da; 2019an, 16 egunekoa zen. «Muga batzuk oraino itxiak dira, baina jendea zerratzen segitzen du Frantziak. Atxikitzearen oinarri legala kanporatze perspektiba bat izatea da. Mugak itxita badira, ez da perspektibarik; beraz, jendea atxikitzeko oinarri legalik ez da», azaldu zuen Julie Aufaure CIMADEko langile eta zuzenbide adituak.

Elkarteak salatu du, halaber, pandemiaren ondorioz bertan atxikiak diren atzerritarren eskubideak are murritzago direla. PCR proben kasua aipatu zuen Chaizek: «Kanporatze agindua dutelarik, PCR proba bat egin behar dute herrialde batzuek hala eskatuta. Ukatzen badute, ordea, epaituak dira eta kartzelara sar daitezke. Atxikitze administratibotik zuzenean presondegira doaz», salatu zuen.

Izan ere, 2021eko agorriletik Frantziako legean delitu bat da kanporatze agindua ez betetzeko PCR proba ukatzea. CIMADE elkarteko langileek «kasu bat baino gehiago» ikusi dituzte azken hilabeteetan; eta, akusazio horren pean, lau hilabeterainoko kartzela zigorrak jaso dituzte batzuek. Azpimarratu zuten, halaber, Baionako eta Paueko auzitegiak «oso zorrotzak» izan direla, kartzela zigorrak ezartzen baitizkiete atzerritarrei PCRa ukatzeagatik. «Diskriminazioa da. Hetsialdiaren gurpil zorotik ez dira ateratzen», gaitzetsi zuen. Hain zuzen, bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten gizon bati; protesta gisa ezpainak jostea deliberatu zuen. Kartzelaldia bete ondoan, aske utzi zuten.

Bestalde, pandemiaren ondorioz ezarritako neurri batzuek irauten dutela salatu dute. Aufaure CIMADEko langileak azaldu zuen jada ez dutela higiene neurririk bete behar; haatik, bisitetan pertsona bakarra ikus dezakete. Esplikatu zuten elkarteko laguntzaileak ezin direla gehiago zentrora etorri, binaka etortzea baita haien irizpidea. Gainera, bisitak Frantziako Poliziaren kontrolpean egin behar dituzte oraindik ere. «CIMADEren helburua atxikitze zentroetan diren pertsonen lekukotasunak biltzea da. Polizia bat hor bada haiek zaintzeko, ez digute kontatzen gertatzen dena», erran zuen Aufaurek.

Haurrik eta emazterik ez

Pandemiaren ondorioz, emazteentzat eta haurrentzat egina zen lekua COVID-19aren kutsatzeak ez izateko itxialdi lekutzat erabiltzen dute. Ez dute, beraz, emazterik eta haurrik atxikitzen. Aufaure: «Atxikitze zentroa bere horretan den izugarrikeria alde batera utzita, pozgarria da emazterik eta batez ere haurrik ez gehiago izatea bertan». Frantziako Estatua zortzi aldiz kondenatu du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak arrazoi horrengatik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Jon Urbe / FOKU

Agus Rodriguez: «Jantoki sozial bat izan daiteke zerbait duina»

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Kalean daudenen kopurua asko handitu da Donostian. Agus Rodriguez Donostiako Kaleko Afari Solidarioak egitasmoaren sustatzailearen esanetan, udalak bere gain hartu behar luke pertsona horien gaineko ardura, baina gaur egun eskaintzen dituen baliabideak ez dira aski.

GuraSOS deitutako manifestazioa, gaur Donostian. ©Gorka Rubio, FOKU

Zubietako erraustegia ixteko eskatu dute ehunka lagunek Donostian

Uxue Rey Gorraiz

Aldeen arteko elkarrizketa bat izan dadila galdegin dute, auziari irtenbidea bilatzeko, eta grinez nabarmendu ez Gipuzkoako Aldundiak ez eta Jaurlaritzak ere ez dutela «hitza bete».

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.