Ernesto Gasco: «Sexu abusuak jasan nituen nire eskola erlijiosoan»

PSE-EEko politikaria Haur Pobreziaren Kontrako Borrokarako Espainiako goi mandataria da egun
Ernesto Gasco, Eferen galderei erantzuten.
Ernesto Gasco, Eferen galderei erantzuten. ANGEL DIAZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2020ko azaroak 17

Ernesto Gascok erabaki du orain arte isilik eduki duena kontatzea: «Nik ere sexu abusuak jasan nituen nire eskola erlijiosoan». 8 edo 9 urte zituenean izan zirela zehaztu du, eta Donostiako ikastetxe erlijioso bateko apaiz batek egin zizkiola. «Lehenengo aldiz erabaki dut kontatzea; orain arte ez dut kontatu. Oso txikia nintzen, 8 edo 9 urte izango nituen, eta adin horrekin oso zaila da ondo edo gaizki dagoen jakitea eta salatzea, nora jo jakitea». Salatzeko pausoa emateko eskatu die antzeko egoeran daudenei: «Adingabe denei esaten diet beldurrik ez edukitzeko, ez dagoela ondo: heldu batek haiekin jolastu nahi duenean, ezin da edozertan jolastu, eta salatu dezatela».

Donostiako Mundaiz ikastetxean ikasi zuen Gascok. Eskolako zuzendaritzako kide Javier Marquinezek ziurtatu du ez zutela horren berri, eta prest daudela ikertzeko: «Horrelako zerbait gertatzen den bakoitzean, derrigortuta gaude Fiskaltzari eta Ertzaintzari jakinaraztera. Kasu honetan, ezer gutxi egin ahal izan dugu, ez baikenuen horren berri».

PSE-EEko kide ezaguna da Ernesto Gasco; besteak beste, alkateorde izan zen aurreko udal agintaldian Donostiako Udalean, eta Jaurlaritzako Garraio sailburuordea ere izandakoa da. Egun, Haur Pobreziaren Kontrako Borrokarako goi mandataria da Espainiako Gobernuan. Efe berri agentziak egindako elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok.

Zigorrik gabe

Gascok badaki bere erasotzailea ez dutela zigortuko: «57 urte dauzkat; 50 urte pasatu dira. Jada ez da delitua, eta ez da izango lege berriarekin ere —preskribatuta egongo litzateke—. Nire bizitzatik aparte utzi nuen, aurrera egin ahal izateko, gertatu izan ez balitz bezala». Halere, kontatzea erabaki du, bere egoeran egon daitezkeenei laguntzeko: «Kargu garrantzitsu bat daukat, eta, armairutik atera nintzenean bezala, uste dut jendaurrean adierazteak orain gaizki pasatzen ari direnei lagun diezaiekeela».

Uste du Espainiako Kongresuan tramitatzen ari diren legeak —haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko lege integral bat da— bide bat irekiko diela sexu abusuak jasan dituztenei: «Oso lege garrantzitsua da, indarkeria edo sexu abusuak jasan dituzten umeek salatzeko leku bat izatea ahalbidetuko dielako». Besteak beste, delituok preskribatzeko epea biktimek 30 urte betetzen dituztenetik hasiko da kontatzen, eta ez 18 dituztenetik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ezkerretik hasita, Amets Lahetjuzan, Bingen Zupiria, Mikel Arregi, Kike Amonarriz eta Arrate Illaro, atzo, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eta orain, aldaketei eutsi

Gotzon Hermosilla

Bukatu da aurtengo Euskaraldia; «aldatutako dinamikei ahalik eta gehien eusteko» deia egin dute eragileek. Lortutako emaitzak, ariguneen ekarpena eta «lankidetza eredua» goraipatu dituzte
 ©GOTZON ARANBURU / FOKU
Euskarazko edukiak ezagutarazteko atari bat eratzea proposatu du Gorrik bere lanean. ©HITZA

Euskararen Internet ataria xede

Joanes Etxebarria

Txillardegi-Hausnartu saria irabazi du Eneko Gorri ikertzaileak, 'Ongietorri.eus, euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa' lanarekin. Interneteko ahuleziak aztertu ditu, eta proposamen berritzaile bat plazaratu.
Zubietako erraustegia. ©GORKA RUBIO/ FOKU

Zubietari energia sortzeko baimena eman dio Jaurlaritzak

Edurne Begiristain

Industria Sailak ukatu eta bost egunera, behin-behineko baimena jaso duela iragarri du GHE-k. EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak erraustegia geratzeko eskatu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna