'Fanfone' tifoiak 24 lagun hil eta hondamendia eragin du Filipinetan

Etxeak eta linea elektrikoak suntsitu ditu ekaitzak. Gutxienez hamabi lagun desagertuta daude
Capiz probintzian tifoiak eragindako uholdeak, atzo.
Capiz probintzian tifoiak eragindako uholdeak, atzo. OCD-VI HANDOUT / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Leire Artola Arin -

2019ko abenduak 27

Asteartetik ari dira Filipinetan Fanfone tifoiaren ondorioak sufritzen. Azken datuen arabera, 24 pertsona hil ditu, eta gutxienez beste hamabi desagertuta daude. Haizete eta euri indartsuek suntsitu egin dituzte etxeak eta argindarraren linea elektrikoak; orduko 195 kilometroko haize boladak eragin ditu ekaitzak. Asteazkenean, kalte handiak eragin zituen ekialdeko eta erdiguneko irletan, eta bereziki gogor jo zituen Iloilo, Capiz eta Aklan eskualdeak.

Lurra ukitu eta irletatik igarotzean, indarra galdu du tifoiak, eta atzo Txinako itsasorantz egin zuen, orduko 15 kilometroko abiaduran. Halere, hilabete asko beharko dituzte ordu batzuetan egindako kalteak konpontzeko. Eskualde batzuk argindarrik eta urik gabe geratu dira. Richard Gordon Filipinetako Gurutze Gorriko zuzendariak aitortu du agian asteak beharko dituztela horiek oneratzeko. Eremu batzuetan, lurra mugitu egin da, eta uholdeak ere izan dira.

Fanfone-ren arriskuen ondorioz, gutxienez 58.000 lagunek etxetik alde egin behar izan dute, eta horietatik ia 39.000 aldi baterako aterpeetan babestu dira, Hondamendiak Murrizteko eta Kudeatzeko Kontseilu Nazionalak jakinarazi duenez. Beste 15.800 lagun portuetan harrapatuta geratu dira, ferry zerbitzuak bertan behera utzi dituztelako. Halaber, ezin izan dituzte egin herrialde barruko 115 hegaldi. Gordonek ohartarazi du jende askok jatekoa behar duela.

Urtero hogei tifoi

Ozeano Pazifikoan sortzen diren ekaitz tropikalak dira tifoiak, eta Filipinetan ohikoa dute halakoen kalteak jasatea. Urtero izaten dituzte hamabost-hogei tifoi, euriteen denboraldian —maiatzetik abendura arte—. Lurra ukitu zuen azken tifoirik indartsuena Haiyan izan zen, 2013ko azaroan sortu zena. Orduko hura izan zen Filipinetan jende gehien hil zuen ekaitza. Kalkulatu zuten gutxienez 6.300 pertsona hil zirela, eta mila desagertu. 14 miloi pertsonak jasan zituzten kalteak. Orduko 235 kilometroko haize boladak izan ziren, eta, ondorioz, kostaldea hondatu zuen tsunami bat sortu zen. Osasunaren Mundu Erakundeak maila goreneko hondamenditzat jo zuen. Sei urte geroago, Fanfone tifoiak Haiyan-en ibilbide antzekoa egin du, eta berriro eragin ditu kalte handienak eskualde berberetan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Basurtuko erietxearen kanpo aldean ostiralean hasi ziren PCR probak egiten. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Berriro ere berrehun positibo baino gehiago egun bakarrean: 255

Mikel P. Ansa

Bezperan baino 39 kasu gutxiago detektatu dituzte azkeneko 24 orduetan, baina berrehuneko langatik gora jarraitzen dute eguneko kasu berriek. Nafarroak osasun arreta indartuko du.

Emakume bat Zisjordaniako Bani Naim herrian maskarak saltzen, hil hasierako irudi batean. ©ABED AL HASHLAMOUN / EFE

Palestinako kasuek gora jarraitzen dute, neurriak gogortu arren

Ander Perez Zala

PANek 11.000 positibo baino gehiago baieztatu ditu, eta haren diru sarrerak %80 txikitu dira

Adinekoen aldeko mezua. ©L. J / FOKU

Eguneko zentroak berriz martxan ipiniko dituzte

Berria

Orain bi aste, COVID-19aren kasuen igoerak arduratuta, eguneko zentroak ixtea komeni zela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna