Albistea entzun

Gerra Ukrainan

Moskuk salatu du Ukrainako indarrak Errusian sartu direla

Kievek esan du Kremlinen aurka ari direla dioten miliziak Errusiako indarrekin borrokatu direnak direla
Dnipro hiriko erreskate taldeen zenbait ibilgailu txikitu zituen Errusiak atzo egindako erasoak.
Dnipro hiriko erreskate taldeen zenbait ibilgailu txikitu zituen Errusiak atzo egindako erasoak. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2023ko maiatzak 23

Ukraina ekialdearekin muga egiten duen Errusiako Belgorod eskualdean eraso batzuk gertatu ziren atzo, hango gobernadorearen arabera. Viatxeslav Gladkoven esanetan, gutxienez zortzi pertsona zauritu zituzten, eta eraso horien atzean «Ukrainako armadako sabotaje egile batzuk» daude. Kievek, baina, hori ukatu zuen, eta nabarmendu Kremlinen aurka borrokatzen direla dioten erbesteratu errusiarrez osatutako milizia batzuk direla gertatutakoaren erantzuleak. Milizia horietako batek, hain justu, ohar bat zabaldu zuen sare sozialetan, eta «Kremlinen diktaduraren aurka» egitera deitu.

Errusiaren Askatasuna Legioa eta Boluntario Errusiarren Taldea dira Ukrainako inteligentzia zerbitzuek aipatutako bi miliziak, eta Errusiaren Askatasuna Legioak adierazi zuen, Twitterren, Kozinka herri mugakidea hartu zutela. Han inguruan dauden kazetariek, ordea, ez zuten halakorik baieztatu. Hori bai, Ukrainako zein Errusiako iturri ofizialek azpimarratu zuten borrokak izan zirela bi herrialdeen arteko mugan. Errusiak alerta «antiterrorista» ezarri zuen Belgoroden, eta gobernadoreak jakinarazi zuen zibilak ebakuatzen hasi direla.

Azkeneko urte eta erdian gertatu izan dira aire eraso batzuk Errusian, eta Moskuk Ukraina egin izan du horien erantzule, nahiz eta Kievek ukatu egin izan duen halakorik egin izana. Dena den, atzokoa ez da milizia horiek Errusian sartzen diren aurreneko aldia; bai, ordea, elkarrekin aritzen diren lehendabizikoa.

Eta horren guztiaren harira, Joe Biden AEBetako presidenteak azaldu zuen herenegun Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak bermatu diola F-16 gerra hegazkinak baldin badituzte ez dituztela erabiliko Errusiako lurrei eraso egiteko. G7koen bilera egin zuten asteburuan Japonian, eta Ukrainako presidentea ere munduko herrialde industrializatuenetako liderrekin bildu zen. Horiek berretsi zuten Kiev behar beste denboraz lagunduko dutela, eta babestu dute Ukrainako pilotuak F-16 gerra hegazkinak gidatzeko entrenatzea. Aukerari atea ireki dioten arren, ez dago argi, ordea, abioi horiek emango dizkioten.

Afrikaren ordezkaritza

Ukrainako Gobernuak atzo jakinarazi zuen Afrikako herrialde batzuen —Egipto, Senegal, Uganda, Zambia eta Kongoko Errepublika Demokratikoa— ordezkaritza batekin biltzekoa dela Zelenski. Bake proposamen bat egitekoak dira, eta Errusiako agintariekin ere batzartuko dira

Errusiako indarrek, berriz, Dnipro hiria bonbardatu zuten atzo goizaldean. Ukrainako iturrien arabera, erreskate taldeen ekipamendua suntsitu zuten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gustavo Petro Kolonbiako presidentea, Miguel Diaz-Canel Kubakoa eta Antonio Garcia ELNren lehen komandantea, gaur, Habanako agerraldian ©Kolonbiako Presidentetza

ELNk eta Kolonbiako Gobernuak aldebiko su etena adostu dute

Ander Perez Zala - Arantxa Elizegi Egilegor

Menia abuztuaren 3an sartuko da indarrean, eta urte erdi iraun beharko luke. Akordioak gizarte zibilaren parte hartzea jasotzen du negoziaturikoak arrakasta izateko.

Gerhard Kraner Austriako Barne ministroa eta Gerald Darmanin Frantziakoa, atzoko bilkuran, Luxenburgon ©JULIEN WARNAND / EFE

EBko estatu kideek 30.000 asilo eskatzaile banatzea adostu dute

Ander Perez Zala

Barne ministroek migrazio eta asilo legeak erreformatzea lortu dute. Zigorrak gogorragoak dira: ukaturiko iheslari bakoitzeko 20.000 euro ordaindu beharko dituzte.

Donald Trump, duela hiru asteko argazki batean ©EFE

Trump inputatu dute, Mar-a-Lagoko sekretupeko dokumentuengatik

Igor Susaeta

AEBetako presidente ohiaren defentsaren arabera, zazpi delitu federal egozten dizkiote; besteak beste, justiziari traba egitea, konspirazioa, eta segurtasun nazionalerako dokumentuak atxikitzea

Belarra eta Diaz elkarrekin, iazko ekainean. ©EFE

Podemos ere Sumarren barruan aurkeztuko da hauteskundeetara

Igor Susaeta

Ione Belarrak nabarmendu du Montero «sakrifikatzeko» eskatu diela Diazek, eta «bidezko akordio bat» galdegin du. Koalizioak erregistratzeko epea bukatu baino ordu batzuk lehenago aurkeztu dute. Podemosek zortzi diputatu eskuratzeko aukera izango du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...