Donostiako 79. Musika Hamabostaldia

Hanburgoko NDR Elbphilharmonie, gaur, Kursaalean

2018ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Hanburgoko NDR Elbphilharmonie orkestra gaur arituko da Donostiako Kursaalean, 20:00etan, Krzysztof Urbanski zuzendariaren esanetara. Norddeusher Rundfunk, Alemaniako Iparraldeko Irratiaren orkestra da NDR. Bigarren Mundu Gerraren ostean, britainiarren esku gelditu zen irratia, eta haiek agindu zuten orkestra berri bat sortzea. Ordutik, ibilbide luzea izan du taldeak, eta musika germaniarra ez ezik, musika garaikidea ere jotzen dute.

Gaurkoan, Gustav Mahlerren eta Johannes Brahmsen lanekin osatu dute saioa, eta Christian Gerhaher baritonoa izango dute lagun. Operan aritua da Gerhaher, eta Brahmsen piezekin ere argitaratu ditu diskoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.