Albistea entzun

Berrogei urtez idazleen bilgune

Apirilaren 10ean eta 11n egingo dute Sarako Biltzarra. Publiko zabalarentzat izango da lehen eguna; bigarrena, profesionalentzat
Saran bertan aurkeztu zuten, atzo, Idazleen Biltzarra.
Saran bertan aurkeztu zuten, atzo, Idazleen Biltzarra. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Garazi Aduriz Zuñeda -

2023ko martxoak 31 - Sara

Azkeneko urteetan bezala, bi egunetan egingo dute, aurten ere, Sarako Idazleen Biltzarra (Lapurdi). Apirilaren 10ean hasiko da, publiko zabalari irekia zaion egunarekin. Biharamunean, berriz, profesionalentzako eguna antolatuko dute Bilketa egitasmoaren, Euskal Kultur Erakundearen eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko liburutegiaren partaidetzarekin. Egitarau «biziki aberatsa» proposatu nahi izan dutela azpimarratu du Jean-Michel Garatek, Sarako Biltzarra elkarteko lehendakariak. Atzo egin zuten idazle bilkuraren aurkezpena, Saran bertan.

110 idazleren kopurua «ausarki» gainditua izango zela azaldu zuen Garatek. Edizio honetan hemeretzi argitaletxek eta hamazazpi elkartek parte hartuko dute. «Edizio ederra izango da aurtengoa». Aldiz, aurten ez da saririk esleituko, bi urtean behin egiten baita.

Lehen egunerako, hiru gune nagusi bereizi dituzte antolatzaileek, denak Sarako kiroldegiaren inguruan. Kiroldegi barruan liburu azoka proposatuko dute, eta bertara sartzeko 2 euroko sarrera ordaindu beharko da. Kanpoaldean, ordea, dohainik egoteko aukerarekin, bi karpa jarriko dituzte. Karpa txikia izango da, batetik, non Kiribil konpainiak gazte literaturako irakurketa musikatuak proposatuko dituen. Karpa handian, bestetik, aurkezpen eta mahai inguruak egingo dira, eta Kanaldude telebistak grabatuko ditu. Hortxe proposatuko du ere haurrentzako liburu txokoa Sarako mediatekak.

Apirilaren 11n, asteartez, izango da profesionalentzako eguna, eta Lur Berri gelan iragango da osoki. Laugarren aldia da profesionalei egun bat proposatzen zaiela. Marie Andree Ouret Bilketa egitasmoko kide eta egun profesionalaren antolatzaileak «liburu munduan ari diren denetariko profesionalak» deitu ditu biltzera: «Liburuzainak, liburuak argitaratzen dituztenak, liburuak saltzen dituztenak, irakasleak, ikasleak, itzultzaileak, idazleak eta beste guztiak», adierazi zuen.

«Aurtengoa 40. edizioa denez, gai garrantzitsu bat aukeratu dugu egun profesionalerako: euskal literatura klasikoa», gaineratu zuen Ouretek. Hain zuzen, gai aproposa iruditu zitzaien, jakinik Saratik hainbat idazle klasiko ospetsu atera zirela, hala nola Axular eta Etxeberri Sarakoa. Jardunaldi horrekin bi xede nagusi dituztela azaldu du antolatzaileak: «Batetik, profesionalei eskaini nahi zaie formakuntza antzeko bat; bestetik, euskal literatura klasiko horrek gaur egungo gizartean presentzia eskasa duela jorratu nahi dugu». Egun amaieran egingo duten mahai inguruan etorkizunean jorratzeko pistak ateratzen saiatuko dira. «Badakigu zaila izango dela hain galdera konplexuari erantzun bat aurkitzea, baina gutxienez lanerako pista batzuk aurkitzea espero dugu».

Garatek Sarako Idazleen Biltzarraren lehen urratsak ere gogoratu zituen: «Amets batetik abiatu zen ideia, idazle euskaldun edota euskal herritarrak biltzearen ametsetik». Handik 40 urtera jardunaldiak zutik irauten duela ikusirik, poztu egiten da elkarteko lehendakaria. «Sarako Biltzarrak ez ditu milaka eta milaka pertsona mugitzen, baina gaur egun argitaletxeek liburuak argitaratzen dituzte egun honetarako; hasieran, ez nuen inoiz pentsatu horretaraino irits zitekeenik».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».
Maïwenn zinema zuzendaria, duela bi aste, Cannesen. ©MOHAMMED BADRA / EFE
Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
Zetak taldea, azkeneko Herri Urratsen ©Patxi Belzaitz

Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren programaziora

Mikel Lizarralde

Aurretik iragarritako artistez gain, honako hauek ere izango dira Euskal Herria Zuzenean festibalean: Billie Brelok, Daudane, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D. Modu horretan, itxita utzi dute ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta uztailaren 2an Irisarrin (Nafarroa Beherea) egingo den jaialdiaren egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Garazi Aduriz Zuñeda

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.