Albistea entzun

Espekulazioaren kontra protesta egin dute Maulen

Etxe agentzietan itzuli bat osatuz egin dute manifestazioa, eta salatu dute kostaldean dagoen etxebizitzaren krisia Zuberoara heltzen ari dela
XEEK taldeak Maulen ezarri duen afixa bat, atzoko protestarako.
XEEK taldeak Maulen ezarri duen afixa bat, atzoko protestarako. G. FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko abuztuak 14 - Maule-Lextarre

Etxe agentzien espekulazioaren aurka mobilizatu ziren atzo Maulen dozenaka lagun. Euskal Herria ez da salgai leloa eraman zuten pankartan manifestariek, etxebizitzaren espekulazioa salatzeko. Maulen diren etxe agentzien inguruan itzuli bat eginez osatu zuten manifestazioaren ibilbidea, plazatik hasita. Egiten duten gisa bereko bigarren mobilizazioa izan zen atzokoa.

XEKK Xiberuko Espekulazioaren Kontrako Kolektiboak antolatu zuen manifestazioa. Ibilbidean, kolektiboko kideek hartu zuten hitza, etxebizitzaren arazoa barnealdera ere hedatu dela azaltzeko. «Zuberoa ez bada oraindik ere kostaldeko etxebizitzen prezioetara heltzen, ez dezagun uste horrelako prezioak ez zaizkigula hona heltzen ahal», erran zuen, kasurako, Serge Agerre kideak. Gehitu zuen laborantza lurrak eraikigarri gisa saltzen direla ere batzuetan. «Etxebizitzaren prezioek eta lansariek ez dute ber bidea hartu», trenkatu zuen.

Besteak beste, L'Immobilier Souletin izeneko agentziaren aitzinean gelditu ziren. «Ez dugu onartzen Zuberoa urtean zehar bigarren etxebizitza hutsez betea izanen den lurraldea izatea», adierazi zuen XEKK kolektiboko kide François Plagnardek. Ildo beretik mintzatu zen Claudine Arantzet: «Gazte anitzendako ez da aise leku baten atzematea, eta erretreta ttipiak dituzten zaharrendako ere ez. Alta, ez dute jauregi bat xerkatzen, justu etxe bat edo apartamentu ttipi bat, lasaiki bizitzeko». Halaber, salatu zuen etxe agentziek eta bankuek erosleen edo bizitegi bat alokatu nahi dutenen hautatzeko sistemak jende xumeak bazter uzten dituela. «Jabeek dosier hoberena hautatzen dute. Nora joanen dira beste jendeak?», galdetu zuen. Herriko etxe aitzinean bildu ziren gero, «etxe hutsik ez, teilatu bat denentzat!» aldarrikatuz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herritarren batzarra. ©Telesforo Monzon Laborategia

Parte hartzeko beste modu bat

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Gipuzkoako Herritarren Batzarrak klima aldaketari eta nekazaritzari buruzko gomendio sorta bat egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari; horri erantzunez, zer konpromiso hartuko dituen zehaztu du aldundiak. Batzar hori sortu den lehen aldia izan da, eta sustatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.

 ©Monika del Valle/ FOKU

«Museoak izango du arrantza kultura bizirik mantentzeko funtzioa»

Zihara Jainaga Larrinaga - Bizkaiko Hitza

Lau hamarkada eman ditu Aingeru Astuik Bermeoko Arrantzaleen Museoko zuzendari karguan. Aurrez, marinel ere aritu zen. Afizioa eta ofizioa, biak uztartzeko aukera eman dio itsasoak.

 ©Iñigo Uriz / FOKU

Benetako min amaigabea

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Sei emakumek Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute, eritasun horren berri emateko. Salatu dute oraindik ere gaixotasun «ikusezin» bat dela, eta zalantzan jartzen dela sufritzen dutenen hitza.

UEMAko herrietarako udalen ordezkariak, atzo, Azpeitian. ©JON URBE / FOKU

UEMAk egiturazko neurriak eskatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Irati Urdalleta Lete

Ehun herriko langa gainditu du, beste lau herri onartuta: Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria. UEMAk Euskal Herri euskaldunaren orubeak sendotzeko konpromisoa hartu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...