Xabier Olazabal. Musikaria

«Ohorea da 59 urtez jarraian sanferminetako programan agertzea»

Uxue Rey Gorraiz.
<i>Iruñea</i>
2018ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Iruñeko Txistularien Alardeko zuzendariordea da Xabier Olazabal (Iruñea, 1989). Aurten, 59. aldiz egin dute ikuskizuna, San Jose plazan: Amalur, Eguzki eta ur.

Berezia da sanferminetako txistularien alardean parte hartzea?

Oso momentu berezia da, urtebeteko lana baitago atzean. Gainera, kristoren ohorea da 59 urtez jarraian sanferminetako programa ofizialean agertzea. Gutxi dira hainbeste urtez mantendu direnak, eta gure alardea horien artean dago.

Aurtengoan ama lurrari eskaini diozue ikuskizuna.

Urtaro eta hilabeteen ingurukoa da, bai eta urteko garai bakoitzak dakarrenari buruzkoa ere: abeltzaintza eta nekazaritzako lanak, pentsamendura datozkigun tradizioak, dantzak... baita kultura bera ere, finean. 59. honetan hamabi obra berri izan ditugu, hilabeteko bana, eta instrumentazioa berezia izan da, urtero bezala. Horrek, noski, txistuarentzako aberastasuna dakar.

Zergatik aldatu da igandetik astelehenera?

Bi aldiz gertatu da horrelakorik, eta bi kasuetan arrazoia berbera izan da: German Rodriguezen erailketa. Astelehenera mugitu genuen, omenaldi horretan ere parte hartu nahi genuelako.

Aldaketarik izan da?

Aldaketa handiak. Formatua aldatu izanak ikuslearen profila asko zabaldu du lehengo ikusle fidel baina finkoarekin alderatuta, eta komunikabideekin egindako lanak ere emaitza izan du. Urtez urte lortzen dugu San Jose plaza erabat betetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.