Albistea entzun

Izango ez diren filmen azalak, sormenez jantzita

Istorio faltsuen azalak irudikatu ditu Marina Palacio artistak, eta haren aitak sortu du kartel horietako bakoitzarentzat istorio bat
Erakusketako protagonistak, Marina Palaciorekin batera.
Erakusketako protagonistak, Marina Palaciorekin batera. MAIALEN ANDRES / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Miren Mujika Telleria -

2022ko irailak 10 - Donostia

«Existitzen ez diren eta inoiz existituko ez diren filmak» irudikatu ditu Marina Palacio zinemagile eta argazkilariak. Karteletan islatu ditu horien azalak, [Film Not Found_Try Again] izenez izendatu duen erakusketan. Donostiako 70. Zinemaldiaren harira osatu du erakusketa, eta hain justu, Zinemaldiko hainbat sailetako langileak eta teknikariak bihurtu ditu filmen kartel «faltsuen» protagonista. Tabakalerako bigarren solairua izango da erakusketaren erakusleiho urriaren 31ra bitarte.

Egileak berak egin du erakusketaren argazkia: «Zinemaldiaren sustatzaile izan baina atzeko lana egin duten langileak protagonista bihurtzen ditu proiektu honek, eta, horien bidez, milaka istorio irudikatu daitezke aldi berean». Ikuslearen pertzepzioarekin jolastea du helburu esposizioak. Horretarako, kontakizun laburreko testu txikiek osatzen dute kartel bakoitza. Jesus Palacio da testuon egilea, artistaren aita eta esposizioko kolaboratzailea. Hortaz, irudiak eta testuak manipulatu dituzte aita-alabek, protagonisten errealitatea transmiti dezaten. Ez-filmen —hala izendatu ditu artistak— kartelek istorio bat kontatzen dute, halaber; kredituen ohiko lekua hartzen duten testu txiki batzuen bitartez.

Zinemaldiari omenaldia

Erakusketa horren ideia, baina, ez da kontu berria. Izan ere, orain lau urte egin zion Palaciok Zinemaldiari erakusketa hori abiarazteko proposamena, bertan egin baitzituen orduan praktika-saioak. «Aho batez esan genion baietz. Oso ideia polita iruditu zitzaigun», azaldu du Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiaren zuzendariordeak. «Jaialdiaren 70. urteurrena ospatzeko proiektu bikaina izan zitekeela pentsatu genuen proposamena jaso orduko. Finean, Zinemaldiari egindako omenaldi bat da».

Pozarren eta esker onez mintzo da horregatik Palacio, «ohore bat» baita harentzat horrelako proiektu bat sortu ahal izatea. «Zer hoberik Zinemaldiaren 70. urteurrena baino, kameraren aurrean kokatu diren aldi baterako aktore horien bitartez, fokuen atzean, jaialdiz jaialdi, Zinemaldiaren funtzionamendurako ezinbestekoak izan diren ehunka pertsona omentzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, Irunen (Gipuzkoa). Aurreneko aldiz, sei bertsolaritik bost emakumezkoak izan ziren. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

IKUSEZIN IZATETIK, OHOLTZAK HARTZERA

Olatz Enzunza Mallona

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruko irakurketa txostena kaleratu du. Datuen arabera, aldatzen ari da gizonen eta emakumeen arteko proportzioa: parekidetasuna lortzen ari da, orokorrean. Txapelketa eta saio informaletan, ordea, alde nabarmena dago oraindik ere.

George Orwell, Bigarren Mundu Gerran, BBCrako lanean aritu zenean. ©BERRIA

Orwell, berridatzia

Mikel Lizarralde

George Orwell hil zela 73 urte igaro diren honetan, 'Abereen etxaldea'-ren egilea ingeles literaturaren erreferenteetako bat da oraindik ere. Biografia batek haren argi-ilunak ekarri ditu azalera.

'Rumours', 'Tunnel of Love' eta 'Zebra'-ren azalak. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...