Pfizerrek esan du txertoa «segurua» dela umeentzat ere

2021eko irailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pfizer eta BioNTech konpainiaren txertoa 5 eta 11 urte arteko haurretan ere «eraginkorra» dela erakutsi dute botika etxeek egindako entsegu klinikoek. Jakinarazi dute «segurua» dela bi dosi ematen baldin badira 21 eguneko aldearekin. 12 urte edo gehiagokoentzat erabiltzen den dosia baino txikiagoa eman zitzaien 5-11 urte arteko haurrei (10 ug-ko dosia) probetan, eta ondorioztatu dute 16-25 urte artekoetan sortutako antigorputz maila oso antzekoa izan zutela.

Pfizerrek emaitzen berri emango die FDA Medikamentuen eta Elikagaien AEBetako erakundeari eta EMA Sendagaien Europako Agentziari, lehenbailehen onar dezaten haurrentzako txerto hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.