MASEK ESANAK

2014ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
«Beharrezkoa da jakitea independentziaren aldeko gehiengo bat ote daukagun. Hori gabe, ezinezkoa izango da Katalunia gobernatzea. Mundu guztiari interesatzen zaio prozesu demokratiko hau burura eramatea»

«Kataluniak autogobernu handiagoa eskatzen duen bitartean, estatuak zentralizazio prozesu bati ekin dio. Akaso, ez digu autonomia kenduko, baina edukiz hustu nahi du daukaguna»

«2012an, estatuak uko egin zion itun fiskalari, estatutuaren bideak huts egin ondotik. Ez zen kezkatu ere egin, nahiz eta ohartarazi genion katalanak, buruan, geroz eta gehiago ari zirela Espainiatik deskonektatzen»

«Aldatuko du Espainiak bere jarrera? Eszeptikoa naiz. Dena den, presidente gisa, beti utzi behar dut atea zabalik, gerta litezkeen jarrera aldaketetarako. Gatazka konpontzeko proposamen bat heltzen bada, nik entzungo dut, gurea defendatuko dut eta azken erabakia katalanek hartuko dute, bozkatuz»

«Azaroaren 10ean herrialde libreagoa zen Katalunia: bere buruaz seguruago; buruan, bere etorkizuna eraikitzeko prestatuago»

«Frogatu dugu badagoela irabazteko formula bat: gizarte zibila mobilizatzea, alderdien arteko batasuna eta erakundeen inplikazioa. Osagai horietatik bakar batek ere ezin du huts egin»

«Badira kontuan izan beharreko akats batzuk. Gizarte zibilaren eta instituzioen rolak ez dira nahastu behar. Eta ez dugu bigarren mailako arazoei buruz kezkatu behar: gai garrantzitsuari eman behar diogu arreta osoa. Une berezi batzuetan, beharrezkoa da norbere ideologia zertxobait itzaltzea guztion idealak distira egin dezan»

«Niri ere gustatuko litzaidake hauteskundeak lau urtez behin egitea, baina hau ez da egoera normala. Ez da normala herritarrek euren etorkizun politikoaren inguruan iritzirik ezin ematea, edo presidentea, presidenteordea eta Hezkuntza kontseilaria zigorbidean jartzea herritarren eskariei kasu egiteagatik»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.