Albistea entzun

Mexiko. Desagertuak

Beldur direnen ahotsa eta begiak

Mexikoko Sonora estatuan 4.000 desagertu baino gehiago daude. Instituzioei itxaron gabe, senideek egiten dituzte bilaketak, nahiz eta horrek arriskuan jartzen dituen. Diotenez, bilaketa batzordeak «burokrazia hutsa» dira.
Ama Bilatzaileetako kide bat, iaz, Hermosillon (Sonora).
Ama Bilatzaileetako kide bat, iaz, Hermosillon (Sonora). DANIEL SANCHEZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Lide Iraola -

2022ko abuztuak 25

Azken egunetan Ayotzinapako 43 ikasleen desagertzeak lerroburu guztiak bete baditu ere, Mexikon 100.000 desagertu baino gehiago daude, Mexikoko Bilaketa Batzordearen datuen arabera. 1964tik aurrerako kopuruak dira, baina desagertuen %95 baino gehiago 2006tik aurrerakoak dira, Felipe Calderon presidente zenak narkotrafikoaren aurkako gerra deklaratu ostekoak, hain justu. Ordutik, indarkeriaren eta militarizazioaren agertoki izan da Mexiko.

Desagertzeen kopuru osoaren ia %72 hamar entitate federaletakoak dira 32 dira guztira, 31 estatu eta Mexiko Hiria, eta, Sonora estatua hamar horien artean ez badago ere, hango datuak ez dabiltza urruti: 4.322 dira oraindik desagertuta daudenak.

Trafikorako estrategikoa

Mexikoko ipar-mendebaldean dago Sonora estatua; beraz, zubi lanak egiten ditu Kaliforniako golkoaren Ozeano Barearen adar bat da eta AEBen artean, eta, hortaz, bide ematen die droga, pertsona eta arma trafikoari. Estatuko desagertzeen erdiak lau udalerritan gertatu dira: kostako Cajemen eta Guaymasen, Hermosillo hiriburuan, eta Nogalesen, AEBetako mugan. Hain justu, trafikorako estrategikoak diren eremuetan.

Nahiz eta estatu batzuetan desagertzeak narkotrafikoaren aurkako gerra hastearekin batera ugaritu ziren, Sonoran 2012tik aurrera erregistratu ziren gehienak. Urte horretan, 123 izan ziren, eta, urtez urte, kopurua igo egin da; 2017an jo zuen goia, 729 pertsona desagertu baitziren. Gerora datuak apaldu badira ere, hainbat analisik datu ofizialen erregistroko hutsuneei egozten diote hori, egoera hobetu izanari baino gehiago. El Colegio de la Frontera Norte ikerketa zentroak aurten argitaratu du Sonorako egoera aztertzen duen txosten bat, eta, haren arabera, baliteke 2012tik aurrerako igoerak lotura izatea drogen kontsumo ohiturak aldatzearekin. Izan ere, 2013tik aurrera, AEBetan fentanila eta metanfetamina substantzien kontsumoa esponentzialki igo zen. Ondorioz, droga zirkulatzeko bideak ere aldatu ziren: salgaiak Hego Amerikatik etorri beharrean kokainaren gisan, Asiatik inportatzen hasi ziren, eta horrek eragin zuen Sonorako portuetan mugimendu handiagoa izatea.

Sonorako Ama Bilatzaileak

Orain, Sonorako Segurtasunaren Behatokiaren arabera, egunean lau pertsona desagertzen dira. Sonorako Ama Bilatzaileen taldearen burua da Ceci Patricia Flores Armenta, eta argi du errealitatea datu horietatik «askoz harago» doala, baina senide askok ez dutela salatzen, beldurragatik. «Kartel armatuen beldur dira, baina baita botere publikoen beldur ere. Azken horien krimenak agerian uzten baititugu, eta ez zaie interesatzen», azaldu du Floresek. Horregatik, «beldur direnen ahotsa, begiak eta oinak» izateko helburuz lan egiten duela esan du.

Agintariek ekintzarik abiatu ez dutenez, bada bolada bat desagertuen senideak euren kabuz bilatzen hasi zirela. Floresek 2019an sortu zuen Sonorako Ama Bilatzaileen taldea, bere hiru seme desagertu ondoren. Haietako bat kartelek itzuli zioten, baina beste biak ez. Desagertzeen berri ematen duten dei anonimoen bidez egiten dute lan, eta azaldu du egunean hamabost bat jasotzen dituztela. Orain arte, mila gorpu aurkitu dituzte hobietan, eta beste 900 inguru bizirik. Azken horiek kalean aurkitu dituzte, pobre. Aurkitutakoen argazkiak Ama Bilatzaileen webgunean jartzen dituzte; hala lortu dute Mexikoko toki askotako jendeak haien senide desagertuak identifikatzea eta harremanetan jartzea.

Ikusi gehiago: Desagertzeek ez dute etenik, eta inpunitatearen itzalpean daude

Ikerketek diotenez, senideek gehiagotan salatzen dituzte desagertzeak halako kolektiboetan, instituzioetan edo batzordeetan baino. Floresek salatu du bilaketa batzordeek ez dutela bere funtzioa betetzen: «Agintarien eta biktimen arteko bitartekari izan beharko lukete, baina instituzioen itzalpean egon dira. Ez dute sentsibilitatetik, eta burokrazia hutsa dira». Horri gehitu dio estatuak bermatu beharko lukeela batzordeek beren lana egin dezaten, familiek egin beharrean. Ez dute laguntzarik jasotzen, eta, hortaz, bilatze lanetarako baliabide guztiak familiek jartzen dituzte. «Landa eremuetan lan egiteak arriskuak ekartzen dizkigu, hala nola sugeen edo antzeko animalien hozkadak», azaldu du ama bilatzaileak.

Taldeak 2.000 ama inguru biltzen ditu Mexikon, baina ez dira bakarrak; Sonora estatuan hamabi bilatzaile kolektiboren berri izan dute aurten. Halaber, otsailaren 16tik martxoaren 4ra bitartean, Pertsona Desagertuak Bilatzeko Lehen Nazioarteko Brigada antolatu zuten Sonora eta Hego Kalifornia Behereko eremuetan. Mexikoko gainerako estatuetako jendeaz gain, Hego eta Erdialdeko Amerikakoa ere bertaratu zen. Parte hartu zutenek Este país aldizkariari adierazi zioten brigadak helburu zuela «estatuak indarkeria amaitzeko duen gaitasunik eza» salatzea, eta egoera berean dauden familientzako babesgune bat sortzea. Bilaketa kolektiboetako kideen %90 emakumeak dira, Mexikoko Giza Eskubideen eta Demokraziaren Institutuaren arabera.

Bilaketak, Mexiko guztian

Mexikon, 70 bilatzaile talde inguru daude; horietako hainbatek, Erdialdeko Amerikako gehiagorekin batera, Movimiento deituriko elkarte bat osatzen dute. 2015ean sortu zen, desagertzeen aurkako lege bat bultzatzeko 2018an ezarri zen, eta, orain, lege hori betetzen dela bermatzea nahi dute. Haien ustez, egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko borondatea izan beharko lirateke Mexikon behin betiko bakea lortzeko oinarriak. «Desagertuak bilatuz, gure herrialdeko historia aldatzen ari gara», azaltzen dute beren webgunean.

Bestalde, familiek salatu dute «bi aldiz» direla «biktima»; lehenik, senideen falta dutelako, eta, bestetik, bilatzeak arriskuan jartzen dituelako. Izan ere, mehatxuak egiten dizkietela esan dute hainbatek, eta lekualdatzera behartuta daude batzuetan. Floresek, esaterako, Sonoratik joan behar izan zuen heriotza mehatxuak zirela medio. Senide desagertuen bila zebiltzan hainbat hil egin dituzte; besteak beste, iaz Guerreras Buscadoras de Sonora kolektiboko kide bat hil zuten, eta, uztailaren 17an, beste bat. Azken kasuan, gorpua aurkitu eta lau egunera, fiskaltzak baztertu egin zuen hilketa hildakoaren anaia bilatzeko aktibismoarekin lotuta zegoelako ideia. Floresek salatu du ikerketari ateak ixten dizkiotela erantzulerik aurkitu gabe, eta horrek arazoa are konplexuago bihurtzen duela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Boluntarioak hondakin artean harrapatuta daudenen bila, Idliben, Siria. ©KARAM AL-MASRI / EFE

Sirian egoera «jasangaitza» dela ohartarazi dute nazioarteko GKEek

Mikel O. Iribar

Ekialde Hurbilean 15.000tik gora dira hildakoak. Erbesteratu kurduek eskatu dute giza laguntza Kurdistango Ilargi Gorriaren bitartez emateko. Turkiako presidentea kaltetutako eremuetan izan da

Kasko Zuriak, erreskate lanean, atzo gauean, Idliben, Siria iparraldean. ©YEHYA NEMAH / EFE

Dagoeneko 15.000tik gora dira Ekialde Hurbileko lurrikaretan hildakoak

Mikel O. Iribar

Askok autoetan eta kalean lo egin dute, etxera itzultzeko beldur. Milaka dira kaltetuak, eta lurrikarak are gehiago okertu du Siria iparraldeko eta Kurdistango egoera. Erreskate taldeak hondamendi eremuetara iritsi ezinik dabiltza.

AEBetako presidente Joe Biden, Kongresuko agerraldian. / ©Jacquelyn Martin, EFE

Biden: «Txinak gure subiranotasuna urratzen badu, geure burua babestuko dugu»

Arantxa Elizegi Egilegor

Estatuaren egoerari buruzko agerraldia egin du AEBetako estatuburuak. Besteak beste, Ukrainako gerraz eta droga trafikoaz aritu da.

Kenyako Baserritarren Ligako idazkari nagusi Sidi Otieno, elastiko gorri batekin. ©OSKAR EPELDE JULDAIN

Kenyako Gobernuaren aurkako salaketa jarri dute transgenikoak baimentzeagatik

Oskar Epelde Juldain

Kenyako nekazari talde batek gobernua salatu du, hazi transgenikoen inportazioabaimentzeagatik. Datorren astean hasiko dute epaiketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...