Albistea entzun

«Linguizidioa» agerian

'Egia, aitortza eta erreparazioa euskaldunontzat' manifestua plazaratu dute. EHEk sustatu du, euskara suntsitzeko ahaleginen ondorioez ohartarazteko. Bideoa albistearen amaieran.
Kontxita Beitia eta Ane Aizpuru, atzo, manifestua irakurtzen.
Kontxita Beitia eta Ane Aizpuru, atzo, manifestua irakurtzen. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2019ko martxoak 30 - Donostia

«Inork ez dio bere lehen hizkuntzari borondatez uko egiten normalean. Inork ez dio bere lehen hizkuntzari uko egiten ez bada derrigortuta, ez bada bortxaren bidez bere arbasoen hizkuntza ahaztera behartzen». Egia, aitortza eta erreparazioa euskaldunontzat manifestuaren lehen hitzak dira. Atzo aurkeztu zuten, EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatutako ekitaldi batean, Donostian. Jatorrizko hizkuntza albo batera uzteko prozesu gehienetan «sufrimendua» dagoela gogorarazi dute testuan: «Pertsonaren izatearen muinean eragiten duen mutilazioa izaten da norbere hizkuntza galtzea. Nortasunaren eremu intimoenari lotutako galera». Euskararen kontrako «linguizidioa» —euskara guztiz suntsitu ez duena, «zorionez»— egon dela oroitu nahi dute agiriarekin: kontzientzia hori hedatu. Mila lagunek baino gehiagok egin dute bat mezuarekin; orain, behin ezagutzera emanda, izenpe gehiago espero dituzte.

Bi emakumek irakurri zuten manifestua. Kontxita Beitia izan zen horietako bat. Andereño ibili zelako da ezaguna: 1960ko hamarraldian ikastolen sarea ehuntzen ibili ziren emakume haietako bat izan zelako. Usu kontatu du bere istorioa; guztiz lotuta dago atzoko manifestuarekin. Izan ere, familia euskaldun batean jaio zen, baina, oro erdarak irensten zuen giro hartan, galdu egin zuen hizkuntza. Elbira Zipitria andereñoarekin berreskuratu zuen, gaztetan: erdarazko mundu batean —1940ko hamarraldian hasi zen euskarazko eskolak ematen, Donostian— ia uharte zen emakume harekin. Euskaltzale gazte bat izan zuen atzoko agerraldian aldamenean Beitiak: Ane Aizpuru.

«Euskaldunok ez diogu gure borondatez uko egin euskarari. Herri gisa zapalduak, zatituak eta ukatuak izan garen bezala, hiztun komunitate gisa ere zapalduak, zatituak eta ukatuak izan gara», adierazi zuten. Bideo bat prestatu dute, propio, manifestuarekin zabaldu nahi duten mezua hedatzeko: Ahotsak egitasmorako jasotako lekukotasunen bilduma bat da —adineko pertsonenak—, eta guztiak dira euskal hiztunek pairatutako «jazarpen, debeku, zigor, isun zein mespretxuen» erakusgarri. Historian Euskal Herri osoan gertatutakoen «lagin txiki bat» direla adierazi zuten EHEko ordezkariek.

Eskakizunak

Horregatik guztiagatik, hiru eskari egin dituzte manifestuan. Egia eskatu dute lehenik. Ikerketa «independente, integral eta sakona» nahi dute Espainiak eta Frantziak euskal hiztunen kontra «inposatutako» legediaren eta erabakien inguruan: «Hizkuntza eskubideen urraketaren dimentsioa ezagutu nahi dugu». Bigarren eskakizunak aitortza du ardatz: «Nahiko genuke euskararen eta euskaldunon aurkako jazarpen politika garatu duten instituzioek, eragileek eta pertsonek egindako kaltea aitortzea». Agirian bertan onartu dute, hala ere, hori gertatzeko itxaropenik ez dutela: «Ez soilik egindako kaltearen aitortza egiteko inolako borondate edo keinu txikiena ere ez dutelako adierazi, baizik eta euskararen aurkako politika linguizida mantendu eta are sakontzeko adierazpenak gero eta ugari eta oldarkorragoak direlako». Hirugarren eskea da erreparazioa. «Osoki burujabea izango den hizkuntza politika batek» bakarrik ekar dezakeela uste dute, eta mezu zuzena dute Frantziako eta Espainiako estatuentzat: «Ez dezatela oztopatu herri hau bere hizkuntza berreskuratzeko egiten ari den ahalegina».

Ororen gainetik, jazarpenek eta debekuek lagatako ondorioak agerian utzi nahi dituzte manifestuarekin: «Ez dugu ahaztu nahi, ez dugu ahaztu behar zer gertatu den. Egun bizi dugun egoerara zergatik eta nola iritsi garen ezagutu beharra dugu, egun oraindik ere pairatzen dugun egoera bere osotasunean ulertzeko ezinbestekoa baita. Gertatutakoa ezagutu gure ondorengoei transmititzeko ere, ezagutza horretatik euskararen berreskurapena bururaino eraman dezaten».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidea, gaurko osoko bilkuran. ©Eusko Legebiltzarra

Oposizioak uste du Jaurlaritzak «pribatizazioa» hautatu duela itxaron zerrendak laburtzeko

Xabier Martin

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek «osasun profesionalen gabeziari» buruzko zuzenketa bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean, baina EAJren eta PSEren gehiengoak bere idatzia onartu du, Osasun Sailari eskatzeko martxan dauden «LEPak burutzeko». Gaur jakin da Osakidetzak alor pribatura bideratuko dituela ebakuntza sorta batzuk, itxaron zerrendei aurre egiteko.

Kilometroak festaren aurkezpena, gaur, Errenterian. ©Maialen Andres /Foku

Lau gune eta hiru azpigune urriaren 1ean Kilometroak ospatzeko

Iker Tubia

Willis Drummond, Gozategi, Dupla, Goazen!, Andoni Ollokiegi eta Janus Lester ariko dira, besteak beste.

Isabel Rodriguez eta Miquel Iceta ministroak itzulpen zuzena aditzeko kaskoa belarrian dutela, gaur, Espainiako Kongresuan. ©Juan Carlos Hidalgo / Efe

Araudia aldatuta, Espainiako Kongresuan euskaraz egin ahal izanen da aurrerantzean

Iker Tubia

EH Bilduk euskararen zonifikazioa bertan behera uzteko eskatu dio PSNri Madrilen, eta EAJren zuzenketa onartu dute, itzulpenek balio juridikoa izan dezaten.

Angeluko Bihotzeko Ostatua ©Guillaume Fauveau

Bihotzeko Ostatuak beren funtzionamendua aldatzera behartuak dira Iparraldean, baliabide eskasiagatik

Julene Muruaga Hiriart

Aurten bilketetan ez dute aski emaitza ukan eta laguntzaile kopurua apalegia da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.