Elebitasuna ala porrota!

Roman Leoz Berruezo
2023ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Diglosia gizarte jakin batean bi hizkuntza desberdinen egoera definitzen duen fenomeno soziolinguistiko bat da. Komunitate batean hizkuntza bat baino gehiago egotea ohikoa da, baita bertako biztanleak normalean hizkuntza batean, bestean edo bietan aritzea ere. Lurralde jakin batean bi hizkuntza baino gehiago erabiltzen direnean, ez gara diglosiaz aritzen, poliglosiaz baizik.

Elebitasun kasuetan ez bezala, non lurralde bateko biztanleak bi hizkuntza komunikatzeko edo maneiatzeko gai diren, diglosiaren kasuan bi hizkuntzetako batek bestearen gaineko nagusitasuna hartzen du, prestigio sozialagatik edo ofizialtasunagatik. Beste hizkuntza, berriz, familiako erabilerara edo erabilera pertsonalera mugatzen da. Gainera, azken hizkuntza horretako hiztunak elebidunak izan ohi dira, hau da, hizkuntza ofizialean edo nagusian ere komunikatzeko gai dira, eta gainerakoak guztiz elebakarrak dira, baina horrek ez du eraginik komunikatzeko gaitasunean.

Nafarroa ere gai honetan kasu berezia da. Hala, Pirinioen hegoaldean gaztelaniak bakarrik du erabateko ofizialtasuna lurralde osoan, eta euskaldunek (denak erabat elebidunak) gaztelania erabili behar dute gehiengo elebakar horren hizkuntza-eskubideak ez kaltetzeko; mendikatearen iparraldean, berriz, proportzioa alderantzikatu egiten da, eta, kasu honetan, herritar elebidun gehienek beste hizkuntza bat erabili behar izaten dute (frantsesa, kasu honetan), gainerako elebakarrek haiekin komunikatzeko aukera izan dezaten.

Argi geratzen da, beraz, Nafarroa berezko hiru hizkuntza dituen lurraldea dela: euskara, gaztelania eta frantsesa. Erabilera arruntekoak dira guztiak, baita aldi berean ere, estatuen arteko mugatik hurbil dauden eremu zabaletan eta mugaren bi aldeetan.

Horrela, Nafarroako egoera linguistikoa diglosia asimetriko gisa defini dezakegu, non lurraldearen arabera diglosia egoera tipikoak gertatzen diren. Gainera, hizkuntza gutxitua bera da bi eremuetan, alde batera utzita hiztunak gehiengoa diren ala ez, eta hiztunak erabat elebidunak diren (edo agian horren ondorioz).

Beste baterako utziko dugu Nafarroako laugarren hizkuntzaren aipamena: nafar erromantzea, gaztelaniaren aurreko hizkuntza bat (ez protogaztelania), zuzenean latinetik eboluzionatutako hizkuntza eta, gaskoia bezala, euskararekiko eragin handikoa. Nafarroako erromantzea gaur egun desagertuta dago gure kaleetatik, baina fosilduta jarraitzen du Nafarroako hego-ekialdeko haranetako ohiko hiztegian. Bertan, Nafar Erresumako dokumentu ofizial eta historiko gehienak idatzita daude.Fabla aragonesa-ren lehengusu anaia da (zen), oraindik nekez irauten dirauena Erronkari ondoko Aragoiko zenbait haranetan.

Hizkuntza-askatasunaren tranpa

Gurea bezalako gizarte diglosiko baten hizkuntza-egoera bildu ohi duten esparru mental tranpati ugarien artean, normalean, hizkuntza-askatasunarena dago. Askatasunaz mozorrotu egiten da herritar bakoitzak berea ez den beste hizkuntzarik ikasteko eta erabiltzeko duen eskubide indibiduala, eta tira, onargarria izango litzateke hori, oso gutxitan aipatzen diren begi-bistako gauza batzuengatik ez balitz:

- Euskaldunek ba al dute eskubide hori bera? Izan ere, erantzuna ezetz bada, jada ez gara eskubide bati buruz ari, pribilegio bati buruz baizik, elebakarren pribilegioa gainerakoei haiek menperatzen duten hizkuntza bakarra ezagutzera eta erabiltzera behartzeko.

- Elebakarren eskubide horrek, barne hartzen al du beren aurrean eurena ez den beste hizkuntza bat erabiltze ezina? Kontzienteki edo ez, etengabe gertatzen den zerbait.

- Hizkuntza-eskubidea eskubide subjektiboa al da? Edo, hiztunen ehunekoaren arabera, desagertu egiten da...

- Eta hala bada: non geratzen dira hizkuntza eskubide horiek, euskaldun dezente bizi diren eremu ez-euskaldunetan?

- Non geratzen da hainbeste elebakarren egoera hori gainditzeko duten eskubidea?... eta haiek eta haien seme-alabek elebitasuna lortzekoa, nahi izanez gero?

Askatasun mozorro horren atzean pribilegio baten erosotasuna ezkutatzen da ia beti: gizarte osoari hizkuntza-normalizaziorantz aurrera egiten uzteari uko eginez. «Ya tenemos un idioma que entendemos todos» aitzakiarekin espazio publiko eta ofizialetan euskararen erabilera murriztu egiten da, gero «el euskara lo hablan cuatro gatos» ahoskatzeko. Erabilera ezagutzarekin, ezagutza erabiltzeko aukerarekin eta horiek guztiak euskara berreskuratzeko gizartearen gehiengoaren borondatearekin nahasteko trikimailu zaharra behin eta berriz erabiliz. Itxuragabekeria handiagorik badago?

Hori guztia gutxi balitz, elebitasunaren aldeko jarrera pasibo horiek, oldarkorrak batzuetan, gizartea hausteko arrisku larria dakarte. Herri jakin batzuetan, biztanle elebakarrak ghettizatzeko arriskua. Eta elebidunen artean, hizkuntza nagusiaren inposaketaren aurre egiteko moduan, «berea» ez den beste hizkuntza bat hitz egiteari uko egiten diotenek, beren burua marjinazio-egoeran ezartzen dute.

Dudarik gabe, herritarrek eskubide osoa dute beren estatus elebakarra edo eleanitza aukeratzeko, edozein modalitatetan. Gizartea da normaltasunez elebiduna dela onartu behar duena, eta botere publikoek sustatu eta bermatu behar dute denok aske egin ahal izateko hizkuntza ekosistema horretan.

Horrela bakarrik gaindituko da herrialde aurreratuenetan duela hamarkada batzuetatik ez den arazo bati buruzko beldur, laido, ezinikusi eta gezurren amaigabeko historia hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.