Euskalgintzarako giza hitzarmen berria

Sabino Arana Gorostiaga eta J. Agustin Ozamiz
2021eko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Minouche Shafik-ek, LSE London School of Economic-eko zuzendariak,liburu interesgarri bat argitaratu du urte honetan. Minouchek, liburu horretan, hitzarmen sozial berri bat behar dela adierazten du. Hitzarmen soziala definitzen duena zera da: zer itxaron dezakegun bestearengandik gutariko bakoitzak. Hitzarmen sozialean gizartearen balioak ispilatzen dira. Hitzarmen soziala hiru oinarri nagusitan finkatzen da: alde batetik, edozein gizakumek behar dituen minimoak ziurtatzea bizitza duina edukitzeko; bigarrenez, edonorengandik gizarteari ekarpena egitea espero da; hirugarrenez, arriskuetatik (gaixotasunak, enplegu-eza, istripuak...) babes minimo bat guztiok izatea.

Hitzarmen sozial berri bat behar da arin eta sakonki aldatzen ari den gizarte honetan. Aldaketa geldiezina da: teknologiaren aldaketa, demografiaren aldaketa, ingurugiroko aldaketa. Indar hauek egiten dute gizartea abiaraztea sakonki. Alternatibak bilatu behar dira familian, heziketan, osasunean, lan bizitzan, zahartzaroan eta belaunaldien artean oreka lortzeko.

Gaur eguneko lana oso malgua izanik, aldi berean, segurtasuna behar dela dio Minouchek. Konponbide desberdinak proposatzen ditu eta adibideak ere deskribatzen ditu. Alde berezienak prestakuntza eta segurtasuna dira. Prestakuntza, lanpostu bat galtzearen aurretik izan behar da. Irakaskuntzak enpresen premiekin oso lotuta egon behar du antolatuta, ez oso akademikoa eta praktikatik alderatuta. Lan segurtasuna eta malgutasuna hobeto batzen dituzten estatuak aipatzen ditu Minouchek. Berak dioenez,Zeelanda Berria eta Danimarka dira onenak oreka mantentzen lan-bizitzako segurtasunaren eta malgutasunaren artean. Zeelanda Berriak lau eguneko lan astea proposatzen du. Beste hiru egunak, bakoitzari gustatzen zaion arloan ekiteko eta ikasteko izatea oso proposamen efektiboa izan daiteke. Horren arabera, euskalgintzarako ere plantea daiteke hiru egun horiek sistematika batekin antolatzea, Gogoa Euskaraz Sustatuz proiektuan ikertu eta praktikara eraman den moduan. Beste alde batetik, Euskalgintzan halako egun libreetan egin daitezkeen praktikak, Gogoa proiektuan planteatzen duguna, bat dator Kontseiluak esaten duenarekin, hau da, euskal giroan murgiltze egunak izatea euskaraz jarduten, eta afektibitatea lantzen. Euskaltegiek har dezakete zeregin berri hori, orain arte egindako lanari berriztatze sendo bat atxikituz.

Gaur egun, behin-behineko lana da nagusi. Lanaldiaren parte batean bakarrik lan egitea eta teknologia dira, batez ere, gaurko lan-bizitzaren berezitasunak. Enpresek bi motatako enplegatuak izaten dituzte: segurtasun osoz lotuta daudenak eta malgutasunarekin, denbora baterako bakarrik, inplikatuak daudenak. Horrela, autoenplegu asko gehitu da eta antsietatea eta gaixotasun berriak agertzen ari dira. Lan-bizitzaren itxaropen gutxi duten pertsonen artean, konfiantza gutxi sortzen da etorkizunean eta beste pertsonengan. Eta hori oso txarra da produkzio sistema bat sustatzeko, gaixotasun berriak adinarekin eta lanaren ziurtasun ezarekin gehitu egiten baitira, arriskuekin batera. Automatizazioak, batez ere, bultzatzen du egoera hori. Baina kontuan izan behar da ere bai, lan aukera berriak daudela sormenaren arloan, gizarte arloan, kultura arloan, informazio eta sistema elektronikoetan, telekomunikazio eta elektronikako ingeniaritzan, enpresetako antolamenduan, enpresa kimikoetan, unibertsitateko irakaskuntzan, goi-mailako irakaskuntzako arloetan, eta horrelako arloetan.

Baina nola batu ondo malgutasuna eta lana galtzeko arriskua, seguritatea gehitzen langileentzako? Nola sustatu ahal ditugu segurtasuna eta laguntzak horrelako egoeretan?. Danimarkan eta Zeelanda Berrian agertzen dira eredu onak oreka hori lortzeko. Ikerketa asko egin dira arlo horietan. Ikusten da asko inbertitzen dutenak heziketan eta lan berrientzako prestakuntzan, etekin hobea lortzen dutela oreka horretan. Zeelanda Berrian bezala, Finlandian eta Australian ere, lau eguneko lan astea bultzatzen ari dira poliki-poliki, kasu honetan barne turismoa bultzatzeko pandemia garaian, kanpoko turismorik ez dagoelako.

Zeelanda Berriko lehendakariak proposatu duen bezala, lau eguneko astea izan daiteke lagungarria oreka hori lortzeko, baldin eta ondo planifikatzen bada. Estrategia argi bat edukiz gero Euskadin eta Euskal Herri osoan, eta Espainian eta Europa osoan, zergatik ez?. Mas Madrid alderdia ere, gai hauek ikertzen ari da. Euskal Herrian euskalgintzarekin batera estrategia hori eraiki beharko genuke. Aldi berean, osasun mentala sustatuko genuke. Kontuan eduki behar da prestakuntza programak egon behar direla produkzio sistemarekin ondo lotuta; enpresariek esan beharko lukete nolako prestakuntza eta irakaskuntza programak dagozkien euren premiei. Denbora eta indar asko galdu egin da, diru asko alferrik galdu da halako irakaskuntza teoriko-akademikoetan, guztiz aldenduta produkzio praktikatik. Inbertitu behar da prestakuntza indibidualean, norberak hautatutako irakaskuntzan, ez lanpostu artifizialetan. Problema indibidualak aurreikusiz, lanean dagoen pertsonak bere gustuko aktibitateak eta prestakuntza bat egin beharko lituzke, baina premiei begira ere bai. Horrela, astebeteko bi edo hiru eguneko denbora librean lanbide berrirako presta daiteke.

Modelo aurrerakoi bezala bultzatu gura genuke lau eguneko lan astea,jakinda beste hiru egunak beste arlo desberdinetan jarduteko aproposak direla. Akordioak gertatu beharko dira, pandemiak erakutsitako bide berriak landuz. Guk ere lan eredu berria sustatu behar dugu, gure gurasoek bost eguneko astea proposatu zutenean bezala, sei eguneko lan astea normala zen garai haietan, eta esklaboek zazpi eguneko astea daukatela jakinik. Askotan soldata ez da hain garrantzitsua, norberaren duintasuna bai, ordea.

Guztiok ikusi behar dugu gustura lagundu dezakegula etorkizuneko mundu hobe bat egiten. Horretarako gehiago inbertitu behar da jendearen trebetasunak gogoratzen eta gehitzen, trebeak egiten eurei gustatzen zaien lanbidea hartzeko. Hori, etorkizuneko gizartearen onurarako, oso garrantzitsua izan daiteke. Lau eguneko astea eta, batera, euskalgintzarako plan egoki bat izan daitezke abiapuntuak estrategia horretarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.