Albistea entzun

IRLEN SAREA

Iruditeria berriak

Gorka Julio -

2023ko otsailak 18

Irudi edizioa eta sorkuntza digitala asko aldatzen ari da. Digitalizazioa aspaldi iritsi zen arlo horretara, baina aldaketak bizkortzen ari dira orain. Photoshop-ek suposatu zuen aldaketaren tamainako aldaketak gertatzen ari dira adimen artifizialari eta diseinurako tresna errazei esker.

Hardwareak ere aldaketa handiak ekarri zituen tableta digitalizatzaileekin, baina orain softwarearen txanda da berriro. Photoshop eta Illustrator programek izango dituzte eguneraketak, eta aldaketek bertan ere eragingo dute. Software libreko Gimp eta Inkscape ere berrituko dira, mantsoagoa izango den arren. Hala ere, aldaketak hortik kanpo ematen ari dira.

Alde batetik, diseinu profesionalak era errazago batean egiteko software eta zerbitzu oso onak sortu dira. Horien artean ezagunena Canva.com da. Aurrez definitutako diseinuak moldatuz, kalitate altuko emaitzak sortzeko aukera ematen du ordainpeko zerbitzu horrek. Berezitasuna bere erraztasunean dago: ezer asko jakin gabe, gauza politak egin ahal dira. Orain oso maila altua eskaintzen duen Penpot.app ere badago. Antzeko funtzionaliteak eskaintzeaz gain, software libreko zerbitzua ere bada.

Bestetik, adimen artifizialaren lurrikarak irudi edizioan eta sorkuntzan eragin zuzena izango du. Arlo horretan tresna desberdinak sortzen ari dira: batzuk aipatzearren, Stable Difussion, Open Journey edo Anime AI. Denek antzeko funtzionamendua dute: testu bat txertatu eta bere modeloak irudi bat edo irudi sorta bat eskainiko digu. Kasu batzuetan, eskainitakoetatik aukeratu eta hainbat parametro aldatzeko aukera ere eskaintzen dute.

Tresna horiek guztiak gero eta integratuagoak egongo dira. Instalatzen diren programek ere txertatu dituzte adimen artifizialetik eratorritako tresnak. Tresnek zerbitzu errazenek eskaintzen dituzten zenbait aukera ere barneratuko dituzte. Aldaketa garrantzitsuena sormenari lotutakoa izango da.

Gauza ezberdinak egitea gero eta zailagoa izan daiteke. Edo kontrara, erraztasunak baliatuta jende gehiago iritsi daiteke lehen iristen ez zen tokietara. Tentagarria da ezkortasunean kokatzea. Neoliberalismo homologatzaile eta efizientziaren markoak stock argazki eta irudietan gintuen murgilduta. Orain horretan sakondu edo aire freskoa ekartzeko ordua da, makinen gainetik.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Feminismoa ikasten ari da zaurgarritasuna politizatzen»

Amaia Igartua Aristondo

Errealitate biologikoa gorabehera, ideologiak zeharkatzen du elbarrien inguruko iruditeria, Garcia-Santesmasesen arabera: bizitza biziezintzat jotzen dira, oro har, eta gorputz ez-desiragarritzat.
Garaia Pagola, Danel Teran eta Sara Iriarte. ©EZTENA

Gazteei iritsi ez zaiena emateko

Beñat Mujika Telleria

'Eztena' saioa estreinatu du Naiz irratiak hil honetan. Gradu amaierako lan batean oinarrituta egin dute saioa, eta Sara Iriarte, Garaia Pagola eta Danel Teran dira sortzaileak.

1 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

'Kearen unibertsitatean' ikasitakoak

Amaia Jimenez Larrea

Urte askoan Donostiako Tabakaleran zigarrogile izandako emakumeen bizipenak jasotzen ditu 'Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik' dokumentalak. Lan bat baino gehiago izan da zigarrogileentzat, euren etxea izango balitz bezala ikusten baitute eraikina.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...