Lander Arretxea.
EKOGRAFIAK

Kalera

2023ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Gidatzen duzunean bezala da. Irits zaitezke Irundik Barakaldoraino bizirik, une batez ere pentsatu gabe zer ari zaren egiten. Frenoa sakatzen duzun, ezkerrera biratzen duzun edo auto motel hori aurreratu. Antzera da scroll egitea. Instagramen, Twitterren, Tiktok-en. Orduak eman galdu ere esan daiteke ditzaket horrela, ohartu gabe, informaziorik barneratu gabe batere. Ezohiko irudi batek nire atentzioa bereganatu eta lozorro egoeratik atera nauen arte. Zientoka lagun dira, manifestazio gisako batean. Ezer berririk ez; ez balitz kolore horiko mozorroak dituztelako jantzita. Haien aldarrikapen leloak ere ematen du atentzioa: «The Simpsons nahi dugu, The Simpsons nahi dugu!». Bolivian dela dio txioak.

Fake news garaiotan, zaila da egia eta memea bereiztea. Sarean arakatu behar izan dut argitzeko baietz, gertatu dela halakorik. Baina aspaldi izan zela, 2015ean, COVIDa zer den susmatu ere ez genuen egiten. Ohiko programaziotik The Simpsons kendu eta Calle 7 izeneko reality-a jartzea erabaki zuen Unitel telebista kateak. Mila lagun baino gehiago atera ziren kalera erabaki horren kontra. Harrigarria da, baina ez harritzekoena; sumin adierazpen jendetsu horrek bere ondorioa izan baitzuen. Eta ez, ohi bezala, borra kolpe eta errepresiozkoa. Telebista kateakbi orduraino luzatu zuen aurrez 45 minutu irauten zuen marrazki bizidun amerikarren tartea. Noiz da zu manifestazio batean izan zinen azken aldia? Gogoratzen duzu eskatzen zuena gertarazi zuen manifestaziorik?

Horiz margotutako boliviarren manifestazioa distopikotzat jo daiteke. Izan zitekeen Black Mirror-eko gertakari lotsagarri bat gehiago. Baina ongi pentsatutadistopiek bezala, bestalde esaten du zerbait gutaz. Mundua aldatzeko bainoago, zerbait (kolpetik) kentzen digutenean mobilizatzen garela gehien; aldarrikapen (ustez) aldrebes eta irudimentsuenek pilatzen dutela atentzio mediatikoa. Eta zehatzak badira pertsona jakin batek har ditzakeen erabakiei lotuak ematen dituztela fruitu emankorragoak. Aspaldi da Twiterreko oldarraldiak ezaxola zaizkiola edozein botereri. Utzi scroll-a eta goazen kalera. Elurteen zuzeneko emankizunen kontra? Son Gokuren itzuleraren alde? Beharbada garaipen txiki bat da behar duguna nagiak gainetik kentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.