Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Oraingoan bai

Gaizka Izagirre -

2023ko irailak 20

Armiarma sarez josia dagoen euskarazko telebistaren zirrikitu batetik Primeran izeneko argi izpi bat sartu da. Izpi horri, oraindik txikia bada ere, etorkizunean euskaldunon telebista guztiak argitzeko moduko indarra izan dezakeela antzematen diot. Primeran iritsi da, eta, argalguneak dituen arren, oso pozik nago!

Egun ditugun plataformekin alderatuz gero, esango nuke Netflixekin dituela antzekotasun gehien. Ez edukiari dagokionez, noski, baina bai interfazearen abiadurari, edukien argitasunari eta nabigatzeko erraztasunari dagokionez. Hori guztia primeran dago [begi-keinua], baina benetan axola zaiguna edukia da. Beraz, gatozen harira. Nostalgikoenentzat polita da «Gernikako piperrak miseraz beteak! Eta kito!!» berriro oihukatzeko aukera izatea, Maria Luisa Galardiren eszena ahaztezinak berrikustea, euskal zinemaz gozatzea edota Eskandinaviako edukien 400 ordu horien barruan murgiltzea. Suspense maratoia, Talentu gazteak... multzo tematiko horiek sortzea ere ideia bikaina da. Zer esanik ez zenbat gozatuko dugun dokumentalen txokoarekin. Nire ustez, ordea, epe luzera begira, eduki mota horrekin ezinezkoa izango da plataformarekiko atxikimendua sortzea, eta are gutxiago publiko hori gaztea bada. Ekoizpen propio berriak eta eduki esklusiboen aldeko apustu irmoa behar direla uste dut. HBOra The Sopranos berriro ikustearen aitzakiaz harpidetzen denak, ondoren beste zerbait gehiago beharko du, ez du plataformarekiko bizi osoko fideltasuna erakutsiko Tony Soprano behin eta berriro ikusteagatik soilik. Badakit mundu mailako telesail mediatiko baten eskubideak lortu daitezkeela pentsatzea utopikoa dela, horregatik, Filminen eredua aplikagarriagoa eta errealistagoa iruditzen zait.

Berriki estreinatu da Primeran, eta faltan nabaritzen ditudanak aipatzea bidegabea irudituko zaizue. Baina maite duzun norbaiti potentzialtasuna ikusten diozunean bezala da; animatu egin behar zaio hasieran, indarra eman, baina hobetu ditzakeen gauzak ere zintzotasunez aitortu behar zaizkio. Pozik nago, uste dudalako, oraingoan bai, argi honek benetako indarra izango duela eta euskaldunon erreferentziazko plataforma izango dela. Baina mesedez, faborez, arren eta otoi, ez dadila beste saiakera hutsal horietako bat izan.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Patxi Angulo. ©Gorka Rubio, Foku

«Badauzkat 5.000 urte dauzkaten jokoak»

Unai Zubeldia, Gipuzkoako Hitza

Irakaslea da ofizioz Patxi Angulo, baina munduko joko klasikoak biltzea du afizio. Londresera egindako bidaia batean hasi zen ideia gorpuzten, eta Jokoenea, munduko jokoen museoa sortu zuen 2018an. Bost urte bete ditu.

Iruñeko San Fermin Txikiko umeak, gozokien esperoan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Bestak kalea berenganatuz

Itsaso Jauregi

Udalbatza txikiak txupinazoa botata hasi dira Iruñeko San Fermin Txiki bestak. Jendetza bildu da Alde Zaharreko kaleetan, eta gazteenak gozokien bila aritu dira.
Aitor Etxeandia Otalarreako teknikaria, sagastiko sagarrak eskuetan dituela. ©GORKA RUBIO / FOKU

Sagarrak badu garrantzia

Amaia Jimenez Larrea

Villabonako Otalarrea sagasti esperimentalean sagargileentzako baliagarriak izan daitezkeen tekniken eta elementuen inguruan ikertzen dute. Gainera, Euskal Herriko ia sagar mota guztien sagarrondoak dituzte, haien bilduma bat egiten ari baitira.
Salda da <em>ramen</em> zoparen lehengai garrantzitsuena, eta askotarikoa izan daiteke. ©CC0

Zapore eta tradizio zopa

Unai Etxenausia

Japoniako plater tradizionaletako bat da 'ramen' zopa, eta mundura zabaldu da. Txinako sukaldaritzatik heredatu, eta moldatu egin zuten, duela ehun urte inguru.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.