Albistea entzun

Osagaiak edozelan hautatuta

Azken urte hauetako plater fotografiatuenetako bat da pokea. 2010eko hamarkadatik ezaguna egin da, eta asko handitu da jatetxeen eskaintza. Azkar prestatu eta jaten da.
Pokeak arroza eta arrain gordina ditu oinarrian, baina, nahierara erabaki daitezke osagarriak.
Pokeak arroza eta arrain gordina ditu oinarrian, baina, nahierara erabaki daitezke osagarriak. MONIKA / RAWPIXEL Tamaina handiagoan ikusi

Naroa Rodriguez Torralba -

2023ko apirilak 1

Modan jarri den plater hau denen ahotan dago. Poke bowl izena du, eta jatorria Hawaiin dauka (AEB). Sare sozialetan joera berria bihurtu da, eta zenbaitek sushi jakiaren hobekuntzatzat jo dute, arrain gordinari bestelako osagaiak gehituta prestatzen baita. Erraz prestatzen da, eta horri zor zaio, hain zuzen, plateraren arrakasta. Azkar kozinatu daiteke, eta jateko samurra da.

Poke hitzak sekzio edo ebaki esan nahi Hawaiin. Arrain gordinezko entsalada bat da funtsean, eta Hawaiiko sukaldaritzan aperitibo antzera edo plater nagusi gisa ematen da. Forma tradizionalak aku —atun zerrendatua— eta he'e —olagarroa— osagaiak ditu. He'e pokeari japonierazko tako poke deitzen zaio, Ni'ihau uhartean izan ezik, han hawaiieraz hitz egiten baita. Ahi pokea, zeina gero eta ezagunagoa baita, hegats horiko atunarekin prestatzen da. Aldaera batzuek izokin gordina edo itsaskiak izan ditzakete osagai nagusi gisa, eta gordinik erabiltzen dira pokearen ongailu komunak.

Ohiko jana, merkaturatua

Jatorrizko hawaiiarrek beti jan izan dute pokea, baina inoiz ez modu komertzialean. Hastapenetan, indarberritzeko plater azkar gisa jaten zuten. Pokearen egungo forma, ostera, 1970eko hamarkadan hedatu zen. Azalik eta hezurrik gabeko arraina xerratan ebakita. Sashimia edo arrain gordin japoniarra, wasabiarekin —Japoniako errefau berde mina— eta soja saltsarekin zerbitzatua, ohikoa da gaur egun ere Hawaii uharteetan. Bertsiorik oinarrizkoenak atun zatiekin edo tokian tokiko osagaiez gazitutako beste arrain batzuekin eginak dira, baina, denborarekin, beste sukaldaritza batzuetako eraginak hartu ditu: Japoniako edo Indiako jakienak, besteak beste.

Ohiko pokea arrain txikitu hezurgabetua da. Hezurraren noranzkoari jarraituz, xerratan mozten da, eta ongailu tradizionalekin zerbitzatzen: itsas gatzarekin, algekin eta limuarekin. XIX. mendean gehitu zizkioten barazkiak, tomateak eta tipulak; Maui kipula osagai arrunta da.

2010eko hamarkadatik aurrera, pokea gero eta ezagunagoa egin zen Ipar Amerikan eta Europan. 2014-2016 urteen artean, bikoiztu egin ziren jatetxeak: 342tik 700eraino.

Bertsio modernoa bol erara zerbitzatzen da, eta osagaiak, nahasirik egon ordez, multzokatuta daude. Nahierara erabaki litezke: ahuakatea, ponzu saltsa, teriyaki saltsa, txanpiñoiak, kipula kurruskariak, jalapeñoa, sriracha saltsa, martorria, anana edo pepinoa, esaterako. Hawaiiko ohiko pokea ez bezala, estilo kontinentala ez da aurrez irineztatua egoten: saltsekin nahierara prestatzen da. Gaur egungo poke jatetxe gehienetan, ontzia erabat pertsonaliza daiteke, oinarritik arrainaren adoboraino. Beste itsaski batzuk ere erabil daitezke, baina atuna da ezagunena.

Jateko araurik gabe

Poke modernoa honelakoa izan ohi da: ahi —hegats horiko atuna— kuboetan moztua, Hawaiiko itsas gatzarekin marinatua; shoyu kantitate txiki bat —soja saltsa—; inamona —kukui intxaur errea eta birrindua—, sesamo olio apur bat, limukohu alga eta pipermin hawaiiar xehatua. Beste aldaera batzuk ere izan daitezke: tako —olagarroa— ondua, beste hegalabur gordin mota batzuk, izokin gordina eta beste sashimi mota batzuk, Maui tipula xerratan edo kubotan, furikakea, saltsa mina —sambal olek—, tomate xehatua, tobikoa —arrabak—, ogo edo beste alga mota batzuk, eta berakatza.

Poke bowl-a jateko araurik ez dago. Batzuek nahiago dute osagaiak nahastu; beste batzuek, aurkezpen ordenari eutsi. Eta gauza bertsua erabili beharreko tresnekin: zotzak erabiliko dituzte zenbaitek, sardexka besteek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Txalupa uretaratu zutenean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.
Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.