Udaberriko kutixiak arrautza galdarraztatuarekin

GORKA RUBIO / FOKU.
Iker Markinez.
2021eko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT

400 g udaberriko ilar aletu.
200 g baba fresko aletu.
2 tipulin.
3 baratxuri ale.
Urdaiazpiko xafla 1.
Baserriko 4 arrautza.
Oliba olioa.
Gatza
Koilarakada bat irin.
Ozpina.

1. Lehenik, tipulina pusketa oso txikietan moztu, baita baratxuriak ere, eta lapiko zabal batean ipini, oliba-olio txorrota batekin; gatz pixka bat gehitu. Su ertainean erregosi, hamabost bat minutuz. Eta gorde.

2. Bitartean, udaberriko ilarrak (jada aletuak) egosiko ditugu. Horretarako, lapiko bat urez bete, eta, irakiten hastean, gatz pittin bat gehitu; bertan egosi bost bat minutuz, tamainaren arabera.

3. Jarraian, ur hotzetatik pasatu, egosketa moztu dadin. Ongi iragazi, eta gorde. Babarekin ere pauso berberak emango ditugu. Horiek ere gorde. Adi! Egosketa saldaren basokada bat gordeko dugu.

4. Tipulina eta baratxuria ditugun lapikoan, urdaiazpikoa xehe-xehe egina gehitu. Oliba olioaren beste txorrota bat gehitu, eta hiru bat minutuz berotzen ipini. Koilarakada bat irin gehitu, nahastu, eta aurreko barazki egosketaren saldaren basokada osoa gehitu. Berotu irakin arte, eta, irakiten hastean, ilarrak eta babak gehitu. Guztia ongi nahastu, eta irakiten utzi, poliki-poliki.

5. Bitartean, lapiko txiki batean ura jarri; gatza eta ozpin tanta batzuk ere bai. Berotzen jarri, eta, irakiten hastear dagoenean, arrautza zabaldu bertan, eta minutu batez eduki hozten, kontu handiz, plater batera atera. Gauza berbera egin gainerako arrautzekin.

6. Ondoren, zerbitzatzeko, plater bakoitzean ilar eta baba saldatsua ongi zabaldu, eta gainean arrautza bana jarri. Labana baten laguntzaz, gorringoa pixka bat bat zulatu, eta, jarraian, mahairatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.