Albistea entzun

Gerra Ukrainan. NATOren goi bilera

NATOren bide orri berrian Errusia da aliatuentzako «mehatxu zuzenena»

Mendebaldeko aliantza militarrak datorren hamarkadarako kontzeptu estrategikoa onartu du. Kremlini egotzi dio aliatuen «segurtasun ingurunea» aldatzea, eta Txinari, berriz, «desafio egitea»
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia eta Joe Biden AEBetako Gobernuko presidentea elkarrekin hizketan, atzo, Madrilen.
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia eta Joe Biden AEBetako Gobernuko presidentea elkarrekin hizketan, atzo, Madrilen. LAVANDEIRA JR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2022ko ekainak 30

Errusia NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen «bazkide estrategikoa» zen 2010ean, Mendebaldeko aliantza militarrak aurreko kontzeptu estrategikoa onartu zuenean. Bien arteko harremana, ordea, gaiztotuz joan da. Horrenbestez, datorren hamarkadan NATOren jarduna gidatuko duen bide orriaren arabera, Errusia bilakatu da «aliatuen segurtasunerako mehatxurik zuzenena eta esanguratsuena». Madrilen goi bilera bat egiten ari da aliantza —gaur bukatuko da—, eta 30 aliatuek atzo onartu zuten estrategia berria, argudiatuz, besteak beste, Errusiak Ukrainan hasitako inbasioak bakea «txikitu» duela, eta «aldatu» egin duela aliatuen «segurtasun ingurunea».

Mendebaldeko aliantza militarrak egozten dio Kremlini «kontrol zuzena» eduki nahi izatea «hertsatzearen, subertsioaren, erasoen eta anexioaren» bidez, eta iruditzen zaio «jarrera militar» horrek, haren «erretorikak», eta «helburu politikoak lortzeko indarra erabiltzeko erakutsitako prestasunak» urratu egiten dutela «nazioarteko ordena», zeina «arauetan» oinarrituta dagoen. Nolanahi ere, aliantzak azpimarratu du ez duela «konfrontaziorik» nahi, eta ez dela «mehatxu bat» Errusiarentzat.

NATOren iritziz, Moskuren helburua da «ekialdeko eta hegoaldeko herrialdeak ezegonkortzea». Horiek horrela, konpromisoa hartu du Europa ekialdean «borrokarako prest» egongo diren «tropa indartsu» gehiago hedatzeko. Ez dute zenbakirik zehaztu, baina, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak herenegun adierazi zuenez, asmoa dute Errusiarekin muga egiten duten estatuetan 300.000 militar inguru «alerta gorenean» ezartzeko. 2014an, Errusiak Krimea anexionatu zuen, eta 2017an NATOk tropak hedatu zituen Estonian, Letonian, Lituanian eta Polonian. Errusiak Ukraina inbaditu eta gero, tropak handitu egin dira, eta, gainera, Errumaniara, Bulgariara, Hungariara eta Eslovakiara ere iritsi dira. AEBetako presidente Joe Bidenek atzo jakinarazi zuen baliabide militar gehiago bidaliko dituela Europa ekialdera.

Sahel aurrenekoz aipatuz

Txina aurrenekoz aipatu dute NATOren kontzeptu estrategiko batean, eta aliantza militarrak leporatzen dio Pekini aliatuen «segurtasunari eta balioei desafio egitea». Testuak azpimarra egin du, bide batez, Errusiaren eta Txinaren arteko «elkartze estrategikoan».

Afrikako Sahel eskualdeari ere —Saharako desertuaren eta kontinentearen erdialdearen artean dago— aurrenekoz egin dio aipamena NATOren bide orri batek, esanez hango egoerak «zuzenean» eragiten diola NATOren «segurtasunari».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Langile bat atseden hartzen Butxako hilerrian, Kiev iparraldean. Dozenaka hilotz agertu ziren hirian, Errusiako tropak erretiratu ostean. ©ROMAN PILIPEY / EFE

Errusiaren azpiegitura militarretatik urruntzeko eskatu die Kievek herritarrei

Arantxa Elizegi Egilegor

Erdoganekin eta Zelenskirekin bilduko da gaur NBEko idazkari nagusia Lviven. Moskuk ohartarazi du IAEAren misioak ezin duela desmilitarizazioa agindu
Pakistango herritarrak, montzoi garaiko euriteen ondorioz urak hartutako kaleetan, Karachin. ©XAHZAIB AKBER / EFE

Pakistanen gutxienez 635 lagun hil dira montzoi sasoiko uholdeetan

Gorka Berasategi Otamendi

Balutxistanen aurreko urteetan egin duen euria halako hiru bota du. Milioi bat lagun daude elikadura segurtasunik ezan gelditzeko zorian
Hainbbat militar Perko Amazonian, legez kanpoko lurreratze pista bat desegiteko operazio baean, artxiboko argazki batean. / ©Sebastian Montalvo Gray, EFE

Sendero Luminosoko hainbat kide hil ditu Peruko armadak

Arantxa Elizegi Egilegor

Taldeko buru Victor Quispe Palominok ihes egitea lortu du, baina militarrek uste dute zaurituta dagoela.

Saudi Arabiako Mohammed bin Salman printzea Joe Biden AEBetako presidentearekin ©BANDAR ALJALOUD HANDOUT / EFE

Emakume saudiarabiar bati 34 urteko espetxe zigorra ezarri diote Twitterren duen jardunagatik

Lide Egizala Urteaga

Salma al-Xehab izena du, eta bere delitua izan da Palestinako eta Yemengo herrien abertzaletasuna babestu eta emakumeen eskubideen alde agertzea. Saudi Arabiak emakumeen eskubideak defendatzen dituen ekintzaile bati ezarri dion kondenarik luzeena da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...