Kongresuko bi ganberak ere berrituko dituzte

2016ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Estatubatuarrek, presidentea ez ezik, Ordezkarien Ganberako kide guztiak eta Senatuko kideen herenak berrituko dituzte gaur. Estatuetako hamabi gobernadoreren etorkizuna ere erabakiko dute. Garrantzitsua da bi ganberak noren esku geratzen diren ikustea; izan ere, presidente baten jarduera oro baldintzatzen dute. Ordezkarien Ganbera bi urtean behin berritzen da osorik —2010etik errepublikanoen esku dago—; Senatua, berriz, sei urtean behin, eta bi urtetik behin, herena —2014tik, errepublikanoen esku—. Demokraten helburua da Senatua bereganatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.