Nafarroa lizeoko bi ikasle adingabek salatu dute bortxatu egin dituztela

Ustezko erasotzaileak entzuteko atxilotu ditu Jendarmeriak, eta aske utzi ditu ondotik. Salaketa jarri duten bi nesken ikastetxe bereko lau mutil dira atxilotuak, eta hiruk ikerketapean jarraitzen dute

Nafarroa lizeoaren argazki bat, artxibokoa. GUILLAUME FAUVEAU.
Oihana Teyseyre Koskarat.
Baiona
2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Donibane Garaziko Nafarroa lizeoko bi ikasle adingabek salatu dute bortxatu egin dituztela. Gertakariak joan den astekoak izanik ere, atzo goizean zabaldu zuten berria. Marc Marie Baionako prokuradoreak baieztatu du bi neskek salaketa ezarri dutela, baina ez du xehetasunik eman nahi izan, ikerketa Donibane Garaziko Jendarmeriaren esku dagoela argudiatuta. Ez du gehiagorik esan nahi izan kasuari buruz. «Afera honetan zuhurki jokatu behar dugu, eta pertsona horiek eman diguten informazioa egiaztatzen jardun behar dugu», adierazi dio BERRIAri Baionako prokuradoreak.

Euskal Irratien arabera,lizeo bereko beste lau ikasle atxilotu zituzteniragan ostegunean, bortxaketarekin loturik. Herriko Jendarmerian entzunak izan ondotik, aske utzi zituzten ustezko erasotzaileak: hiru ikerketapean, eta beste bat aske. Marc Marie prokuradoreak ez du zehaztu atxilotutako gazte horien kontrako kontrol neurririk hartu ote duten.

Gainerakoan, isiltasuna da nagusi. Ikastetxeko zuzendariak ez du azalpenik eman nahi izan, eta Hezkuntza Nazionalaren zerbitzuen esku utzi du aferari buruzko adierazpenak egitearen ardura. BERRIAk akademia ikuskaritzara jo du, baina ez du erantzunik jaso. Donibane Garaziko Jendarmerian ere ez duteadierazpenik egin nahi izan. Euskal Irratiek sare sozialetan zabaldutakoaren arabera, ikastetxetik kanpo gertatu zen bortxaketa, joan den astean. Bi neska adingabeak eta ustezko bortxatzaileak lizeoko barnetegiko ikasleak dira.

Gertatutakoa salatu du, besteak beste, Aitzina gazte erakundeak: «Hezkuntza sistema heteropatriarkalaren fruitu da bortxaketa hau, gizonezkoei inpuni- tatea bermatzen dien sistemaren ondorio».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.