Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Etxean eta libre da Txapartegi

Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkeztu du bere burua, eta, haren aurkako atxilotze eta estradizio aginduak etenda, epaiketaren zain gelditu da, neurririk gabe. Hamabortz urte igaro ditu atzerrian
Iñigo Iruin abokatua eta Nekane Txapartegi, atzo, Madrilen.
Iñigo Iruin abokatua eta Nekane Txapartegi, atzo, Madrilen. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2022ko apirilak 6

Itzulera guziak dira garrantzitsuak, are gehiago urte anitzen ondotik eginikoak badira, baina badira batzuk bereziak, pertsona bat joatera bultzatu zuten arrazoiak gogora ekartzen dituztenak: horietako bat da Nekane Txapartegirena. Hainbat eta hainbat euskal herritarren aurkako 18/98 makrosumarioaren barnean atxilotu, torturatu eta zigortu zuten Txapartegi, eta inkomunikazioan Guardia Zibilak indarkeria sexuala pairarazi ziola salatu zuen. Espainiako Auzitegi Nazionala hainbatetan saiatu da hura Suitzatik estraditatzen, eta azkenean bere kabuz etorri da Euskal Herrira, hamabortz urtez atzerrian izan ondotik.

Iñigo Iruin abokatuaren laguntzaz aurkeztu zuen bere burua Espainiako Auzitegi Nazionalaren aitzinean Txapartegik, atzo. Abokatuak aurrez eginak zituen kudeaketak auzitegiarekin, eta epaileek bertan behera utziak zituzten haren aurkako estradizio eta atxilotze aginduak. Iruinek atzo BERRIAri jakinarazi zionez, auzitegiak dokumentuak faltsutzea baino ez dio leporatuko orain: alegia, ez dute ETArekin lotuko. Eta, beraz, epaiketaren zain geldituko den arren, ez diote kautelazko neurririk jarri. Txapartegi atzo arratsaldean itzuli zen Asteasura (Gipuzkoa), Euskal Herrira, eta aske eta etxean egoten ahalko da hemendik aitzinera.

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute Txapartegi —ez dute datarik jakinarazi—, baina ez «terrorismoa» leporatuta: Iruinek azaldu duenez, hain zuzen, dokumentuak faltsutzearen delitua Espainiako Estatutik kanpo egiteagatik izanen du auzia Madrilen eta ez Euskal Herrian.

Torturaren itzala

18/98 auziaren harira atxilotu zuten Nekane Txapartegi, 1999an, Tolosan (Gipuzkoa), Xaki piezaren barnean, eta atxilotu zutenean torturatu egin zutela salatu zuen —bertzeak bertze, kontatu zuen inkomunikazioan bortxatu egin zutela—. Espainiako Auzitegi Nazionalak 11 urteko espetxe zigorra ezarri zion 2007ko abenduan, ETAko kide izatea leporatuta, eta, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarrita, azkenean sei urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri zioten 2009ko maiatzean, ETA laguntzeaz akusatuta.

2017ko irailean zigor hori preskribatzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, ordea. Izan ere, 2015ean Espainiako Zigor Kodean egindako aldaketa bat baliatuta, Auzitegi Gorenaren 2009ko epaia berrikusteko eskatu zuen defentsak: Gorenak, onartu, eta hiru urte eta sei hilabetera jaitsi zion zigorra 2017ko otsailean. 2017ko irailean onartu zuen Auzitegi Nazionalak azkenik zigorra preskribatzea, kontuan hartuta epaia irmo egin zenetik denbora anitz pasatu zela eta sententzia oraindik betearazi gabe zegoela.

Euskal Herrira itzuli ezinda segitzen zuen Txapartegik, halere. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak bertze auzi batekin lotua zuen ordurako, 2016ko apirilean Zurichen (Suitza) atxilotu zutenenean bi nortasun agiri faltsu atzeman baitzizkion Poliziak. Ikerketan ondorioztatu zuten nortasun agiri horiek ETAk egindakoak zirela, ETAk aginduta joan zela Txapartegi Suitzara, eta, beraz, leporatu nahi izan zioten «ETAko kide izaten jarraitzen» zuela.

2019ko maiatzean Bernako auzitegi batera joan behar izan zuen Txapartegik, auzi horrekin lotuta deklaratzera. Free Nekane taldeak jakinarazi zuen Espainiak estradizio eskari bat aurkezteko asmoa zuela, eta Madrilek bertze estradizio eskaera bat egin zuen ondotik, irailean. Horiek denak bertan behera gelditu dira orain.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi, atzo egindako agerraldian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

EH Bilduk %75era igo nahi du energia autohornikuntza 2045erako

Xabier Martin

Koalizio abertzaleak «Euskal Herriko eraldaketa ekosozialerako» bere energia estrategia plazaratu du. Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, munduko «klima kaosaren aurrean»
Lore eskaintza egin zioten Zabalzari Altzan, haren muralean. ©JON URBE / FOKU

Madrilek Mikel Zabalza biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori

Joxerra Senar

Heriotzaren 37. urteurrenean, omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Gaitzetsi dute Espainiako Gobernuak ez duela aldatu jarrera
EH Baiko zuzendaritza berria, atzo, Baionan egin zuten ekitaldian. ©BOB EDME

EH Baik lurralde elkargo berezi bat nahi du, Euskal Herri burujabea helburu

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua egin du ezkerreko abertzaleen mugimenduak, Baionan. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu dute
EH Baiko zuzendaritza berria, Baionan ©EH Bai

Euskal Herri burujabea helburu, lurralde elkargo berezia aldarrikatuko du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu eta ondoko urteetarako zuzendaritza berria hautatu dute ezkerreko mugimendu abertzaleko kideek. «Karrikan eta instituzioetan borrokatzeko» borondatea erakutsi dute, eta EH Bildureko duten hitzarmen estrategikoa «indartu eta berrituko» dutela erran dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.