ESANDAKOAK

2016ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
«Erronka globalak ditugu, eta horiek eskatzen dituzte ekintza eta konponbide adostu eta bateratuak. Espero dugu [Trumpen] administrazioaren laguntza izatea».

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia

«Segurtasunarekin loturiko erronketan oso garrantzitsua da Atlantikoaren bi aldeetan dauden herrialdeen arteko loturak sendoak izatea. NATO indartsu bat ona da, bai AEBentzat, bai Europarentzat».

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia

«AEBetan azken hilabete eta egunotan gertatu dena alerta seinaletzat hartu behar dugu demokrazia liberalean sinesten dugunok».

Donald Tusk Europar Kontseiluko presidentea

«Prest gaude elkarlanaren bidez gainditzeko azken urteetan bi herrialdeen artean egon den krisia. Baina badakigu bidea ez dela erraza izango, harremanak oso egoera tamalgarrian baitaude».

Vladimir Putin Errusiako presidentea

«Elkarrekin lan egiteko borondatea dugu, betiere elkarrekiko errespetuan oinarrituta eta desadostasunak modu eraikitzailean eztabaidatzen badira, nazioarteko harremanen esparrua egonkorra eta orekatua izan dadin».

Lu Kang Txinako Atzerri ministroa

«Israelen benetako laguna da [Trump]. Partekatzen ditugu balioak, interesak eta patu bat. Espero dugu gure eskualdean segurtasuna, egonkortasuna eta bakea bermatzen jarraitzea AEBek».

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa

«Erresuma Batuaren eta AEBen arteko harremana berezia eta aspaldikoa da, hurbileko aliatu izango gara aurrerantzean ere merkataritza, segurtasun eta defentsa arloan».

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa

«AEBak dira gure aliatu nagusiak nazioartean, baina harremana oinarritu behar da askatasunean eta elkarren arteko errespetuan».

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra

«Euskadirentzat garrantzitsuak izan daitezkeen gai askotan galdera asko sortzen ditu Trumpen garaipenak. Baina guk jarraituko dugu Euskadiren interesak defendatzen AEBetan».

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.