Albistea entzun

'Arnasa gara' kanpaina abiatu dute, arnasguneak indartzeko helburuz

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Uemak sustatu dute kanpaina, eta arnasguneetako herritarren hizkuntza ohituretan gogoeta eragitea du asmoa. BERRIArekin lankidetzan egingo da
<em>Arnasa gara</em> kanpaina aurkeztu zuten, atzo, Etxarri Aranazen. Bertan izan ziren Bingen Zupiria, Silvia Marañon, Ana Ollo eta Iraitz Lazkano.
Arnasa gara kanpaina aurkeztu zuten, atzo, Etxarri Aranazen. Bertan izan ziren Bingen Zupiria, Silvia Marañon, Ana Ollo eta Iraitz Lazkano. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Lander Muñagorri Garmendia -

2021eko martxoak 19

Euskararentzat arnasgune diren udalerrietako herritarrei aitortza egitea eta, hizkuntza ohituren inguruan hausnarketa sustatuz, euskaraz hitz egiteko ahaldundu daitezen animatzea. Bi helburu horiek izango ditu Arnasa gara kanpainak. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Uema mankomunitateak atzo egin zuten haren aurkezpena, Etxarri Aranatzen (Nafarroa), eta duela bi urte egindako kanpaina baten asmoetan sakonduko du aurtengoak. Hizkuntza ohituretan hausnarketa bultzatzeko zortzi bideo labur sortu dituzte, eta beste horrenbeste elkarrizketa egin dizkiete pertsona ezagunei, bideo labur horietako gaiez luzeago aritzeko. Datozen bi hilabeteetan ikusi ahal izango dira bideoak sare sozialetan, eta elkarrizketak zuzenean BERRIA egunkariaren eta Arnasa gara kanpainaren Instagram kanaletan.

Esketx formatuko bideoak izango dira, eta horietako bakoitzean zortzi egoera irudikatuko dituzte. Martxoaren 22tik maiatzaren 16ra arte, aste bakoitzean gai bat izango dute hizpide, eta elkarrizketak egingo dizkiete, besteak beste, Antton Telleriari, Aitziber Garmendiari, Eñaut Elorrietari, Ander Lipusi, Iratxe Urkiagari edo Sambou Diabyri.

Hiru erakunde publikoren arteko lankidetza izango du kanpainak; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak arlo hori nabarmendu zuen atzo aurkezpenean, eta gogorarazi zuen Euskararen Agenda Estrategikoan ezarrita dagoela arnasguneak zaindu eta indartu behar direla. «Programa honek arnasguneei euskararen biziberritze prozesuan duten garrantzia eman eta zaintzen lagundu nahi die». Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak ere arnasguneek duten garrantzia azpimarratu zuen, eta hortik kanpainaren garrantzia: «Nafarroako Gobernuak arnasguneek duten garrantzia azpimarratzea eta euskal komunitatea indartzea du xede. Neurri batean, denok baitugu gure hizkuntza jokaera aztertzeko eta dugun jokabideaz kontziente izateko beharra».

Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak, bestalde, nabarmendu zuen mezuaren inguruko adostasuna: «Uemak urte askoan esan duena hainbat erakunde publikok ere onartzen dutela ikustea ederra da guretzat». Hau da, euskararen normalizazioan arnasguneak garrantzitsuak direla. Erakundeen arteko elkarlana azpimarratu zuen berak ere, eta esan zuen bideoetan agertuko diren mezuak elkarrekin adostu dituztela. «Azkenaldian dozenaka udaletatik eta euskalgintzatik heldutako kezkari erantzun nahian» abiatu dute kanpaina, haren esanetan. Izan ere, azken urteetan arnasguneetako egoera soziolinguistikoak zer pentsatua du. Aurreko kanpaina amaitu ondoren ateratako ondorioen artean honakoak atera zituzten: haur eta gaztetxoen arteko euskararen erabileraren inguruan kezka dagoela, gaztelera gehiago erabiltzen dutelako; hizketaldi elebidunak gero eta gehiago direla; euskararen gainbehera sumatzen hasi direla. Oraindik arnasguneetan euskaraz bizi daiteke, baina joera hori ez areagotzea da helburua.

Datozen bi hilabeteetan eskainiko diren bideoak Hiru Damatxo komunikazio zerbitzuak ekoiztu ditu, eta, behin kanpaina amaitzen denean, Uemak erabiliko ditu, mankomunitateko kide diren herrietan indarrean dituen hezkuntza proiektuetako tailerretan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa, Iruñean, iaz azaroaren 25ean. / ©Jagoba Manteroa, Foku

Gizon batek urruntze agindua hautsi eta labanaz eraso die emazte ohiari eta hiru seme-alabei Eguesibarren

Jon Ordoñez Garmendia

Alaba nagusia buruan zauritu du labanarekin. Emakumeak eta beste bi seme-alabek ihes egin ahal izan dute. Gizonak bigarren solairutik behera bota du bere burua. Mugimendu feministak asteazkenean biltzera deitu du, erasoa gaitzesteko.

Milaka herritarrek parte hartu zuten protestan, atzo, Baionan. ©Patxi Beltzaiz

Bigarren etxebizitzen kontrako manifestua aurkeztu dute Baionan

Ekhi Erremundegi Beloki

3.500 pertsonatik gora elkartu dira Herrian Bizi plataformaren mobilizazioan. Abisatu dute heldu den urtetik aitzina ez dute bigarren etxebizitza berririk onartuko

Iruñeko Buztintxuri auzoa, artxiboko argazkian. / ©Aritz Loiola, FOKU

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bat bortxatzea egotzita

Jon Ordoñez Garmendia

Erasoa duela bi aste gertatu zen, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen artean trenbidea zeharkatzeko lur azpian dagoen pasabide batean.

Hainbat guraso elkartu dira Osakidetzako pediatria zerbitzuaren «egoera larria» salatzeko

Hainbat guraso elkartu dira Osakidetzako pediatria zerbitzuaren «egoera larria» salatzeko

Osasuna

Kezka adierazi dute egungo sistemaren gabezien inguruan, Umeen Osasun Publikoa Aurrera plataforman elkartuta; manifestazioak antolatu dituzte hilaren 22rako

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.