Albistea entzun

Euskarak nagusitasuna galtzen du eskolatik kanpo udalerri euskaldunetan ere

Haurren profiletan eta hizkuntza praktiketan aldaketa «nabarmenak» ari dira gertatzen. Horretan eragiten duten 148 faktore identifikatu dituzte ikerlan batean
Haur bat, bizkarrez, ikasgelan, aurrean ikaskideak dituela.
Haur bat, bizkarrez, ikasgelan, aurrean ikaskideak dituela. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2022ko azaroak 22

Udalerri euskaldunetako haurrek «askotariko loturak» dituzte inguruko hizkuntzekin, baina badira patroiak. «Haurrek kontzientzia eleaniztuna garatua dutela esan genezake. Eleaniztasun horren barruan, baina, euskara eta gaztelania dira hizkuntza nagusiak, eta, eremu elebiduna izanik, haurrengan hizkuntza batek duen dominantzia marraztutako erretratuetan islatzen da». Hala dio Udalerri euskaldunetako haurrak eta euskara ikerlanak, Soziolinguistika Klusterrak, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta EHUko Dream ikerketa taldeak egindakoak.

Udalerri euskaldunetako haurren hizkuntzaren atxikimenduan eragina duten faktoreak kuantifikatu dituzte hirurek, elkarlanean, eta «euskararen bizi-indarrean eta erabileran eragiten duten» 148 faktore identifikatu dituzte. «Horietatik 33 eskola-mailan kokatzen dira, 25 herrietan, 53 Euskal Herriko fenomenoak dira, bederatzi orokorrak, eta, bukatzeko, 28 faktorek ikus-entzunezkoekin daukate lotura», egileek azaldu dutenez.

Zazpi ikastetxetako hezkuntza komunitateak aztertuta osatu dute lana. Proiektuan parte hartu dute ikastetxe horietako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek, eskola horietako irakasleek, zuzendaritzako kideek, gurasoek eta herriko eragileek; 139 haurrek eta 43 helduk, denera. Bizkaiko —Dimako Ugarana eskola eta Bermeoko San Frantzisko eskola—, Gipuzkoako —Ikaztegietako herri eskola eta Azpeitiko Iraurgi— eta Nafarroako —Berako Ricardo Baroja eskola eta Etxarri-Aranazko Andra Mari ikastola— bina ikastetxetan egin dute ikerketa, eta Arabako bakarrean —Aramaioko San Martin eskola—, herrialde horretan Uemako herri bakarra dagoenez gero.

Hizkuntzarekiko harremana determinatzen duten faktoreak aldatu egiten dira herri batetik bestera. Errepikatzen direnak multzokatu egin dituzte ikerlariek, eta banatu ere bai, horien atzean egon daitezkeen arrazoien arabera. Herri guztietan errepikatzen direnen artean, eskola mailako faktore argi bat da euskarak lotura duela ikasgelarekin. Hizkuntza nagusia da eremu horretan, baina handik kanpo behera egiten du erabilerak. Joera hori ez da ikasleetan soilik antzematen: helduengan ere antzematen da. Horrez gain, ikerketak agerian uzten du herriko egoera soziolinguistikoaren bilakaerak eragin zuzena duela haurretan. Eskolan gertatzen dena handik kanpokoaren «isla» da, ikerketaren arabera.

Kontzientziazioa, beheraka

Euskal Herri mailakoak dira beste faktore batzuk. Esaterako, ikerketak berretsi duenez, «gaztelaniak izugarrizko erakarpen eta presentzia du, baita udalerri euskaldunetan ere». Gainera, gaztelania geroz eta «azkarrago eta indartsuago» sartzen ari dela ikusi dute. Adibidez, zenbaitek azaldu dute belaunaldi berberean gaztelaniaren ezagutza eta erabilera handiagoa dela egun lehen baino. Euskararekiko kontzientzia ere erasan egin dela erakusten dute emaitza orokorrek: «Euskararen biziberritze prozesuak nekea eta ezkortasuna eragiten ditu». Hala ere, behatutako herrietako euskararen erabileran ez da ikusten elkarrizketatuen ezkortasunetik eratorri litekeen tamainako beherakadarik. Haurrengan baino ezkortasun handiagoa sumatzen da, edonola ere, helduengan. Denean da kezka iturri, bestalde, atzerritar jatorrikoen hizkuntza integrazioa. «Euskarara bideratuko duen hizkuntza harrera baten faltan» herritar horiek gaztelaniarako bidea egiten dutela diote elkarrizketatuek.

Faktore orokorragoen artean, ikerketak hizpide du haurtzaroak eta nerabezaroak «nortasunaren eraikuntzan» duten garrantzia: «Gaztelaniarako hizkuntza muda egiten da nerabezaroan, haien nortasunaren eraikuntzan jokoan sartzen diren beste eragile batzuek duten indarrarengatik». Identitatea garatzeko prozesu horretan, aintzat hartu beharrekoa da, ikerketaren arabera, aldatzen ari direla haurren hizkuntza dinamikak, eta aldatzen «mundura begirako bizitza ikuspegiak».

Hizkuntza komunitatearen kohesioak eta dinamikek ere badute eragina:. «Herriko eragileen artean elkarlanik ez dagoenean, hiztun komunitatea banatuta dago, eta horrek euskararen erabileran eta atxikimenduan eragiten du». Horri lotuta, aipatzen da ez dagoela nahikoa baliabide «euskararen erabilera bultzatu eta herrietako euskalgintza berraktibatzeko».

Argazkia egiteaz gain, lan ildo izan beharreko zenbait ere markatu dituzte ikerlanean. Eskolan, adibidez, «ikasle profil berriak integratzeak», atzerritar jatorriko ikasleen hizkuntza harrerari garrantzia handiagoa emateak eta «ahozkotasuna eta euskararekiko atxikimendua» erdigunean dituen metodologia garatzeak lehentasun izan beharko lukete. Herriko eta Euskal Herriko baldintzak aldarazteko lanean ere eragin daiteke, diotenez; hala nola tokian tokiko eragileen arteko koordinazioari eta elkarlanari esker, eta belaunaldien arteko desberdintasunak desagerraraziz.

Ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia handitzea ere bada lehentasuna. Eta bada nondik hazi: «Haurrek erakutsi dute, horretarako aukera egoki eta erakargarria dutenean, euskarazko eskaintza kontsumitzen dutela».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk

Ion Orzaiz - Paulo Ostolaza

Gutun batean, osasun zerbitzu publikoaren zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute, zentzugabeko kudeaketarengatik, eta «sektarismoa eta trakeskeria» leporatu dizkiote.

Agustin Agirre. / ©Goiena Komunikazio Taldea

Agustin Agirre izendatuko dute Donostialdeko ESIko jarduneko zuzendari

Jon O. Urain

Osakidetzako zuzendaritzak ostiralean kendu zuen kargutik Itziar Perez. Elkarrekin Podemos-IUk Gotzone Sagarduiren agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean.

 ©Guillaume Fauveau

Antton Kurutxarri. «Aski indarrik ez dugu egin beharrekoa egiteko»

Olatz Silva Rodrigo

Euskararen Erakunde Publikoak irakaskuntzara bideratzen du indarraren zati handi bat. Lehendakariaren ustez, beste arlo batzuk jorratu beharko lituzkete.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ERAGILE, EGILE ETA ORDEZKARI

Julen Aperrribai

Duela 25 urte sortu zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, euskararen normalizazio prozesua bizkortzeko eta euskalgintzako erakundeak bateratzeko. Hizkuntza politiketara begirako akordio sozial zabalak, plangintzak eta proposamen zehatzak eragiteko gaitasuna izan du hasieratik. Adostasunok galgatu egin dira sarritan pauso berean: maila sozialetik maila politikora eramateko unean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...