Euskarazko doktorego tesi guztiak bildu dituzte Tesiker atari berrituan

2019ko abenduaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gune bakarrean bildu dituzte Euskarazko doktorego tesi guztiak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta UEUk. 2007an sortu zuten Tesiker datu basea, euskarazko tesiak bertan biltzeko asmoz. Orain arte, 550 tesi jaso dituzte, eta, sistema berrituari esker, bilaketa aurreratuak errazago egiteko aukera egongo da.

Tesikerrek euskarazko produkzioa duten unibertsitateen lanak jasotzen ditu, Euskal Herriko Unibertsitatearenak, besteak beste. Datu baseak hiru helburu ditu: euskarazko goi mailako ekoizpena sustatzea, Euskal Komunitate Zientifikoa trinkotzea, eta Internet euskarazko goi mailako edukiekin hornitzea .

Urtero 50-60 tesi berri sartzen dira Tesiker plataforman, eta mota askotarikoak dira. Giza eta Gizarte Zientzien arloko lanak dira tesien erdiak baino gehiago, baina arduradunen arabera, gora egin dute Osasun Zientzietako lanek; hain zuzen, azken hamar urteetan %77.

Atari berriari esker, arlo bakoitzeko ikertzaileek hainbat terminologia erabiltzeko aukera daukate, eta jakintza horiek ikasleen, irakasleen eta adituen eskura jarriko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.