Albistea entzun

PENTSALDIAN

Suizidioa

Bere buruaz beste egin zuen pertsona bati eskainitako agur bat.
Bere buruaz beste egin zuen pertsona bati eskainitako agur bat. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Felix Zubia - Donostia ospitaleko ZIUko medikua

2022ko maiatzak 17

Suizidioa, edo geure buruaz beste egitea, gure artean ematen den heriotza arrazoi ez naturalen eragilerik handiena da. Datuak benetan dira lazgarriak; adibidez, trafikoko istripuek baino 2,7 aldiz heriotza gehiago eragiten ditu, edo espainiar estatuan, 11 heriotza gertatzen dira suizidioen ondorioz egunero. Gazteen artean, minbizien ondoren heriotza eragile handiena da.

Europa hegoaldean iparraldean baino tasa baxuagoa den arren, etengabean gorantz doa suizidioen kopurua, eta, duela 40 urteko datuekin alderatuz, bikoiztu egin dira. Heriotzarik gehien gizonezkoetan ematen dira (3 gizon emakume bakoitzeko), eta 40 eta 60 urteren artean, baina adin-tarte eta sexu guztietan eman da igoera. Gertatzen den heriotza bakoitzeko 20 saiakera inguru daudela uste da.

Zer egin genezake arazo honen aurrean? Lehenik eta behin, arazoa onartu eta ikusarazi. Urte askoan ez da honi buruz hitz egin, azaltzeak pertsonak suizidiora bultzatuko lituzkeela pentsatuz. Datuek, ordea, kontrakoa diote, eta bada garaia arazoa ezagutu eta landu dezagun. Suizidioa pertsona bezain antzinakoa den arren, hainbesteko neurririk ez duelako sekula izan.

Bigarrenik, ikuspuntu zientifiko eta era berean oso batetik landu. Osasun arazoa denez, bere epidemiologia ezagutu, hau da, zenbaterainokoa den; eta batez ere etiologia aztertu, ea zergatik gertatzen den ikertu. Hemen sartuko litzateke ikuspegi osoa edo integrala, pertsonaren barreneraino sartzea eskatzen duelako, eta gizartearen muina aztertzea.

Trafikoko istripuak gehiegizko abiadurari edo toxikoen kontsumoari lotuta daudela jakindakoan, izan ginen kontziente gure aurreko jokabide batzuk aldatu behar genituela, eta hartu ziren legezko erabaki batzuk. Antzerako zerbait eskatuko luke suizidioak: ikerketa sakon eta irekia, bere arrazoiak ondo jorratuko lituzkeena, ikuspegi askotarikoa: soziologia, etnografia, ekonomia, psikiatria...

Hirugarrenik, eta behin arrazoiak jakinda, prebentzio lana egin. Sedentarismoak edo elikadura txarrak zirkulazio arazoak sortzen dituen moduan, suizidioak bere eragileak dituelako, eta horiek errotik moztu behar ditugu.

Eta, azkenik, kasuak agertzen direnean, tratamendua jarri, Osasun Mentaleko sare indartsu eta publiko bat osatuz. Garbi dago une honetan daukagun sarea ez dela arazoari erantzuteko gauza, gaindituta dagoelako. Eta horrek baliabideak eskatzen ditu, epe ertainerako plangintza bat, eta aurrekontu egoki bat azken finean.

Bada garaia zerbait egin dezagun, gizarte moduan geure buruaz beste egin baino lehen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Emakume bat maskararekin paseatzen, Donostian. ©GORKA RUBIO/FOKU

COVID-19arekin hildakoak eta positibo eman dutenak gutxituz doaz etengabe

Jone Arruabarrena

Astetik astera, nabarmen jaisten ari dira kopuruak; oraingoan, 31 hildako izan dira, eta 1.881 positibo.

Aragoiko kanala. ©Javier Cebollada / EFE

Hilik aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen Ribaforadako bizilaguna

Berria

Zaragozako Novallas (Aragoi) herrian aurkitu dute 82 urteko gizonaren gorpua.

Tuterako Santanak, artxiboko argazkian. ©TUTERAKO UDALA

Hil egin da Tuterako entzierro batean larri zauritutako gizona

Berria

74 urte zituen, eta uztailaren 26ko entzierroan zauritu zen.

BU-520 errepideko 2. kilometroa, Burgos ©Google Maps

Hiru gazte hil dira asteburuan trafiko istripuz

Lide Egizala Urteaga

Barakaldoko 20 urteko bi gazte hil ziren larunbat gauean. Igandean, berriz, Astigarragako gazte bat hil zen Pirinioetan, moto istripu batean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...