Albistea entzun

Hidrogenoaren Euskal Korridorea eratu dute 75 erakunde eta enpresak

Sei urtean 1.300 milioi euro inbertitu nahi dituzte, eta 8.000 lanpostu sortu, horietatik 1.340 zuzenekoak. Hidrogenoarentzako gasbide bat eraiki nahi dute Bilboko portutik Zorrotzaurreraino
Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2021eko otsailak 23

BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridoreak mugarri izango duen pauso bat eman du. Bilboko Euskalduna jauregian, Elkarlanerako Memoranduma sinatu zuten atzo 78 erakundek, eta, horren bitartez, erakutsi zuten parte hartuko dutela proiektu handi honetan. Horietako sei erakundeak dira; hamabi, zentro teknologiko eta garapen zentroak; eta gainerako 58ak enpresak dira, asmoa dutenak proiektu batean edo batean baino gehiagotan parte hartzeko. Horien artean daude Petronor, Nortegas, Sener, Sidenor, Ingeteam, CAF, Irizar, Ampo, Murueta, Erreka, Tubacex eta Tubos Reunidos.

BH2C egitasmo handia da, 1.300 milioi euro inguruko inbertsioa egingo baitu 2020 eta 2026 bitartean. Zuzenean gutxienez 1.340 enplegu sortu nahi ditu, eta zeharka, beste 6.700. Asmoa da urtean 20.000 tona hidrogeno ekoiztea, eta karbono dioxido isuriak urtero milioi eta erdi tona murriztea.

«Industriaren aldeko apustua da», esan zuen Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak, «elkarrekin egin beharrekoa». Onartu zuen ez dela erraza hidrogenoaren inguruko ekonomia bat sendotzea, eta ahalegina eta bultzada publikoa eskatuko duela. «Ez da marketin distiraldi bat; eta ez gara ekonomia finantzarioaz ari». Lopez Atxurraren arabera, «jabetuta egon behar dugu kokapen geografiko pribilegiatua dugula. Atlantikoko euroeskualde baten ardatz teknoindustriala gara».

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak ere azaldu zuen Europan gertatzen ari den mugimenduaren parte gisa ulertu behar dela korridorea. Europako funtsetarako hautagai sendoa da BH2C, «eta hortik dirua badator, ondo etorriko da aurrera bizkorrago egiteko, baina egin egingo da dirurik ez badator ere».

Europako funtsei dagokienez, baikor egoteko arrastoak eman ditu Raul Blanco Espainiako Industriako idazkari nagusiak, esan baitzuen Euskal Korridorea «mugarri bat» dela, eta «lehen lerroan» egongo dela «Errekuperazio, Eraldatze eta Erresilientziarako Planaren esparruan gertatuko den guztian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Fagor Ederlaneko langile bat, Bergarako fabrikan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Azkenean, legean jaso gabe geratu da kooperatibisten kotizazio eredua

Aitor Biain

Pentsioen erreformaren tramitazioa baliatu nahi zuten eredu mistoa testuari eransteko, baina ezbaian geratu da legealdia eten denez. Bazkideek Gizarte Segurantzan eta Lagun Aron kotizatzen dute
Amazonek azpikontratatutako langileak protestan. ©ELA

Amazonen azpikontrata batek 61 langile kaleratu ditu Gipuzkoan

Iñaut Matauko Rada

Akordiorik gabe amaitu da enplegu erregulazio espedientea. ELAk erakunde publikoen permisibitatea salatu du.

Eguzki plakak Zumarragako etxe baten teilatuan ©Andoni Canellada (Foku)

Autokontsumo energetikoa sustatzeko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Jokin Sagarzazu

Eraikinetan eguzki plakak jartzeko eta auto elektrikoak kargatzeko instalazioetarako ez da obra lizentziarik beharko.

Michelinek Lasarte-Orian duen lantegiko sarrera ©Jon Urbe (Foku)

Lasarte-Oriako Michelinen lau greba egun egingo dituzte

Jokin Sagarzazu

Soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzeko eskatu dute sindikatuek. Astelehenean manifestazioa egingo dute hiriko kaleetan. Gasteizko plantan ere deitu dute grebara, hurrengo astean.

 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...