Albistea entzun

Protestak ez du etenik

Baionako autobus sarea blokeatu dute grebalariek. Milaka pertsona elkartu dira protestan, eta Frantziako Poliziak negar gasa bota die manifestarien kontra

Manifestariak Baiona iparraldeko autobidearen sarreran, atzo goizean.
Manifestariak Baiona iparraldeko autobidearen sarreran, atzo goizean. PATXI BELTZAIZ Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2023ko martxoak 24 - Baiona

Frantziako Gobernuak erretretaren erreformaren lege proiektua onartu ondoren, mobilizazioaren azken hatsak izanen zirela pentsa zezaketen batzuek, baina kontrakoa gertatzen ari da. Erreforma bozkarik gabe pasatzeko 49.3 artikulua erabili izanak haserrea eragin du langileen artean, eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak herenegun egindako adierazpenek ez dute giroa baretu. Horren isla Baionan ikusi zen, manifestazio oso jendetsua egin baitzuten: FSU sindikatuaren arabera, 24.000 pertsona batu ziren; Poliziaren aburuz, berriz, 9.500. Intersindikalak aurretik deitutako zortzi protesta egunetan ez zen istilurik gertatu, baina bai, ordea, atzo. Pirinio Atlantikoetako prefeturaren arabera, lau pertsona atxilotu zituzten.

Aste mugitua izan da Ipar Euskal Herrian. Aste guzian zehar blokeatze ekintzak antolatu ditu intersindikalak Lapurdi kostaldean. Baiona eta Hendaia arteko autobidea blokeatzen entseatu ziren astelehenean, eta Angeluko, Bidarteko eta Tarnoseko merkataritza guneetan protestak antolatu dituzte azken egunetan. Atzo goizean, Euskal Hirigune Elkargoko Txik Txak autobus sarearen Baionako biltegia blokeatu zuten goizean goiz. Bi sarreren aitzinean barrikadak muntatu, eta su eman zieten dozenaka grebalarik. Keolys enpresako langileak lanera joan baziren ere, autobusik ez zen atera goiz guzian zehar.

«Mugimendua indartsu da, langileak determinatuak dira», adierazi zuen Argitxu Dufau LAB sindikatuko Ipar Euskal Herriko koordinatzaileak, aste guzian izan diren ekintzak aipatuta. Frantziako Gobernuaren «blokeatzea» eta «erradikalizazioa» deitoratu zituen. «Parean erakusten ari gara ez dugula amore eman nahi; erreforma kendu arte mobilizatuak egonen gara. Baina aldarrikapen gehiago ere badira: erretreten sistema hobetzearen alde borrokatzen ari gara. Baina orokorkiago Frantziako Estatuan dagoen krisi demokratikoaren kontra ere bai».

Istiluak Poliziarekin

Egoera berezia izanik, manifestazioa ere berezia izatea nahi zuten sindikatuek, eta ezohiko ibilbidea hautatu zuten atzoko protestarako. Baionako geltokitik Alsace Lorraine etorbidea hartu zuten, eta Baiona iparraldeko autobidearen sarrerara buruz abiatu ziren. Sarrera hori ixtea erabakia zuela jakinarazi zuen goizean Pirinio Atlantikoetako prefeturak ohar batean. Hara iristean, Frantziako Poliziaren eta jendarmeriaren harresi batekin topo egin zuen manifestazioak. Tentsio uneak izan ziren, eta Polizia negar gasa erabiliz oldartu zitzaien manifestariei. Haur batzuk ere izan ziren kaltetuak.

Gerora, istilu gehiago izan zen: burua estalia zeramaten manifestari batzuek harriak eta kristalezko botilak bota zituzten polizien kontra. Beste batzuek, berriz, armak utzi eta protestara batzeko eskatu zieten agenteei. Oldarraldi bat baino gehiago izan ziren, azkenean egoera baretu zen arte. Manifestariak talde txikitan barreiatu ziren inguruetatik, eta Baiona erdiguneko zirkulazioa oztopatu zuten tarte batez.

Poliziak «gero eta indarkeria handiagoa» erabiltzea salatu zuen LABek, eta, arratsaldean, komisariaren aurrean protesta egin zuen. Gainera, azaldu zuen poliziak Baionako AEKren egoitzan sartu zirela, eta miatu egin zutela, manifestarien bila.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lasarte-Oriako Michelin lantegiko grebalariak gaur arratsaldean egindako manifestazioan. ©Gorka Rubio / FOKU

Gasteizko eta Lasarte-Oriako Michelinen ekoizpena, ia erabat geratuta

Iñaut Matauko Rada

Gasteizko ekoizpen lerroetan %93ko erantzuna izan du grebak, sindikatuen arabera; Lasarte-Orian, berriz, %100ekoa.

Pertsona bat propinen potoan txanpon bat sartzen. ©BERRIA

Propinak: zergatik, nola eta norentzat

Maddi Iztueta Olano

Langileak egindako lana saritzeko, jasotako tratua eskertzeko edo jandakoa txalotzeko ematen dira propinak. Txanpon bat, bi, hiru edo billetea. Norberak erabakitzen du zenbat eman eta nola. Halere, ez dira ez beti, ez edonon ongietorriak. Zer ematen dio propinak langileari, eta zer kentzen dio?

 

Caparrosoko etxaldearen aurkako protesta, martxoan, Iruñean. ©Jesus Diges / Efe

Caparrosoko makroetxaldea handitzearen aurkako helegitea aurkeztu dute ekologistek

Iker Aranburu

Makroetxaldeen Aurkako Nafarroako Plataformak gobernuari eskatu dio baimena ukatzeko Valle de Odieta enpresak bere milaka behien ur zikinak arazteko egin nahi duen plantari.

Abdul Aziz Bin Salman, Saudi Arabiako Energia ministroa, larunbatean, LPEE+ taldearen bilerara sartzen. ©Max Brucker / Efe

Petrolioa garestitzen ari da, Saudi Arabiak milioi bat upel gutxiago ekoitziko dituelako

Iker Aranburu

LPEE+ taldeko kideek uste dute oraingo prezioa apalegia dela. Errusiak ere agian murriztu beharko du bere ekoizpena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.