Zazpi lagun etxetik aterarazi dituzte Donostian, luizi batengatik

Satorralaia elkarteak salatu du metroaren obrek eragin dutela lur jausia. ETSk eta udalak, ordea, adierazi dute lanek ez dutela zerikusirik

Luizia Donostiako Antigua auzoko Zarautz kalean gertatu zen. I.AGIRRE / I.HITZA.
Igor Susaeta.
2019ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Luizi bat gertatu zen atzo Donostiako Antigua auzoko mendi magal baten. Zarautz kaleko bi etxabetan sartu zen lurra, eta ezbeharraren ondorioz horietan bizi diren zazpi lagun aterarazi dituztela jakinarazi zuen udalak—ostatu eman die inguruko hotel batean—. Satorralaia bizilagunen elkarteak salatu zuenez, Donostiako metroaren obrek eragin dute lur jausia. Lan horien kudeatzaile ETS Euskal Trenbide Sarea enpresak BERRIAri adierazi zionez, pare bat teknikari bidali zituen luizia gertatu zen tokira, eta «egiaztatu» zuten ez dela izan obrengatik. «Euri zaparradak ugariak izan dira azkenaldian». Udalak adierazi zuen ezin dela esan obrek eragin dutenik.

Donostiako metroaren lanak egiten ari dira inguruan, eta, Satorralaiak ohar batean nabarmendu duenez —elkarteak «arau urraketa larriak salatu izan ditu—, mendi magal horretan zulatu dute Bentaberri geltokiko «leize handia». Ohartarazi du, gainera, balitekeela «oraindik lur jausi gehiago» gertatzea. Satorralaia taldeak gaineratu du Zarautz etorbideko etxejabeen elkarteak aurrez salatu izan duela luiziak gertatzeko arriskua zegoela eremu horretan.

Irutxuloko Hitza hedabideak argitaratu zuenez, bizilagunak «kezkatuta» daude. Azaldu dute «aspalditik» zela jakina magala«ezegonkorra» dela. Jakinarazi dute, gainera, horren berri eman zutela irailean, inguruan Donostiako metroaren lanak hasi zituztenean.

Luiziaren ondorioz, gas leherketa batzuk gertatu ziren, eroritako lurrak eta arrokek gas instalazioa estali zutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.