Albistea entzun

Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da Aernnova laguntzea ITP eros dezan

Azpiazuri «arrazoizkoa eta ona» iruditzen zaio Jaurlaritzak Finkatuz funtsa erabiltzea ITPren errotzea bermatzeko. Naval erosi dutenekin ere hizketan ari da Jaurlaritza, industria jarduera egon dadin
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua, atzo, Forum Europa hitzaldian parte hartzen.
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua, atzo, Forum Europa hitzaldian parte hartzen. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa - Iker Aranburu -

2021eko martxoak 18

ITP Aerori salgai kartela kenduko diotenen artean Eusko Jaurlaritza bera egongo da agian. Pedro Azpiazu Ekonomia kontseilariak onartu du «arrazoizkoa eta ona» izango litzatekeela Jaurlaritzak operazio horretan esku hartzea, Finkatuz funtseko diruekin. Ez litzateke erosle nagusia izango —rol hori Aernnovarentzat izango litzateke—, baina laguntzeko prest legoke salmentarekin lortuz gero aeronautika enpresa horren jarduera Euskal Herrian errotzea.

El Correo egunkariak atzo kaleratu zuenez, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Aernnova «animatzen» ari dira ITP Aero erostera. Horrela lortu nahi dute oraingo jabeak, Rolls Roycek, epe luzerako ikuspegia duen industria enpresa baten esku uztea bere euskal adarra, eta ez epe laburreko interesa duen inbertsio funts baten esku.

Operazio horretan laguntzeko prest ote zegoen galdetu zioten atzo Azpiazuri, Forum Europa gunean emandako hitzaldiaren amaieran. Gaia aztertzen ari direla onartu zuen, eta horretarako tresna Finkatuz funtsa izan zitekeela, haren zeregina baita enpresen errotzea bermatzea. Funtsa Ekonomia Sailaren esku egonagatik ere gaia Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuaren mahaian dagoela azaldu zuen, eta hark dituela datuak. Hain zuzen, Tapiak ere aipagai izan zuen gaia, beste konferentzia batean, eta operazioaren garrantzia onartu zuen. «Euskadirentzat, ITP puntako enpresa da, eta haren berrikuntza baliabideak oso garrantzitsuak dira, hornitzaile kate oso bat elikatzen baitu. ITPrentzat etorkizunik onena nahi dugu, eta, Rolls Roycek ITP salmentan jarri duen honetan, haren errotzea bermatuko duen proiektua nahi dugu. Eta ez naiz ari soilik haren egoitza sozial eta fiskalaz ari; nahi dugu bermatzea ere haren jarduera produktiboa eta hornitzaileentzako trakzio izaera»

Navalen, VGPrekin hizketan

Beste fronte batean ere ari da Jaurlaritza lanean, Navalen. Azpiazuk onartu zuen gobernua hizketan ari dela ontziola zenaren orubeak eta instalazioak erosi dituenarekin, VGP Belgikako logistika enpresarekin, inguru horretan industria jarduera bat ere egon dadin. «Espero dezagun industria gehiagoko irtenbidea topatzea, gogo beteko dituena bai irabazleak, bai langileak, eta bai Sestaoko herria».

Egoera ekonomiko orokorrari dagokionez, Azpiazuk aitortu egin zuen aurki 2021erako hazkunde aurreikuspena jaitsi egin beharko dutela, orain arteko %8,6 ezinezkoa egiten dutelako urte hasierako neurri murriztaileek. Gainera, iragarri zuen hemendik gutxira bonu jasangarrien 1.000 milioi euroren beste jaulkipen bat egingo dutela, zerga bilketak betetzerik izango ez duen aurrekontuaren zati bat estaltzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Khurais petrolio hobiko instalazioak, Saudi Arabian. ©AHMED AL-THANI / SAUDI ARAMCO

Saudi Arabiako koroaren bitxia

Julen Otaegi Leonet

Saudi Aramco petrolio konpainiak inoizko irabazirik handienak izan ditu urteko lehen seihilekoan. Are gehiago: produkzioa handitu nahi du. Munduak gero eta erregai gehiago eskatzen duen honetan, Aramcok ez du nahi petrolioa atzean geratzerik. 2027rako 13 milioi upel ekoitzi nahi ditu egunean.
Gazpromen egoitza San Petersburgon (Errusia). ©ANATOLY MALTSEV / EFE

Gazpromek hiru egunez Nord Stream 1 gasbidea itxiko du hilabete bukaeran

Irune Lasa

Konponketa lana egin behar dituela eta, Errusiako konpainiak abuztuaren 31tik irailaren 2ra ez du gasik bidaliko Baltikoko gasbidetik. Atzera martxan jartzean hornidura ahalmenaren %20 soilik erabiltzen jarraituko duela zehaztu du Gazpromek.

Olaf Scholz kantzilerra, Berlinen egindako agerraldi batean, atzo ©CLEMENS BILAN / Efe

Alemaniako enpresak laguntzeko plana onartu du Bruselak

Jokin Sagarzazu

Argindarraren prezioaren igoerari aurre egiteko, Berlinek 27.500 milioi euro banatuko ditu datozen urteetan. Elektrizitate kontsumoaren %30 iturri berriztagarriekin bete beharko dute enpresek.

La Union konpainiako autobus bat ©ELA

La Union autobus konpainiako zazpi langile kaleratu dituzte

Jokin Sagarzazu

ELAk adierazi du enpresak urteak daramatzala lan baldintzak okertzen eta egoera eutsiezina dela. Gogorarazi du enpresak diru publikoarekin finantzatzen dituela zenbait zerbitzu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...