Albistea entzun

Gerra Ukrainan

Bruselak ohartarazi dio Ukrainari EBko kide izateko bidea luzea dela

Europako Batzordearen arabera, ez da «esprint bat» talde komunitarioan sartzeko prozesua, «maratoi bat baizik». Kievek berretsi du 2024ko abendurako egon nahi duela batasunean sartzeko prest
Ukrainako armadako soldaduak, atzo, Kramatorsken, goizaldean Errusiak jaurtitako misilek eragindako hondakinen artean.
Ukrainako armadako soldaduak, atzo, Kramatorsken, goizaldean Errusiak jaurtitako misilek eragindako hondakinen artean. SERGEI XESTAK / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2023ko otsailak 3

Ukrainak uste du bi urteko epean EB Europako Batasuneko kide bihurtzeko moduan egongo dela. Hala adierazi zuen Denis Xmihal lehen ministroak, joan den astean, elkarrizketa batean, eta gauza bera egin zuen Der Spiegel aldizkarian, atzo, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Kievera bisita ofizial bat egiten ari denean, hain justu. Eta Bruselak ez dio Ukrainari aterik ixten, inondik ere, baina ohartarazi dio talde komunitarioan sartzeko bidea luzea dela. «Prozesua ez da esprint bat, maratoi bat baizik», azaldu zuen, atzo, Johannes Hahn Europako Batzordeko Aurrekontu komisarioak. Von der Leyenek, Charles Michel Europar Kontseiluko presidenteak eta Volodimir Zelenski Ukrainakoak goi bilera bat egingo dute gaur, Kieven.

Dena den, Europako Batzordeak ez ditu Ukrainaren espektatibak zapuztu nahi, eta, horregatik, Hahnek azpimarratu zuen, batetik, Ukrainaren «patua» Europa dela; eta, bestetik, klubeko kide bihurtzeko hautagaiei eskatzen zaizkien erreformek abiada hartu dutela. Europako Parlamentuan egin zituen adierazpen horiek, eta, hain justu, ganbera horrek atzo ebazpen bat onartu zuen eskatuz EBri hauspotu dezala negoziazioen hasiera, eta babestu dezala bide orri bat zeinak zirriborratuko dituen Ukrainak estatu kide bihurtzeko eman beharreko pausoak. Talde komunitarioko kideek EBn sartzeko hautagai estatusa eman zioten Ukrainari, joan den ekainean.

Xmihalen arabera, 2024aren amaierarako egon nahi dute, «formalki», EBko kide bihurtzeko prest. «Erabakia ez dago gure esku, baina gure esku dagoena egiteko prest gaude horretarako». Ukrainako lehen ministroak nabarmendu zuen, bide batez, ustelkeriaren kontra egiteko konpromisoa hartu dutela. Aintzat hartu behar da dozena bat pasa goi kargudun kargugabetu zituela Zelenskik lehengo astean, ustelkeria hauspotzea argudiatuta.

Ustelkeriari aurre egiteko neurriak hartzea da EBk hautagaiei ezartzen dizkien baldintzetako bat. Gainera, egonkortasun politikoa bultzatu behar dute, instituzioek zuzenbide estatua bermatu behar dute, eta, beste eginkizun batzuen artean, giza eskubideak errespetatu behar dituzte.

Ikusteko dago Ukrainak zein bide egingo duen arlo horretan, baina EBko kide bihurtu zen azken estatua, Kroazia, 2013an sartu zen, eskaera formala egin zuenetik hamar urtera. Beste kasu bat: Poloniak hamar urte behar izan zituen kide bihurtzeko. 2004tik dago batasunean.

Von der Leyenek ere adierazi zuen, atzo, Kievek aurrera egingo duela «bide europarrean», eta gatazkarekin berarekin lotuta iragarri zuen Ukrainako gerrako krimenak epaitzeko zentro bat sortuko dutela Hagan (Herbehereak). Zelenskik eskatu zion Von der Leyeni Errusiari zigor ekonomiko gehiago jartzeko, indarrean daudenen eraginak «behera» egin duela iritzita. Bitartean, Europar Kontseiluak atzo beste 500 milioi euroko diru sail bat onartu zuen, Ukrainari emandako laguntza militarra finantzatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gush Etzion kokagunea, Zisjordanian. / ©Abir Sultan, EFE

Zisjordanian hustutako lau kokagune berriz baimendu ditu Israelek

Arantxa Elizegi Egilegor

2005ean hustu zituzten kokaguneak, Ariel Sharon lehen ministroaren aginduz. Haietako bat, palestinarren jabetza pribatua da.

Munduko agintariei klima larrialdiaren kontrako neurri eraginkorrak eskazeko manifestazio bat, 2021eko azaroan, Londresen. ©ANDY RAIN, EFE

IPCCk nabarmendu du posible dela Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzea

Gorka Berasategi Otamendi

Zientzialari taldearen arabera, tartea dago planetaren berotzea 1,4 gradukoa izan dadin mende amaieran. Klima krisiari buruzko jakintza zientifikoa laburbildu du argitaratu duen azken txostenean.

Xi eta Putin, Moskun egin duten bileran. / ©SERGEI KARPUHIN / SPUTNIK / KREM

Moskura heldu da Txinako presidentea

Arantxa Elizegi Egilegor - Igor Susaeta

Nazioarteko Zigor Auzitegiaren «moral bikoitza» salatu du Xik, Putinen aurkako atxilotze aginduari erreferentzia eginez. Moskuk zigor auzibide bat ireki du Hagako fiskalburuaren aurka. EBko Atzerri ministroek 2.000 milioi euroko plan bat onartu dute Kievi munizioa emateko.

Irakeko lehen ministro Xia al-Sudani, iazko urrian. / ©Irakeko lehen ministroaren bulegoa, EE

PKKz eta ur baliabideez arituko dira Irakeko eta Turkiako buruzagiak

Arantxa Elizegi Egilegor

Irak urez hornitzen duten bi ibai nagusiek Turkian dute jatorria, baina hark azken urteetan eraikitako urtegiek arazoak eragin dituzte auzoko herrialdean. Ankaran bilduko dira bi buruzagiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...