Albistea entzun

Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak berreskuratu dituzte

Aranzadik Jakan aurkitu ditu 1938ko otsailaren 7an fusilatutako galdakoztarraren gorpuzkiak
Pedro Asuaren gorpuzkiak berreskuratzeko lanak, atzo, Jakan.
Pedro Asuaren gorpuzkiak berreskuratzeko lanak, atzo, Jakan. GALDAKAOKO UDALA Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko otsailak 26

Galdakaoko miliziano baten gorpuzkiak lurpetik atera zituzten atzo, Jakako (Espainia) hilerriko hobi batetik. Dokumentazio historikoa baliatuz aurkitu eta berreskuratu dituzte Pedro Asua Zubiaurren gorpuzkiak. Izquierda Republicanari atxikitako Zabalbide batailoiko milizianoa izan zen gerra garaian Asua, eta 1938ko otsailaren 7an fusilatu zuten, Jakan, Gerra Kontseilu batek heriotza zigorra ezarri ondoren.

Galdakaoko alkate Iñigo Hernando, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko ordezkariak eta Jakako udalbatzako kideak hilerrira bertaratu ziren Aranzadiren lanen jarraipena egiteko. Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik ateratzeko lanak Eusko Jaurlaritzaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko hitzarmenaren esparruan egiten dira, biktimaren familiaren eta Galdakaoko Udalaren ekimenez.

Udalak, Asuaren familiak eskatuta, Ander Aperribai historialariaren zerbitzuak kontratatu zituen haren heriotzaren nondik norakoak ikertzeko, eta horri esker jakin dute non lurperatu zuten, eta, ondorioz, haren gorpuzkiak berreskuratu dituzte. Udalak esan du Galdakao Gogora talde momorialistaren laguntza izan duela milizianoa aurkitzeko egindako bide osoan zehar. Iaz, urriaren 13an eta 14an, Aranzadik aldez aurreko prospekzio lanak egin zituen tokian bertan, eta, azkenerako, lurpetik ateratzea ahalbidetu dute.

Gorpuzkiak Pedro Asuarenak direla baieztatu dute, eta, beraz, Aranzadik Asuaren familiaren esku utziko ditu. Galdakaoko Elexaldeko hilerriaren ondoan martxoaren 19ko eguerdian egingo den ekitaldi publiko batean izango da hori.

Heriotza zigorra

Pedro Asua Zubiaurre (Galdakao, 1916 - Jaka, 1938) Izquierda Republicanari atxikitako Zabalbide batailoiko milizianoa izan zen. Atxilotu zutenean, Langileen Batailoietan lan behartuak egitera derrigortu zuten, lehenik Asturiasen eta, ondoren, Jakan. Haren zoriak txarrera egin zuen, ordea, modu dramatikoan. Salaketa batzuen ondorioz, Gerra Kontseilu batek epaitu eta heriotza zigorra ezarri zion, eta Jakan fusilatu zuten, 1938ko otsailaren 7an.

Jakako hilerriko hobi batean fusilatu eta hainbat pertsona lurperatu izanaren inguruabarrak jasotzen ditu Esteban C. Gomezen El eco de las descargas. Adiós a la esperanza republicana liburuak (Tiroen oihartzuna. Agur esperantza errepublikanoari).

Elexaldeko (Galdakao) Aldatze baserrian jaio zen Asua. Gerra piztu zenean, 20 urte zituela, postari lanpostu bat lortzeko ikasten ari zen. Milizianoa eta haren bi arreba txikiak umezurtzak ziren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Martxelo eta Amagoia: lekuko aldaketa

«Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa»

Arantxa Iraola

Neurria ondo hartua diote elkarri. Otamendik 30 urte egin ditu zuzendari; Mujikak erredakzioko taupaden erritmoan egin du lan ibilbidea, eta, orain, arduraz hartu du zuzendari izateko «erronka». BERRIAren 20. urteurrenarekin batera dator aldaketa, egunkaria berritzeko ahalegin betean.
Martxelo Otamendi, Amagoia Mujika Tolaretxipi eta Beatriz Zabalondo ondoan dituela, atzo. ©JON URBE / FOKU

Amagoia Mujika Tolaretxipik hartuko du Martxelo Otamendiren tokia

Jon Ordoñez - Arantxa Iraola

Erretiroa hartuko du Otamendik, 30 urtean 'Euskaldunon Egunkaria'-ren eta BERRIAren gidaria izan eta gero. Hedabide bietan zaildutako kazetaria da zuzendari berria; zuzendariorde egin ditu urteok
Lasterbidean lasterketako korrikalariak, atzo, Villabona-Amasan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Lasterbidean egin dute, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Pertsona ugarik egin dute korrika Villabona-Amasan; hainbat kontzertu ere egin dituzte. BERRIA izan da lasterketaren laguntzaileetako bat

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurkezpena, Mungian. ©Aritz Loiola / Foku

Publikoa, 30. aldiz babestua

Isabel Jaurena

Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dute gaur, Mungian. Bestaren bitartez eskola publikoaren aldeko aldarria egitea da ekitaldiaren helburu nagusietako bat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...