Albistea entzun

Inflazioari izkin egin dio autoen salmentak: %14 handitu da Hegoaldean

Gasolio autoen matrikulazioa soilik jaitsi da. Gasolina eta gasolio autoez bestelakoen salmenta %31,8 igo da. Peugeot autoak saltzen dira gehien, eta Txinako MGk %860 gehiago saldu du

Gasteizko kontzesionario baten artxiboko irudia.
Gasteizko kontzesionario baten artxiboko irudia. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko uztailak 4

Inflazioa eta interes tasak handiak izan dira 2023ko urtarriletik ekainera bitarte. Inflazioaren igoera gutxinaka apaltzen ari bada ere, prezioak inoiz baino garestiagoak dira oraindik ere, eta kreditu bat eskatzea aspaldiko garestien da egun. Autoen sektoreak, ordea, aurre egin dio egoera horri, auto partikularren matrikulazioa %14,2 handitu baita Hego Euskal Herrian: urtearen lehen erdian 16.056 auto saldu dira, eta iazko epe berean, berriz, 14.062.

>Ikusi gehiago: Hasiera txarrari buelta ematen

>Gasolina erregaitzat daukaten auto gehiago saldu dira aurten iaz baino, baina salmentak ez dira beste autoenak bezainbeste ugaritu: %4,8 gehiago izan dira. Diesel autoen salmentak bakarrik egin du behera: -%7,8. Gasolina eta gasolio autoez bestelakoen salmenta ugaritu da gehien (%31,8). Izan ere, auto hibridoak eta elektrikoak gero eta gehiago saltzen ari dira; batetik, horiek eskuratzeko diru laguntza gehiago daudelako, eta, bestetik, gutxiago kutsatzen dutenez abantaila batzuk dituztelako.

>2022an gasolina eta gasolio autoez bestelakoak gasolina erabiltzen dutenak baino gutxiago ziren oraindik —%44,8 gasolinazkoak eta %41,3 besteak—, baina balantza hori desorekatu egin da: gasolinazkoak %41,1 dira orain, eta besteak, berriz, %47,7.

>Salmentak markaz marka

>Gehien saldutako marken artean, Frantziakoak dira nagusi lehen hamarretan, baina Asiako fabrikatzaileak ere indartsu dabiltza. Peugeot marka saltzen da gehien, 1.390 auto saldu baititu, eta Asiako bi marka daude ondoren: Kia (1.202) eta Hyundai (1.168).

>Hortik atzera Renault, Dacia, Toyota, Volkswagen, Seat, Citroen eta Mercedes, hurrenez hurren. Hala, lehen hamar enpresen artean, Hego Euskal Herrian Frantziako markek 4.468 auto saldu dituzte jada 2023an, eta Asiakoek, berriz, 3.494. Alemaniakoak daude ondoren, 1.586 salduta; Espainiako Seatek 804 saldu ditu.

>Dudarik gabe, Txinako MG eta AEB Amerikako Estatu Batuetako Tesla markek izan dute gorakadarik handiena. MG 2022an hasi zen Hego Euskal Herrian autoak saltzen, eta 53 auto saldu zituzten lehen sei hilabeteetan. Aurten askoz gehiago saltzea lortu dute: 477 oraingoz. %800eko igoera da hori. Gehienbat auto elektrikoak saltzen ditu MGk, eta Europako eta AEBetako markak baino merkeagoak dira. MGren auto elektriko sinpleenak 23.500 euro inguru balio ditu, eta Daciaren Spring modelo elektrikoak, berriz, 27.500; marka merkea izateagatik da ezaguna Dacia.

>Euskal Herrian, sei kontzesionario ditu MGk: Noainen (Nafarroa), Angelun (Lapurdi), Oiartzunen (Gipuzkoa), Gasteizen, Galdakaon eta Leioan (Bizkaia).

>Teslak ere asko handitu ditu salmentak Hego Euskal Herrian: 2022ko urtearen lehen erdian, 83 auto saldu zituen, eta, aurtengo epe berean, 299 auto saldu ditu; %260ko igoera da hori. MGrekin alderatuta, denda gutxiago ditu Teslak Euskal Herrian: bat Bilbon, eta beste bat Iurretan (Bizkaia).

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

afarroako Volkswageneko sindikatuek deituta, langileen elkarretaratzea Landabengo fabrikaren aurrean ©Idoia Zabaleta (Foku)

Nafarroako Volkswagenek laurehun lanpostu kenduko ditu bi urtez

Jokin Sagarzazu

Auto elektrikorako trantsizioa egiteko proposatu du murrizketa hori zuzendaritzak. 2027tik aurrera gaur egun baino langile gehiago beharko dituela esan du.

Emakume bat etxebizitza iragarkiei begira, Bilbon. ©Luis Tejido / Efe

Hipoteka gutxiago eta txikiagoak

Iker Aranburu

Urteko lehen zazpi hilabeteetan %15,1 murriztu dira etxebizitzak erosteko maileguak Hego Euskal Herrian.

Ertzaintzaren errepide kontrol bat ©Andoni Canellada (Foku)

ESK-k salatu du langile bat kaleratu dutela «Ertzaintzaren presioengatik»

Jokin Sagarzazu

Marokoarra da eta, aurretik, Poliziaren «salaketa faltsu» batengatik epaitu eta absolbitu egin zuten.

Petronorrek Muskizen duen findegia. Hidrokarburoen ekoizpena industria kimikoaren barruan sar daiteke. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Kimika, osagaiak nahastu ezinda

Imanol Magro Eizmendi

Industria kimikoaren patronalaren arabera, ezin da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lan hitzarmena negoziatu, Espainiakoak eragotzi egiten baitu. Sindikatuek, aldiz, legezko arazoa bainoago borondate kontua dela diote. Espainiako hitzarmeneko soldata txikiena urteko 16.892 euro gordinekoa da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...