Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Energiak eta elikagaiek bi digituko zenbakietara hurbildu dute inflazioa

Espainian, %9,8ra iritsi zen martxoan, eta Madrilgo gobernuak espero du argindarra kalkulatzeko sistema berriarekin hasiko dela jaitsiera
Esnearen apalak erdi hutsik, Donostiako supermerkatu batean, asteartean.
Esnearen apalak erdi hutsik, Donostiako supermerkatu batean, asteartean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2022ko martxoak 31

Aurreikuspenik ezkorrenak egia bihurtu dira, eta, energia garestiari garraiolarien grebaren eragina batuz gero, inflazioa bi digituko zenbakietara hurbildu da martxoan. Hego Euskal Herriko datua apirilaren 13an jakinaraziko du INEk, baina ez da oso urrun izango estatistika institutu horrek Espainiarako eman duen datu aurreratuarekin: azken urtean, %9,8 igo dira prezioak. Ez da oraindik bi digitura iritsi, baina kontsolamendu txikia da aintzat hartzen bada azken 37 urteetako handiena dela.

INEk azaldu duenez, esparru ia guztietan igo dira prezioak azken hilabetean, bereziki energiaren eta janariaren alorretan. Egoera horrek azpiko inflazioa, hau da, energia eta prestatu gabeko janariak kanpoan utzita ateratzen den adierazlea, %3,3ra eraman du Espainian. Hegoaldean ere antzekoa izango da: otsailean, %3,1ekoa izan zen, 2008. urteko irailaz geroztik ikusi gabea, eta hor ere hamarren batzuk igotzea espero da. Edonola ere, %7,5ekoa izan zen otsaileko inflazioa Hego Euskal Herrian, eta bi puntutik gorakoa izango da igoera, kontsumitzaileak saltokietan sumatzen ari diren bizitzaren garestitzeari kopuru zehatza jarrita.

Espainiako Gobernuak azaldu du inflazioaren igoera horren zatirik handiena Ukrainako gerrari egotzi behar zaiola. Hain zuzen, Pedro Sanchez presidenteak esan du igoeraren %73 Errusiaren inbasioaren ondorioek eragin dutela, eta ez du ezkutatu datua txarra dela. Espainiako gobernuburuak onartu du «zaurgarrienei» eragiten diela gehien, baina sinetsita ei dago inflazioak behera egingo duela laster, eta horretan lagunduko duela argindarraren prezioa finkatzeko gasak duen pisua gutxitzeak. Espainiak eta Portugalek hurrengo egunotan zehaztu behar dute gehienezko zer prezio jarri nahi dioten argindarra lortzeko gasari eta nola konpentsatuko dituzten ziklo konbinatuko zentralak. Bruselaren onespena apirilaren amaiera baino lehen espero dute Madrilek eta Lisboak.

Nadia Calviño Ekonomia ministroak aitortu du argindarra merkatzeko sistema indarrean jarri bitartean litekeena dela inflazioak gora egiten jarraitzea. Agertu diren informazio batzuk gezurtatuz, Calviñok pentsiodunei ziurtatu die haien saria indarrean dagoen legearen arabera eguneratuko dela; hau da, 2021eko abendutik 2022ko azaro arteko batez besteko inflazioaren arabera; orain arteko lau hilabeteetan, %7,5 izan da.

Ardura eske

Espainiako Gobernuak zerbitzuguneen jabeei eskatu die «arduraz» joka dezatela, eta ez ditzatela erregaiaren prezioak puztu hogei zentimoko deskontua iritsi aurretik. Raquel Sanchez Garraio ministroak ohartarazi du CNMC lehiaren ikuskaritzak gainbegiratuko duela gehiegikeriak egon ez daitezen. Ostiralean hitzartu zuen laguntza hori garraio enpresekin, eta astelehenean jakinarazi zuen Sanchezek ibilgailu guztientzat izango zela laguntza. Ostiralaz geroztik, zentimo eta erdi garestitu da gasolina Hego Euskal Herrian, eta bi zentimo gasolioa.

Bihartik aurrera, gasolio eta gasolina litroko hamabost zentimo emango dizkio Espainiako Gobernuak bere ibilgailuaren depositua betetzen duenari, eta beste bost zentimo jarri beharko lituzkete zerbitzuguneek. Deskontuak automatikoak izango dira, eta zerbitzuguneek gero jasoko dute ordaina.

Ipar Euskal Herrian, berriz, deskontua hemezortzi zentimokoa izango da, bihartik aurrera.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Lan ikuskari bat lantegi batera eginiko bisitan. ©BERRIA

IKUSKARIAK, TANTAKA

Imanol Magro Eizmendi

Zenbait lan ikuskari berri iritsi dira Hego Euskal Herrira espedienteen azken lekualdatze kanpainan, baina oraindik hutsuneak daude betetzeko. Adituen ustez, bi dira arrazoiak: hautaproba gogorra eta baldintzak; batez ere, Nafarroan.
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Berriztagarrien burbuilak eztanda egingo du aurki»

Jokin Sagarzazu

Iberdrolaren bilakaeran oinarrituta, gaur egungo energia krisiaren gakoak aztertu ditu Oriol Mallok, eta ondorio batera iritsi da: trantsizio berdea «gutxi batzuentzat» da, eta ondorio ekonomiko larriak izango ditu.
Merkataritzako langileak greban, Donostiako San Martin merkatal zentroan. ©Maialen Andres / FOKU.

Merkataritzako langileek greba egin dute gaur Bizkaian eta Gipuzkoan

Iñaut Matauko Rada

Soldatak KPIaren arabera igotzeko eta igande eta jaiegunetan lanik ez izateko eskatu dute. Salatu dute sektoreko langile asko eta asko lanaldi partzialean ari direla.

 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Lan itunaren aurkakoek egoera irauli dute Mercedesen, eta argi irabazi

Aitor Biain

ELAk bederatzi ordezkari eskuratu ditu, aurretik baino bi gehiago, eta UGTri hiruren aldea ateratzen dio orain. LAB eta ESK sindikatuek ere ordezkari bana irabazi dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.