Albistea entzun

Putinen babesean arrakalak

Kazakhstanek eta Serbiak esan dute ez dituztela aitortuko Ukrainan okupatutako lurretako galdeketen emaitzak. Errekrutatzerakoan izandako «hutsegiteak» kritikatu dituzte Kremlin inguruko ahots batzuek
Mobilizaziorako deia egiten duen kartel bat, Moskun. 'Ohorea Errusiako heroiei' dauka idatzita.
Mobilizaziorako deia egiten duen kartel bat, Moskun. 'Ohorea Errusiako heroiei' dauka idatzita. YURI KOTXETKOV / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2022ko irailak 27

Arrakala batzuk ikusten hasi dira Ukrainako gerraren testuinguruan Errusiaren aliatuek Moskuri orain arte erakutsi dioten babesean. Kremlinek hauspotuta, galdeketa batzuk egiten ari dira Ukraina hegoaldean eta hego-ekialdean partzialki okupatuta dituen eremu batzuetan, eta bozketa horien azken helburua da Errusiak lur horiek anexionatzea, 2014an Krimearekin egin moduan. Serbiak nabarmendu du ez dituela aitortuko «erreferendum» horien emaitzak; Kazakhstanek ere zalantzan jarri du Errusiaren jarrera, eta «estatuen lurralde batasunaren printzipioa» errespetatzeko eskatu.

Errusiak Europan dituen aliatu gertukoenetako bat da Serbia, eta Nikola Selakovic Atzerri ministroak adierazi du Donetsk eta Luhansk herri errepubliketan eta Zaporizhia eta Kherson eskualdeetan egiten ari diren bozketak ez datozela bat «subiranotasuna, mugen bortxaezintasun printzipioa eta lurralde batasunaren politika» ulertzeko duen moduarekin. Kazakhstanek ere «lurralde batasunaren printzipioa» aldarrikatu du, eta nabarmendu ez duela galdeketetako emaitzak aitortzeko asmorik, Atzerri Ministerioaren bozeramaile Aibek Smadiyaroven arabera. Elkarrizketarako deia egin du, eta azpimarratu «eskualde mailako edo munduko egonkortasuna» mantentzea dela beren helburu nagusia. Errusiaren bazkide nagusietako bat da Kazakhstan, eta biak OKDB Segurtasun Kolektiboko Itunaren Erakundea aliantza militarreko kideak dira, Sobietar Batasun ohiko beste lau errepublikarekin batera: Tajikistan, Bielorrusia, Armenia eta Kirgizistan. Gaur da galdeketa horietan bozkatzeko azken eguna.

Txinak agertu izan duen antzeko jarrera dauka Kazakhstanek. Hala, Pekinek gerrari buruz zalantzak dituela esan zion Xi Jinping presidenteak Vladimir Putin Errusiakoari, duela bi aste, SCO Shanghaiko Lankidetza Erakundearen goi bileran. Foro berean, Narendra Modi Indiako lehen ministroak adierazi zion Kremlineko buruari ez dela «gerrarako garaia».

Mongoliara, 3.000 inguru

Eta Errusia barruan ere arrakala horiek nabarmenago ikus daitezke, Putinek joan den astean iragarri zuenetik gerrarako 300.000 erreserbista mobilizatuko dituztela. Batetik, horren kontrako protestak egin dituzte herrialdearen luze-zabalean, eta horietan 2.000 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte, OVD-Info gobernuz kanpoko erakundeak emandako informazioaren arabera. Gainera, errekrutatzea dela-eta Errusiatik alde egiten ari dira herritar ugari. Finlandiak jakinarazi zuen ostiralean Putinek iragarpena egin zuenetik bikoiztu egin dela Errusiatik hara iristen ari den errusiar kopurua. Sare sozialetako bideoetan auto ilarak ikus daitezke Georgiako, Finlandiako, Kazakhstango eta Mongoliako mugetan, eta, AFP berri agentziak jaso duenez, Mongoliako mugazainek adierazi dute «areagotu» egin dela herrialdera ailegatutako errusiarren kopurua: asteazkenetik, 3.000 dira, eta horietatik 2.500, gizonezkoak. Sergei Tsekov Errusiako Senatuko kideak eskatu du Errusiako mugak ixteko, eta hala «militarra izateko adinean» daudenei atzerrira joatea «debekatzeko».

Joan den asteazkenean Putinek mobilizaziorako deia egin zuenean, Sergei Xoigu Defentsa ministroak zehaztu zuen «gaitasun militar bereziak» dituztenak edo borrokan eskarmentua zuten 18 eta 35 urte arteko gazteak deituko zituztela. Baina, hedabide askok frogekin erakutsi dutenez, eskarmenturik gabekoak ere deitzen ari dira. Horregatik, Putinen gertuko aliatu batzuk kontra azaldu dira. «Gehiegikeria horiek guztiz onartezinak dira. Erabat zuzena da erreakzio indartsu bat eragitea gizartean», idatzi zuen Telegramen, atzo, Valentina Matviyenko Senatuko presidenteak. Eskatu die Errusiako eskualdeetako gobernadoreei bermatu dezatela mobilizaziorako deia «zehaztutako irizpideen arabera» egitea, «inolako hutsegiterik gabe». Berdintsu mintzatu zen Duma edo behe ganberako presidente Viatxeslav Volodin, Telegramen: «Hutsak egiten baldin badira, beharrezkoa da horiek zuzentzea».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Palestinako herritarrak Israelgo segurtasun indarrek hildako palestinar baten hiletan, Ramallahn. ©Alaa Badarneh / EFE

Israelen eta Palestinaren arteko gatazka «borborka hastear» dagoela ohartarazi du NBEk

Maddi Iztueta Olano

Erakundeak bi estatu sortzeko plana onartu zuenetik 75 urte betetzen dira gaur, baina liskarrak ez du etenik izan ia. Israelgo segurtasun indarrek hiru palestinar hil dituzte bart.

Erreskatatu dituzten hiru gizonak, 'Alithini II' petrolio ontziaren lema gainean. ©@salvamentogob

Petroliontzi baten lemaren gainean 11 egunez iraun duten hiru lagun erreskatatu dituzte Kanarietan

Paulo Ostolaza

Ontzia Lagostik abiatu zen, Nigeriatik, azaroaren 17an. Lehen arreta eman eta gero, hipotermia zantzuekin ospitaleratu dituzte hiru gizonak.

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia, atzo, Bukaresten egindako agerraldian. ©ROBERT GHEMENT / EFE

Stoltenberg: «NATOk Ukraina babesten jarraituko du, eta ez dugu atzera egingo»

Mikel O. Iribar

Mendebaldeko aliantza militarra bilera egiten ari da Bukaresten. Reutersen arabera, NATO presio egiten ari zaie armak ekoizten dituzten enpresei, hornidura «arazoak» dituztelako.

Irango emakumeen aldeko protesta bat, Istanbulen (Turkia), larunbatean. ©ERDEM SAHIN / EFE

Iranek ez dio lagunduko NBEri protestetako errepresioa ikertzen

Maddi Iztueta Olano

NBEk misio bat sortu du Mahsa Aminiren aldeko mobilizazioetako errepresioa ikertzeko. Protestetan 300 lagunetik gora hil dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...