Albistea entzun

Gerra Ukrainan

Asteazkenean Bakhmutetik ateratzeko mehatxua egin dio Wagnerrek Moskuri

Jevgeni Prigozhin talde paramilitarraren buruzagiak munizio gabezia argudiatu du erretiratzeko erabakia hartzeko. Errusiako Defentsa ministroa eta armadaren Estatu Nagusia iraindu ditu
Pertsona bat txikitutako eraikin baten aurrean Bakhmuten, joan den urtarrilean.
Pertsona bat txikitutako eraikin baten aurrean Bakhmuten, joan den urtarrilean. OLEG PETRASIUK / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2023ko maiatzak 6

Aspalditik zeuden gaiztotuta Wagner mertzenario taldearen buruzagitzaren eta Errusiako Defentsa Ministerioaren arteko harremanak. Mosku talde paramilitar horren bidez ari da borrokatzen Bakhmuten (Donetsk), azken hilabeteetako batailarik ikonikoenean, eta horren buru Jevgeni Prigozhinek behin baino gehiagotan kritikatu du Sergei Xoigu Defentsa ministroa, behar adina munizio ez ematea egotzita. Gudu horren balio sinbolikoa argi egonagatik, analista militarrak ez datoz bat hiria hartzeak zer garrantzi estrategiko izan dezakeen. Wagnerreko ugazabak martxoan ohartarazi zuenez, paramilitarrek Bakhmuten atzera egingo balute, fronte guztia «desegingo» litzateke. Bada, besteak beste munizio gabezia argudiatuta, datorren asteazkenean handik erretiratzeko mehatxua egin du Prigozhinek.

«Wagnerren unitateak Bakhmutetik erretiratuko ditut, zentzurik gabeko heriotzara kondenaturik baitaude munizio gabeziagatik», nabarmendu zuen atzo Telegrameko bere kanalean publikatutako bideo batean. Kremlini oroitarazi zion munizioa ez emanda garaipena ukatzen diotela Errusiari. Behar dutenaren %30 dute, Prigozhinen hitzetan. Xoigu eta armadako Estatu Nagusiko buru Valeri Gerasimov izan zituen jopuntuan. Hain zuzen, Defentsa ministroak asteartean iragarri zuen neurriak hartu dituztela arma ekoizpena handitzeko; jakinarazi zuen, hori bai, urtea amaitu bitartean Errusiak nahikoa munizio baduela borrokatzeko.

Bakhmutetik erretiratzeko mehatxua egin baino ordu batzuk lehenago, Wagnerreko buruak beste bideo bat plazaratu zuen, eta Xoigu eta Gerasimov iraindu zituen. Irudietan, gorpu batzuk ageri dira, ilaran. «Hauek dira gaur hil diren mutilak; odola freskoa dago oraindik», argitu zuen mertzenarioen buruak, gorpuen ondotik pasatzean. Haren esanetan, talde paramilitarreko 116 kide hil ziren herenegun borroketan, eta iruditzen zaio eskatutako munizioa izan balute ez zela hori gertatutako. Horren guztiaren harira, AEBetako zerbitzu sekretuek jakinarazi dute asteon Errusiako indarretako 20.000 kide inguru zendu direla gerra frontean azkeneko bost hilabeteetan, eta erdiak Wagner mertzenario taldeko kideak zirela.

Wagnerreko buruak egindako iragarpenaz galdetu zioten Kremlineko bozeramaile Dmitri Peskovi atzo, egunero egiten duen prentsaurrekoan, baina ez zuen erabakiaz hitz egin.

Bestalde, asteazken goizaldean Kremlinen gertatutako leherketen harira, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak atzoko ekitaldi publiko batean adierazi zuen Moskuk «ekintza zehatzekin» erantzungo duela. Errusiako Gobernuak AEBei eta Ukrainako Gobernuari egozten die bi dronerekin egindako erasoaren atzean egotea. Kievek eta Washingtonek, ordea, ukatu egin dute, eta, are, gertatutakoa aldez aurretik prestatzea egotzi diote Moskuri, hala aurreragoko erasoak justifikatu ahal izateko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gustavo Petro Kolonbiako presidentea, Miguel Diaz-Canel Kubakoa eta Antonio Garcia ELNren lehen komandantea, gaur, Habanako agerraldian ©Kolonbiako Presidentetza

ELNk eta Kolonbiako Gobernuak aldebiko su etena adostu dute

Ander Perez Zala - Arantxa Elizegi Egilegor

Menia abuztuaren 3an sartuko da indarrean, eta urte erdi iraun beharko luke. Akordioak gizarte zibilaren parte hartzea jasotzen du negoziaturikoak arrakasta izateko.

Gerhard Kraner Austriako Barne ministroa eta Gerald Darmanin Frantziakoa, atzoko bilkuran, Luxenburgon ©JULIEN WARNAND / EFE

EBko estatu kideek 30.000 asilo eskatzaile banatzea adostu dute

Ander Perez Zala

Barne ministroek migrazio eta asilo legeak erreformatzea lortu dute. Zigorrak gogorragoak dira: ukaturiko iheslari bakoitzeko 20.000 euro ordaindu beharko dituzte.

Donald Trump, duela hiru asteko argazki batean ©EFE

Trump inputatu dute, Mar-a-Lagoko sekretupeko dokumentuengatik

Igor Susaeta

AEBetako presidente ohiaren defentsaren arabera, zazpi delitu federal egozten dizkiote; besteak beste, justiziari traba egitea, konspirazioa, eta segurtasun nazionalerako dokumentuak atxikitzea

Belarra eta Diaz elkarrekin, iazko ekainean. ©EFE

Podemos ere Sumarren barruan aurkeztuko da hauteskundeetara

Igor Susaeta

Ione Belarrak nabarmendu du Montero «sakrifikatzeko» eskatu diela Diazek, eta «bidezko akordio bat» galdegin du. Koalizioak erregistratzeko epea bukatu baino ordu batzuk lehenago aurkeztu dute. Podemosek zortzi diputatu eskuratzeko aukera izango du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...