Albistea entzun

Mattisek ere ezin izan du

AEBetako Defentsa idazkariak dimisioa eman du, Trumpekin dituen desadostasunen ondorioz. AEBetako presidentea Afganistandik tropak ateratzea aztertzen ari da
Mattis Defentsa idazkaria, Donald Trump AEBetako presidentea alboan duela, artxiboko irudi batean.
Mattis Defentsa idazkaria, Donald Trump AEBetako presidentea alboan duela, artxiboko irudi batean. JIM LO SCALZO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ander Perez Zala -

2018ko abenduak 22

Herbert Raymond McMaster Segurtasun Nazionalerako kontseilari postuan, John Kelly Kabineteburu karguan eta James Mattis Defentsa idazkari postuan. 2017ko urtarrilean, hiru jeneral horiek izan ziren Donald Trump AEBetako presidentearen izendapenetako izen-abizen garrantzitsuenak. Egun, lehen hirurek ez dute gobernuan jarraitzen, eta laugarrenak datorren otsailean hartuko du erretiroa: ezustean, Mattisek atzo jakinarazi zuen dimisioa eman zuela, AEBetako presidentearekin izan dituen desadostasunengatik; azkena, aste honetakoa, Sirian dituzten tropak erretiratzen hasi direlako.

Trumpen oldarraldiak baretzeko kontrapisutzat zituzten hiru jeneralak. Errealitate horren adibide esanguratsu bat deskribatzen du Bob Woodward kazetariak Trumpi buruzko liburu batean: AEBetako presidenteak Baxar al-Assad Siriako presidentea hiltzeko agindua eman zuen, herrialde horretako gerra amaitzeko, baina Mattisek berehala gelditu zuen erabakia. «Defentsan behar du haren ikuspuntuarekin hobeto lerrokatuta dagoen norbait», jakinarazi zuen Defentsa idazkariak, agerian utzita desadostasunak direla erabakiaren atzean dagoen arrazoi nagusia.

AEBetako hedabideek zabaldu zutenez, Mattis ez dago ados Trumpen erabakiarekin, eta atzo izandako bilera batean ohartarazi zion soldaduak Siriatik ateratzeak Errusiari, Irani eta Al-Assadi egingo liekeela mesede, eta EI Estatu Islamikoari berpizteko aukera emango liokeela. AEBetako presidenteak, ordea, berretsi egin zuen herenegun esandakoa: EI garaitu dutela.

Egun berean jakinarazi zuten Trumpek erabaki hori hartu zuela Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearekin telefonoz mintzatu ostean, hark zin egin ziolako EIren azken jihadistez arduratuko zela; gainera, AEBen troparik gabe, Turkiak errazago izango luke Siria ekialdera sartzea, kurduen esku dagoen eremua inbaditzeko. Alegia, AEBetako presidenteak nahiago izan du Erdoganen iritziari garrantzi handiagoa eman bere Defentsa idazkariarenari baino.

«Mattis jeneralak asko lagundu dit aliatuak eta gainontzeko herrialdeak euren betebehar militarrak ordaintzera behartzeko. Karguan dagoenetik, aurrerapauso handiak egin ditugu», txiokatu zuen AEBetako presidenteak, bien arteko desadostasunei buruzko erreferentziarik egin gabe.

Izan ere, Siriako desadostasunek ez ezik, Afganistango tropei buruzkoek ere eragin dute Mattisen erretiroa: Defentsa Departamentuak atzo jakinarazi zuen Trump aztertzen ari dela herrialde horretan dituzten tropak ere erretiratzea —14.000 soldadu dituzte—.

Frantziaren egitekoa

EIren aurkako borrokan, AEBak SDF Siriako Indar Demokratikoen aliatu nagusia izan dira. Horregatik, tropen erretiratzeak hutsune bat utziko duela kontuan harturik, SDC Siriako Kontseilu Demokratikoaren ordezkaritza bat Parisen izan zen, Frantziako Gobernuarekin etorkizuneko egoeraz eztabaidatzeko.

Zehazki, SDCko ordezkariek eskatu zioten AEBek utzitako hutsunea betetzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Errskate zerbitzuak Kherson eskualdeko bizilagunak ebakuatzen. ©GEORGE IVANCHENKO / EFE

Gutxienez bost pertsona hil dira presa suntsitzearen ondorioz

Jone Bastida Alzuru

Zelenskik salatu du Errusiak erasoak egiten jarraitzen duela erreskate lanetan ari diren bitartean. Nazio Batuen Erakundearen arabera, presa suntsitzearen ondoriozko kalteak areagotu egingo dira datozen orduetan.

Erasoa izan den parkearen irudia. / ©Google Streat

Gizon batek zazpi ume eta heldu bat zauritu ditu labanaz Annecyn

Imanol Magro

Umeetako hiru larri daude, ospitalean. Frantziako Poliziak erasotzailea atxilotu du.

Mike Pence AEBetako presidenteorde ohia, iragan martxoan Washingtonen egindako agerraldi batean ©Jim Lo Scalzo / EFE

Mike Pence presidentegai: «Beste garai batzuek beste lidergo bat eskatzen dute»

Ander Perez Zala

AEBetako estatuburuorde ohiak iragarri du Alderdi Errepublikanoaren primarioetan lehiatuko dela. Urteotan Trumpengandik urrundu da, eta asko kritikatu du; batez ere, Kapitolioko erasoan izan zuen jarreragatik.

30 migratzaile baino gehiago, 'Nadir' gobernuz kanpoko erakundeko itsasontziak erreskatatu ostean, matzean, Lampedusan, Italian. ©Concetta Rizzo / EFE

Italiako kostazainek 1.400 bat migratzaile erreskatatu dituzte Itsaso Jonikoan

Mikel O. Iribar

Herenegun eta atzo egin zituzten operazioak, Frontexen laguntzarekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.