Euskarazko ikus-entzunezkoetan jauzi bat egin nahian, abian da 2deo

Atzo ireki zituen ateak 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiak, Donostiako Tabakaleran. Sektoreko eragileekin elkarlanean sortu da, eta edukien esperimentazioan jarriko ditu indarrak
Euskarazko ikus-entzunezko sektorearekin batera osatu da 2deoren proiektua; haietako kide ugari izan ziren atzo laborategiaren ate irekieran.
Euskarazko ikus-entzunezko sektorearekin batera osatu da 2deoren proiektua; haietako kide ugari izan ziren atzo laborategiaren ate irekieran. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Itziar Ugarte Irizar -

2019ko ekainak 1

Iban Arantzabalek dio: «Ikus-entzunezkoen eskaintzak ez du etenik. Esponentzialki handitzen ari da, eta eten barik jarraituko du, nonahi eta noiznahi». Datua ere eman du: 16-24 urte bitarteko gazteek 2,5 ordu egiten dituzte egunero telebista aurrean; garai batean baino gutxiago. Euren ikus-entzunezkoen kontsumoa, aldiz, inoiz baino handiagoa da. Bestelako gailuetan ikusten dituzte edukiak. Arantzabalen hitzetan, «erreferentziak mundutik jasotzen dituzte, eta ez gure hizkuntzan». Argazki hori mahai gainean, duela urte eta erdi inguru hasi ziren 2deo bihurtu denaren kontzeptua lantzen, oinarri argi batekin: sektoreari entzutea. Euskarazko ikus-entzunezkoetan ari diren eragile ugarirekin elkartu, iritziak jaso, eta haiek berretsi zieten elkartzeko elkargune baten beharra, baldin eta sektoreak jauzi bat emango badu. Asmo horrekin jarri dute martxan 2deo, euskarazko ikus-entzunezkoen laborategia. Donostiako Tabakaleran hartu du egoitza, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu du proiektua, Etorkizuna eraikiz programaren barruan.

Atzo ireki zituen ateak 2deok, eta sektoreko kide ugari bildu ziren, espazioa eta asmoak bertatik bertara ezagutzera. Lau ardatz izango dituela azaldu zuen Arantzabalek, Goiena komunikazio taldeko zuzendariak, eta Amaia Pavon Mondragon Unibertsitateko ikerlariarekin batera azken urteko prozesua gidatu duenak: estetika, istorioa, teknologia eta zabalkundea; zabalkundea, bereziki, Interneteko bideei begira.

Denera, 500 metro koadro inguru hartu ditu laborategiak. Instalazio zentral bat du erdigunean, zeinak bi «harmaila» dituen alde banatan, bakoitzaren aurrean proiekzioak, tailerrak eta bestelako ekintzak antolatzeko. Bien artean, gainaldean, elkargunerako espazio bat prestatu dute, laborategian lanean izango direnak gurutzatzeko pentsatu dutena. 2deoko lantaldea ere hantxe egongo da. Coworking gune bat atondu dute azpian, hemezortzi posturekin; erdiak ordenagailu guztiz ekipatuak dira, eta beste erdiak norberak bere ordenagailuari konektatzeko pantailak. Denak sistema zentral batera konektaturik egongo dira, eta, modu horretan, toki batetik baino gehiagotatik egin ahalko da lan proiektu beraren gainean. Beste gune bat zabaltzen da espazio horren ondoan. Hiru gela ditu: bi edizio gela eta «antzokia». Puntako teknologia erabili dute, eta edukiak elkarren artean banatu eta saltzeko gela izango da.

Lan egiteko hiru bide

2deoren lan egiteko era zein izango den, hiru kontzeptutan laburtu zuen Arantzabalek: «Behaketa, inkubagailua eta azeleragailua». Identifikazio fasea izango da lehena. «Gure zilborretik harago, milaka gauza gertatzen direla badakigu. Baina badakigu hortik zer den erakargarri Euskal Herrirako? Ez horrenbeste». Behatzaile talde profesional bat osatu dute horretaz arduratzeko, azken joerak aztertzeko, ekoizpenean eta kontsumoan.

Inkubagailua izango da bigarrena, eta proiektu «estrategikoen» sorkuntzaz arduratuko da. «Euskarazko kontsumoak gora egiteko behar dugun hori da estrategikoa guretzat, eta eraldatzaileak izanda bakarrik lortuko dugu». Fase honetan, «prototipoak» ekoitziko dituzte, beti esperimentazioa bultzatuz, baina produktua bera merkatuan ekoitziko da ondoren. Eta hirugarrena, azeleragailua. «Ikus-entzunezko enpresen eta sortzaileen eskutik datozen proiektu esperimentalak landuko ditugu; horien indarguneak eta ahulguneak aztertu eta dinamizazioekin lagundu». Mondragon Unibertsitatearekin egin berri duten ekimen bat jarri zuten adibidetzat: «Zekarten ideia guztiz deseginarazi genien, berriz eraikitzeko; azken emaitza guztiz ezberdina izan da».

85 proiektu aurkeztu ziren iaz 2deora, eta horietatik 23 martxan dira jada laborategian. Hamar egun barru zabalduko dute proiektu berriak aurkezteko deialdi publikoa. Hori izango da 2deora proiektuak aurkezteko moduetako bat. Bestea nazioarteko behatzaileen esku egongo da; Euskal Herrira ekar daitezkeen proiektuak atzemanez gero, proposamenak egingo dizkiote 2deoko lan taldeari. Halere, horiek inbertsio handia eskatuko dutela-eta, bat edo bi baino ez dira landuko urteko.

Tabakalerako ekosisteman

Markel Olano jarduneko Gipuzkoako ahaldun nagusiak bi ideia nabarmendu zituen atzoko agerraldian: sektoreak berak agertutako beharra, eta 2deoren potentzial ekonomikoa. «Industria estrategiaren barruan, egun, aukera gisa ikusten dira ikus-entzunekoak eta sorkuntza guneak indartzea». Nerabe ugarik euskara eskola eremuarekin lotzen dutela ere aipatu zuen, kezkaz, eta 2deo hizkuntzaren erabilera indartzeko «bokazioz» ariko dela azpimarratu.

Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusia, bestalde, laborategia Tabakaleran izatearen garrantziaz aritu zen. Dagoeneko han dauden erakundeak lagun izango dituelako: Zineuskadi, Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Elias Kerejeta Zine Eskola, horien artean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako kasuen oldarraldiari lotuta

Beste 11 positibo zenbatu dituzte Ordiziako kasuen oldarraldiari lotuta

Arantxa Iraola

Denera 69 kasu daude lotuta positibo multzo horrekin; Tuterakoekin, berriz, 31

Gasteizko Mendizorrotza igerilekuak pandemia garaiko udarako prestatzen. Irudian, langile bat belardian markak egiten. ©Raul Bogajo / Foku

Positibo bat Gasteizko gimnasio batean, eta beste bat Baionako erietxe batean

Edu Lartzanguren

Baionako Belharra erietxean kasu bat topatu dute, eta ikerketa zabal bat jarri dute martxan jatorria argitzeko. Zirujau bat kanpoan kutsatu dela uste dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna