Albistea entzun

Zuzenekoetan jarri dute begia

Andoaingo Rock Jaialdia egingo dute gaur, herriko zenbait txokotan. Hamabosgarren aldia izango da aurtengoa, eta Black Lips eta The Schizophonics ariko dira, besteak beste
BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Enzunza Mallona -

2023ko ekainak 10

Beste urte batez, rock-and-roll doinuek jantziko dute Andoain (Gipuzkoa), rock jaialdia egingo baitute gaur. Oro har, garage estiloa nagusituko da, baina rockaren askotariko aldaerak entzuteko aukera izango da udalerriko zenbait txokotan. Besteak beste, Black Lips, The Schizophonics, The Giant Robots, The Courettes, Chocolat Billy eta Nize ariko dira. Hamabosgarren aldia izango da aurtengoa, eta, urteurrena ospatzeko, Aperitifa deituriko kontzertu sorta bat antolatu dute eguerdirako, arratsaldeko saioez gainera. Ikuskizun guztietarako sarrera doakoa da.

Arratsaldeko seietan hasiko dira emanaldi nagusiak, Nafarroa plazan. Bereziki, zuzeneko indartsuenak egiten dituzten taldeetan jarri dute arreta aurten antolatzaileek. Horren erakusgarri izango da Georgiako (AEB) Black Lips garage-rock taldea. Aurtengo egitarauko proposamen izarra da, antolatzaileen arabera. 13 urterekin osatu zuten taldea Cole Alexander gitarristak eta Jared Swilley baxu jotzaileak, 1999an, eta, geroztik, mundu osoan ibili dira. Hainbat musika estilo landu dituzte urte horietan guztietan, eta publikoak gogoz hartzen du proposamen oro. Apocalypse Love diskoa kaleratu zuten joan den urtean, eta lan berri hori aurkeztuko dute jaialdian.

The Schizophonics taldeak ere zuzenekoei esker lortu du ospea, hein batean: «Abeslaria ero moduan ibiltzen da oholtza gainean», aurreratu dute antolatzaileek. Musika eta ikuskizuna nahasten ditu San Diegoko (AEB) rock- and-roll hirukoteak, eta hainbat kantu gogoangarri ere utzi ditu. Something's Got to Give eta People in the Sky, kasurako.

The Giant Robotsekoak ere maisutasunez mugitzen dira taula gainean. «Eszenatokiko errege-erreginak» bezala deskribatu izan dituzte kritikariek. Lausannen (Suitza) sortu zen taldea, eta Too Young to Know Better... To Hard to Care! aurreneko diskoak oihartzun handia izan zuen. Ordutik, «rock undergroundean kultuzko talde bat» bihurtu da. Laugarren diskoa kaleratzekoak dira aurten: Fuzz you.

The Courettes taldeak sortutako musikaren aberastasuna ere nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek: «Garage-rockaren, 1960ko hamarkadako neska taldeen, Wall of Sound-en, surf musikaren eta doo wop-aren arteko oreka ezin hobea aurkitu duen duo leherkorra». Taldearen hirugarren eta azken diskoa izan da bereziki mugarria euren ibilbidean: Back in Mono. Nazioartean harrera izugarria izan zuen, eta Mojo, Classic Rock edota Shinding bezalako aldizkariek urteko diskorik onenen zerrendetan sartu zuten.

Chocolat Billy laukoteak, bestalde, beste era bateko emanaldi bat egingo du: free-rockera eta munduko musikara zabalduko dute jaialdiaren soinua. «Bandaren soinua beti ari da muga berriak aztertzen». Inprobisaziorako tartea ere utziko dute, beste kontu batzuen artean.

Nazioarteko bandez gainera, euskal talde bat ere igoko da Nafarroa plazako taula gainera: Nize. Andrea Plazak (gitarra eta ahotsa), Intza Arakistainek (bateria) eta Niko Bortolinik (baxua) osatzen dute taldea. Ezin izeneko diskoarekin egin zuten debuta, 2020an, eta, iaz, Zu lo han kaleratu zuten. Post-rocka egiten dute.

Urteurren biribila

2008ko ekainaren 21ean egin zuten lehenengoz Andoaingo Rock Jaialdia, eta, ordutik, rock musikaren jarraitzaileen bilgune bihurtu da herria. Andoaingo Udalak antolatzen du, Bloody Mary Irungo (Gipuzkoa) disko dendarekin elkarlanean.

Urteurrenaren harira, Aperitifa izeneko kontzertu sorta bat ere antolatu dute eguerdirako. Herriko hiru txokotan egingo dituzte kontzertu horiek: Zumea plazan, plaza morean eta Goikoplazan. Arima, Siglas eta Krin arituko dira, hurrenez hurren.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

1 ©JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Hogei urtez galdutzat jotako Artozkiko artelan batzuk 'solidarioen' eskuetan dira

Ainhoa Sarasola

Herria Itoizko urtegitik defendatzeko, erakusketa bat egin zuten 2003an, baina etxeak suntsitzeaz bat galdu zen obren arrastoa. «Modu anonimoan» helarazi dizkiete orain haietako batzuk. Bihar emango dituzte azalpen gehiago, Iruñean

Jaione Camborda zinemagileak Claire Denis epaimahaiko buruaren eskuetatik jaso zuen Urrezko Maskorra. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Jaione Cambordaren 'O corno'-k irabazi du 71. Urrezko Maskorra

Ainhoa Sarasola - Mikel Lizarralde

Emakumeak protagonista dituen lanarekin, Donostiako 71. Zinemaldiaren sari nagusia eskuratu du zinemagile donostiarrak. Isabella Eklof suediarraren 'Kalak'-ek Epaimahaiaren Sari Berezia jaso du
Carolina Markowiczen <em>Pedágio</em> filmaren irudi bat. ©DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Olatz Enzunza Mallona

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...