gorka julio
IRLEN SAREA

Wattpad eredua

2021eko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Wattpadek sare sozial gehienen egitura oso antzekoa jarraitzen du. Erregistratu ondoren, profil propioa sortu eta informazio orokorra, zure lanak eta irakurketa zerrenda ikusiko dituzu. Irakurle eta idazle (hasiberriak normalean) harremanetan jartzea da bere helburua.

Eredu enpresarial moduan, start-up eredua badu ere, interesgarria iruditzen zait proposatzen duena. Produkzio gero eta gehiago dagoen arren, eta autoedizioa gero eta errazagoa izanik ere, pertsona interesgarri berriei aukerak irekitzeko aukeragatik. Etengabe errepikatzen dira idazle berdinak, haien lanak interesgarriak izan edo ez, noizbait zerbait interesgarria idatzi izanagatik. Aldiz, egile berri asko dago, lan berriak egiten, eta horiek aurkitzea ez da erraza.

Wattpad-en bereizgarritasun nagusietako bat berehalako feedbacka izateko aukera da. Publikatutako lan osoan zehar irakurleek iruzkinak egiteko aukera dute: komentario orokor moduan, atal zehatz batean edota esaldi bat azpimarratuz. Gainera, irakurketa dinamikoagoa egiteko idazleek bideoa, musika eta irudiak ere txerta ditzake kapituluen hasieran.

Noski, horrek idazteko eran ere eragin dezake. Egile batek, bere lana atalka publikatzen ari den heinean, jendearen iritziak jasotzeko aukera badu, kontuan hartzea ekar dezake, eta, beraz, istorioan bertan eragin. Arrakasta dutenek editore baten deia jasotzen edota film baten gidoia izaten amai dezakete; kasuak egon dira dagoeneko.

Ez da ohikoa idaztera ohituta dagoenarentzat, baina irakurlearentzat ere ez da esperientzia bera. Interesgarria izan behar du egileak irakurriko duen jakitun iruzkinak egitea edota erantzuteko aukera izango duela jakitea ere. Beldurra ere sor dezake zenbaitengan, ohituagoak gaude-eta irakurle pasiboak izatera. Bi rolek beren rolen berrikuste bat dakar ereduak.

Hainbat hizkuntza hartzen dira kontuan; horien artean, adibidez, katalana. Euskara, aldiz, ez. 2006an sortu zuten, nire radarretik at egon da. Egileen eta hartzaileen arteko harreman eta elkarrekintza bide berriak lantzea ezinbestekoa iruditzen zait. Wattpad-ek horretarako bere xarma baduela iruditu zait, baina ez egin niri kasu handirik, zutabeak idaztetik harago, ez baitut egile sen handirik eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.