Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Ihintza

Amaia Garcia -

2022ko otsailak 17

Tele5 katearen aurka gauza asko esan daitezke, eta gaur ez nator zerrenda hori egitera. Aldiz, Rocio Carrascoren dokumentalak sortutako zarata mediatikoa aztertu nahi dut. Bai, aurreko urtean Rocio, contar la verdad para seguir viva dokumentala hasieratik amaierara arte ikusi nuen. Hasieran, dokumentala bakarrik ikusten hasi nintzen, bertako tertulia ikusi gabe, baina azkeneko ataletan tertulia eta guzti ikusi nuen. Saio horrek Rocio Carrascok bizitako tratu txarrei ikusgarritasuna eman zien, eta batez ere bere senar ohiaren aurkako proba dezente aurkeztu zituen.

Ihintzak bezala, saio horrek emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko kontzientzia zabaldu zuen feminismo akademikoa iritsi ez den etxeetara, eta biolentzia jasaten duten emakume askok 016 telefonora deitzea eragin zuen. Alde horretatik ikusita, saioak eragin oso positiboa ekarri zuela esan behar da. Kasu horri esker, indarkeria bikarioaren inguruan asko hitz egin da kate askotan ere. Heriotzan amaitu diren beste kasu batzuk ezagutu direnean, indarkeria bikarioa indarkeria matxistaren beste modu bat dela agerian geratu da. Bestalde, Paolo Vasileren kateak negozioa egin du familia horren dramarekin, eta Rocio Carrascoren inguruko pertsonen zirku mediatikoa berpizteko balio izan du. Dokumentalaren emisioa amaitu zenean bigarren zati bat egongo zela iragarri zuten. Bigarren zati hori udazkenerako aurreikusita zegoen, baina legezko arazoen ondorioz emisioa atzeratu egin zen.

Atzerapen askoren ostean, jada Rocio Carrascok bere dokumentala argitara eman du: Montealto deitu dio. Dokumental horretan, bere amaren etxera itzuli da, eta bertako trapu zikin guztiak ateratzeko prest dagoela dirudi. Lehenengo dokumentala hasi zenean bigarrena segur aski ikusiko nuela esan nuen, baina oraindik ez diot nire denbora eskaini lan horri. Dokumentala ez badut ikusi ere, bertan gertatutako testigantzen inguruan irakurri dut sareetan, eta dokumentala ikusteko gogo gutxi piztu zaizkit. Alde batetik, Rocio Carrascoren testigantza berresten dute, eta, Ana Bernal Triviñok aurreko ostiralean esan zuen bezala, kateko beste saio askotan Carrascok jasandako tratu txarrak ukatzen jarraitzen dute. Feminismoaren ihintz horrek gutxi iraun du Tele5n.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jaurlaritzako, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko eta EHUko ordezkariak, Ikusgelaren aurkezpenean, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Amaia Jimenez Larrea

Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu

Juan Mari Arzak, BCCren ohorezko oroigarria hartuta, eta sukaldariz eta ikaslez inguratuta, atzo. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Arzak patroia, Arzak maisua

Enekoitz Telleria Sarriegi

BCC Basque Culinary Centerreko ohorezko patronatukide izendatu dute Juan Mari Arzak. Haren ekarpena eskertu dute, eta bere ezagutza partekatzeko izan duen eskuzabaltasuna goratu.

 ©BERRIA

Ohiko albisteetatik ihesi

Iker Tubia

Reuters institutuaren arabera, geroz eta jende gehiagok erabakitzen du gaurkotasuna albo batera uztea. Eragin psikologikoa, nekea, konfiantza falta eta ezintasun sentsazioa aipatu dituzte albisteetatik deskonektatu direnek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...