Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Ikus dezagun

Lander Arretxea -

2023ko maiatzak 26

Telebista kritikarako espazioa da hau. Iritzia ematekoa. Eta horretarako, ezinbestekoa da jopuntua izango den edukia aurrez ikustea. Baina salbuespen gisara, baimenduko didazu ahotan hartzea oraindik ikusi gabeko zerbait. Ez hori bakarrik. Doako publizitatea eginez, ikusteko eskatuko dizut. Behar zuena baino beranduago, eta ez hasiera batean adostutako plataforman, baina gaur estreinatu da En el nombre de ellas: Kote Cabezudo argazkilariaren bortxaketa, sexu-eraso eta manipulazio joeren berri ematen duen dokumentala. Netflixen dago ikusgai, azkenean, hasierako asmoak bestelakoak baziren ere.

Ez dut ikusi; baina ikusiko dut, berehala. Orain arteko gorabeherak publizitate kanpaina bikaina izan dira. Baina gaur bertan helduko badiot ez da soilik azken orduko jokaldi arraro samarrean Disney Plusek baztertu egin zuelako. Askoz urrunagotik dator Cabezudoren (eta enparauen) bueltako isiltasun orokortua. Diskrezio handiz jorratu dute hedabideek beti, hanka sartzeko beldurrez. Besteak beste, zenbait hedabidek harreman zuzena izan dutelako Cabezudorekin. Eta horrek, ezinbestean, susmo eta uste ilun asko haizatu ditu. Azalpen eskasak izan ditugu orain arte, eta hitza hartu duten apurren esanak zalantzan jarri izan dira. Bai, behintzat, Kote Cabezudo kondenatua izan den arte.

Urtzi Urkizu kazetariak bai, ikusi du dokumentala. Eta atzo bertan adierazi zuen, egunkari honetan, badituela herren bat baino gehiago. Mario Diez abokatuaren eta Melchor Miralles kazetariaren begiradatik eraikitakoa da dokumentala. Biak ala biak dira iturri deserosoak, erabat fidagarriak egiten ez zaizkidanak. Baina aitortu behar zaie haiek tematu zirela kasuari bete-betean heltzen beste gehienek mesfidantzaz begiratzen ziotenean. Eta garrantzitsuagoa dena: dokumentalak erasoak jasan zituzten emakumeei ere ematen die hitza.

Gauza batzuk zalantzaezinak dira: Kote Cabezudoren bortxaketa eta eraso etengabeak Donostian gertatu ziren. Orain ez horrenbeste urte. Makina bat politikariren argazkilari kutuna zen bitartean. Eta urte luzez jardun zuen inpunitate osoz. Hala zioen Kontxako marko konparaezineko hondarrean idatzita agertu den mezuak: «Bazenekiten denek. Orain ikusi egingo duzue». Jakin edo ez jakin, ikus dezagun, bada.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©UNIVERSITAT ROVIRA I VIRGIL

«Esparru publikoa ez da existitzen: atzean beti dago arduradunen bat»

Amaia Igartua Aristondo

Ekoizpen ereduaren aldaketak eta turismoak, besteak beste, 'zonbi espazioak' sortzen dituzte, Mazaren arabera: amaitu gabeko proiektuz beteriko lekuak dira. Haien inguruan hitz egingo du bihar Bilbon.
GuHaun taldeka egiten diren saio bateko irudi bat. ©GORKA RUBIO / FOKU

Txakurrak ere hezi behar dira

Amaia Jimenez Larrea

Beste txakur batzuekin, pertsonekin edo bestelakoekin arazoak izan ditzakete txakurrek. Horiek alde batera uzteko, lanketa sakonak egin behar izaten dituzte txakur hezitzaileek. Haien ustez, komunikazioa izatea eta harreman on bat sortzea dira animalia horiekin elkarbizitza egokia izateko kontuan hartu beharrekoak.
Mixtura jatetxean lan egiten duten sukaldarietako bat. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Bi kulturaren arteko oreka

Itsaso Jauregi

Mixtura jatetxean nikkei gastronomia lantzen da: errezeta perutarren eta japoniarren arteko nahasketa. Bi herrialde horien arteko harremana sakondu nahi dute, tokiko produktuak erabiliz.
 ©HBO MAX

Neurrigabeko kaosaren erreinua

Mikel Yarza Artola

HBOren 'The Idol' telesailak hautsak harrotu ditu, pop musikaren mundua modu ilun, sexual eta ustelean irudikatzeagatik. 'Euphoria' telesaileko sortzailearen nobedadea da, astelehenetik aurrera ikusgai Euskal Herrian

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...